Astigar arrunta[1] (Acer campestre) Sapindaceae familiako espezie baten izen arrunta da.
Mundu osotik zabaldutako[2] espezie honek hainbat azpiespezie eta aldaera ditu. Hona hemen onartutako aldaerak:
Acer campestre var. campestre.
Acer campestre var. leiocarpum (Opiz) Wallr. (syn. A. campestre subsp. leiocarpum).
Izena
Astigar hitzaren etimologia ez dago argi, baina hitz elkartu itxura du[3], non bigarren zatia ihar litzateke, oraindik zenbait astigar espezietan erabiltzen dena (eihar frantsesa esaterako).
Acer generoaren izena latinetik eratorria da (ǎcěr, -ĕris), “zorrotza” esan nahi duena, ziur asko hostoen punta zorrotz bereigarriengatik edo, agian, zuhaitzaren zur gogorrarengatik, ustez lantzak egiteko erabilitzen zena.
Ezaugarriak
7-10 m garai den zuhaitz hostogalkora da. Adaburuaren forma borobila da, eta adar asko ditu norabide desberdinetara.
Azal gris-arrea duena, artelazkizkoa, ezkatatsua bihurtzen dena eta urteen poderioz pitzatua.
Udan hostoak kolore berdekoak dira goialdean, eta azpialdean iletsua eta kolore zurixka daukate. Udazkenean kolore horia hartzen dute. 3-5 hosto palmatilobatuak, 10-12 x 10-12 cm-koak, pixka bat glaukoak, ifrentzua pixka bat tomentosoa dutenak; hosto ertza osoa, pixka bat uhindua. 8-10 cm-ko luzera duen pezioloa, latexarekin.
Kolore berde horixkako loreak ditu, hostoak baino lehenago agertzen direnak korinboduninfloreszentzia terminaletan.
Fruitu txikia, 3-5 cm-ko luzera duen samara bikoitzean, pubeszenteak, aurkako hegoak dituztenak.
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5 Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.