Ailantoa (Ailanthus altissima) Ailanthus generoko zuhaitza da. Txinan du jatorria baina Europa hegoaldeko lorategietan arrunta da, azkar hazten baita eta kutsadurari aurre egiten baitio. Europan landare inbaditzailetzat hartzen da[1], Euskal Herrian barne.
Ezaugarriak
Zuhaitz hostoerorkorra da eta 17 eta 27 metro arteko altuera hartzen du. 40 edo 50 urte har ditzake. Enbor grisa dauka, zahartzen denean marroia, eta arrakala ugari izaten ditu. Hostoak luzeak eta peziolatuak dira eta kiratsa darie.
Samara (fruitua) ondo sakabanatzen da haizearekin. Zuhaitzak fruitu ugari sortzen ditu eta berehala ernetzen dira. Hazten dihoan heinean itzala egiten die inguruko landareei eta sustraietatik sustantzia alelopatikoak askatzen ditu ingurukoen hazkuntza oztopatuz. Honegatik guztiagatik landare inbaditzailetzat jotzen da.
Erabilerak
Printzipio aktibo ugari ditu (glukosidoak, erretsina, taninoak, muzilagoak...) eta idorreria eta gonbitolarria eragiten du, horregatik kontuz erabili behar da.
Hostoak papera egiteko erabil daitezke. Artileari kolore horia emateko ere erabiltzen dira hostoak.
Izurria
Atteva aurea lepidopteroak kalte handiak eragiten dizkio.