Zuhaitz txiki edo zuhaixka betiberdea da, 1-9 m garai, 20 cm diametroko enborrarekin (nahiko zabala zuhaixka batentzat). Hostoak berdeak edo hori-berdeak dira, obalak, 15-30 mm luze eta 5-13 mm zabal. Loreak hermafroditak dira, hori-berdexkak, petalorik gabeak eta intsektuek polinizatuak. Fruitua hiru gingileko kapsulak dira, 3-6 hazi dituztenak[1][3]. Espeziea kareharri edo klera lurretan hazten da, zuhaitz handiagoen basoetan, batez ere pagadietan.
Fotosintesiaren bidez elikatzen da (ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa), eta atmosferara oxigenoa bidaltzen du.
Bere kabuz ugaltzen da, beste ezpel baten beharrik gabe. Estoloien bidez ugaltzen da.
Ezpel hitza euskal toponimoetan agertzen da, hala nola Lapurdiko Ezpeleta[6].
Enborra
Erreferentziak
↑ abRushforth, K. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9.