Muzilago

Muzilagoa zuhaitz eta landare batzuen zain, hazi edo adarretan izaten diren polisakaridoei ematen zaien izena. Pektinaren eta gomen tankerakoak dira. Ezagunenak eta erabilienak lihoaren, algarrobaren eta irasagarraren hazietatik lortzen dira; sintesi bidez ere lor daitezke. Urarekin nahastean, ura xurgatu eta disoluzio likatsuak eratzen dituzte. Azido mineralez hidrolizatuz, pentosak eta hexosak eratzen dituzte, arabinosa eta galaktosa besteak beste. Janariak loditzeko sukaldaritzan, diuretiko eta aringarri gisa medikuntzan, lurringintzan, eta emultsioen finkatzaileak, loditzaileak etab. prestatzeko erabiltzen dira. Ez dago bereizketa argi-argi bat egiterik gomen eta muzilagoen artean; hala ere, ez dira kolak eta muzilagoak nahastu behar.

Erreferentziak

Kanpo estekak