San Ignazio Loiolakoaren omenezko monumentua da. 1521eko maiatzean, Gaztelako giro nahasia profitatuz eta Nafarroako erresuma berreskuratzeko asmoarekin, Henrike II.a Nafarroakoaren tropek Nafarroan sartu ziren eta Iruñean gotorturik zeuden Gaztelako erregearen aldeko tropak setiatu zituzten. Iruñeko gaztelar tropa defendatzaileen buruzagitza Ignazio Loiolakoak eta bere anaia Martinek hartu zuten. Setio horretan zauritu zuten Inazio Loiolakoa, eta zauri horiek bizitza guztirako herren utziko zuten.
Monumentuari itzala ematen dioten bi arbolak cercis siliquastrum espeziekoak dira, Judasen arbola bezala ezagutzen dena, kondairaren arabera Juda Iskariote arbola honetan urkatu baitzen Jesus traizionatu eta saldu ondoren.
2005ekouztailaren 29an, Rebolék egindako eskulturaren ordez brontzezko multzo bat jarri zuten. Multzo hori Joan Flotatsek eskaiolaz egin eta Manresako gogo-jardunetako etxe batean aurkitu zuten jatorrizko ereduari orpoz orpo segituta egin zen.