Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) Sequoiadendron generoaren bizirik dagoen espezie bakarra da eta sekuoia luze (Sequoia sempervirens) eta Metasequoia glyptostroboides zuhaitzekin batera Sequoioideae subfamiliaren kide bakarra. Normalean "sekuoia" esatean, sekuoia erraldoia esan nahi dugu, naturan Kaliforniako Sierra Nevada mendien mendebaldeko magaletik at bizi ez dena.
Sequoiadendron generoak beste kide bat bazuen, egun iraungita: S. chaneyi, hain zuzen ere.[1]
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5 Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.