Judasen arbola edo amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum) lekadunenfamiliakolandare-espezie bat da. Lorategietako zuhaitza, adar okertu eta bihurriak, eta lore gorri biziak dituena.
Hegoaldeko Europan eta mendebaldeko Asian hazten da. Kondairak Juda Iskariotek arbola honetan bere buruaz beste egin zuela dio baina litekeena da Judeako arbolaren izenaren endekatze bat izatea, frantsesezArbre de Judée izena duelako[1].
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5 Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.