Nazionalki, Ezker Independentistaren Udal-batzarraren inguruan koordinatzen da; han, erakundearen programen lana eta ideologia ardatzak eztabaidatzen dira, demokrazia partizipatiboaren sakontzea, berdintasun sozialaren hobekuntza, Katalan Herrien eraikuntza nazionala, garapen iraunkorrerako politikak, baita elkarte-sarearen sustapena ere. Bestelako alderdi politikoak ez bezala erabakiak militanteek eta ez politikariek jartzen dituzte. Modu horretan, alderdiak defendatutako demokrazia zuzena bermatzen da (adibidez, udal batzarretan erabakitakoa errespetatuz). Gaur egun, laurogei bat hiritan du presentzia, bai Katalunian bai Valentziako Erkidegoan.
Ideologia
2009ko Ezohiko Batzar Nazionalean (Assemblea Nacional Extraordinària), La CUP, l'alternativa necessària (CUP, beharrezko alternatiba), modu honetan definitzen du bere proiektu politikoa:
Lurraldearen defentsa: suntsipen ekologikoen aurka, lurraldearen banaketa irregularraren aurka, betiere gutxi batzuen onuran, eta benetako garapen jasankor baten alde.
Identitate- eta hizkuntza nazionalaren defentsa: hizkuntza-batasuna, katalanaren ofizialtasuna lurralde osoan eta ehun kulturalaren indarberritzea Katalan Herri osoen zehar.
Herriaren Batasuna
Herriaren Batasuna (Unitat popular) kontzeptuak Salvador Allendek bultzatutako Txileko ezkertiar-alderdien aliantza politikoari egiten dio erreferentzia, non mugimendu transformatzaile sozialista baten bidez Augusto Pinochetenestatu-kolperaino gobernatu zuen. Beraz, unitat popular kontzeptua erreferentzia marxista argi bat kontsidera daiteke.
La CUP, l'alternativa necessària-n ere unitat popularraren inguruko defentsa plazaratzen da:
«
Herri Batasuna hainbat herri-mugimendu eta erakunde politiko ezberdinen elkartze baten moduan ulertzen dugu, sektore ezberdinetako langile-klase antikapitalistak barneratzen dituena eta aldarrikapen zehatz batzuk defendatzen dituena. [...] Herri Batasunak herri-mobilizazioa eta desobedientzia zibila batu egiten ditu, ekintza instituzionalekin batera, alderdi politiko bat baino gehiago izaten lortuz. Modu horretan, gizarte bateko alderdi eraldatzaile guztiak batzen dituen talde bat lortuko da, aldarrikapen zehatz batzuek programa baten azpian, alderdi bateko helburu eta elementu estrategiko zehatzak ahaztu gabe.
»
La CUP, l'alternativa necessària, 2009ko urtarrilaren 11a
Aipatutako aldarrikapen zehatz horiek, kasu honetan eta modu laburrean, lehen aipatutako lau ideiak izango dira.
Kataluniako ezker independentistaren barruan, Herri Batasun kontzeptua lehen aldiz Lurralderako Defentsa-mugimenduak (Moviment de Defensa de la Terra edo MDT) garatu zuen XX. mendearen amaieran. MDTrako Herri Batasunaindependentismoak bultzatu behar zuen herri-mugimendua zen, mobilizazioak eta borroka ideologikoa bultzatu behar zituena, bereziki herri-mailan. MDTak sei puntutan definitutako alternatibako aglutinazio politiko bat sortu nahi zuen: katalanen eskubide politikoen defentsa, langile-klasearen eskubide sozialen defentsa, lurraldearen defentsa, hizkuntzaren eta identitate nazionalaren defentsa, «errepresioaren aurka. Abertzale katalanen askatasunaren alde» eta «nazioarteko solidaritatea. Nazioen Europa baten alde ». Uste zuten hasiera batean praktika hau tokiko eta udaleko eremura mugatu behar zela eta proiektuaren fase berantiar batean, eta ez lehenago, nazio-eremura pasatzea.
Endavant OSANek, 2001. urtean, bere Cap a la Unitat Popular (Herri Batasunerantz) dokumentuan kontzeptuaren berrikuste bat egin zuen:
«
Herriaren Batasunak gaur egunerako arazoetarako alternatiba berri bat planteatu behar du, Kataluniako errealitatera moldatua eta, aldi berean, betiko langile-borrokarekin talka egin ezin duena eta hauen interesekin identifikatzen dena; azken finean, borroka-potentziak handiena duten sektore baztertu berri hauekin. Orain arte egon diren akatsak konpondu jakin behar du, sozialismoa boterera iristean zuzenean aplikatu behar den zerbait moduan ulertu beharrean, helburu estatiko moduan, etengabeko transformazio-prozesu bat bezala ulertuz; mugitzen ari den eraikitze-prozesu bat bezala, gehiengoaren interesetan oinarriturik, benetako demokrazia izango dena.
(...) Herriaren Batasuna bezalako proiektu bat, gure herriaren biziraupenerako irtenbide bezala independentziaren beharra defendatzen duena, Katalan Herrien osotasuna defendatzen duena eta gure hizkuntza eta gure kultura defendatzen dituena. Askatasun nazionalerako proiektu bat, ezeri ere ez uko egin edo amore eman gabe. Herriaren Batasunak ezin du soilik independentziaren beharra aurkeztu behar, baizik eta aplikagarria den estrategia bat ere, independentzia helburu duena; Kataluniako naziorako estatu propio bat lortzeko helburuarekin.
»
Cap a la Unitat Popular, 2001eko maiatzaren 12a
Antolakuntza
CUP alderdia erakunde asanbleario bat da eta, beraz, hierarkia gabekoa. Idazkaritza Nazionalak (SN; Secreatariat Nacional) alderdiaren egunerokotasuna kudeatzen du. 15 militantek osatzen dute, lau urtero kargua aldatzen delarik.
Alderdia tokiko edo udaleko batzarrez (AL; Assemblees Locals) osaturik dago, lurralde osoan zehar hedaturik daudenak eta modu autonomoan funtzionatzen dutenak. BAtzar bakoitzeko erabakiak hiri edo herri horretako militantziak hartzen ditu. AL hauek hamahiru lurralde batzarretan (AT; Assemblees Territorials) taldekatzen dira, ez dutenak zertan ofizialki ezarrita dauden eskualde edo probintziekin bat etorri behar. AT hauen helburua AL ezberdinen koordinazioa erraztea da. bai eta nazio-mailako erabakien inplementazioa erraztea. Erabaki-organo gorena Batzar Nazionala da (AN; Assemblea Nacional), bere militantziak osatzen duena eta gai orokorren inguruko erabaki garrantzitsuenak hartzen ditu; hala nola, jarraitu beharreko lerro estrategiko eta taktikoak, Idazkaritza Nazionala hautatu, aurrekontuak onetsi, estatutu berriak onartu, besteak beste. ANa, gehienez, urtero aldatu beharrekoa da.
Hilero Kontseilu Politiko Nazionala (CPN; Consell Polític Nacional) deitzen da, AN arteko erabaki-organoa izango dena. Kontseilu honetan, AT bakoitzeko ordezkariak bai eta SNa bere osotasunean parte hartzen dute, non aurkeztutako posizionamendu ezberdinak eztabaidatzen diren eta, ondoren, ebazpen politiko bat onartzen den. ATko ordezkariek, halaber, ATan adostu den posizionamendua defendatu beharko du.
Ekintza Parlamentariorako Taldeak (GAP; Grup d'Acció Parlamentari), bestalde, Kataluniako Parlamentuan agertzen diren gaiak jorratzen ditu. Bertan, alderdiko AT guztiek dute bozeramaileren bat, bai eta alderdiarekin batera ekintza parlamentarioan parte hartzen duten beste erakundeek ere. Hilero biltzen dira. Aldi berean, Lan Taldeak daude ere (GT; Grups de Treball), non militante zein jarraitzaileek proposamenak aurkez ditzakete modu indibidualean.
Erakundeak baditu oinarri moduan Francoren heriotzaren osteko lehenengo udal-hauteskundeak, 1979an. Hauteskunde horietarako, erakunde ezberdin, garaiko gertakariekin oso kritikoak zirenak, hautagaitza independenteetan antolatzen hasi ziren. Laurogeiko hamarkadan, munizipalismoaren erreferenteak Sant Pere de Ribes-en eta Arbúcies-en gobernatzen zuten bi hautagaitzak ziren: Unitat Municipal 9 eta CUPA, hurrenez hurren. Bi hautagaitza hauetan oinarrituz, 1986an, MENeko (Ezkerreko Mugimendu Nazionalista; Moviment d'Esquerra Nacionalista) zein MDTeko toki batzarrek Ezker Independentistaren Udal Batzarra sortu zuten (AMEI; Assemblea Municipal de l'Esquerra Independentista), Masnou, Premià de Mar eta Salt herrietako udal-hauteskundeetan hautagaitza independente hauek koordinatzeko eta bultzatzeko. Hauteskundeen ondorioz errejidore bat lortu zuten Masnou-n; Jaume Oliveras i Maristany.
1991eko udal-hausteskundeetan hautagaitza hauek berriro ere aurkeztu ziren Alcanar, Argentona, Banyoles, Manresa, Masnou, Valls, Vilafranca del Penedès eta Vilassar de Dalt-en. Hala ere, soilik bi errejidore lortu zituzten: Pere Bosch i Cuenca Banyoles-en eta bigarren errejidore bat Valls-en. Ondorioz, hurrengo urteetan, CUPeko hainbat errejidore, ex-errejidore eta kargu ERCn militatzera pasatuko dira. MENa ere beste alderdi batzuekin fusionatuko da (hautagaitza independente zein ICVrekin); MDTa, berriz, 1993ko Batzarraren ostean, Herriaren Batasunaren Batzarra bultzatzen du, Katalunia Askek bere hautagaitza propioak aurkezten dituen bitartean. Beraz, 1995eko hauteskundeetan ez da aurkeztuko CUP siglak aurkeztuko dituen hautagaitzarik.
1998-2001: Vinaròsko manifestua
1998tik aurrera, hainbat herri ezberdinetako ezker independentistaren taldeek (Biosca, Manresa, Navarcles, Sabadell, Salt, Torà, Valls eta Sant Pere de Ribes-eko UM9 alderdi politikoa (Unitat Municipal 9)) AMEIa berpiztu zuten. Benetako lehen bultzada 1999ko udal-hauteskundeetan eman zen eta, handik gutxira, Vinaròsko manifestuak Candidatura d'Unitat Popular alderdiaren bultzada berria suposatu zuen.
2002: Vilafrancako deklarazioa
2002koekainaren 23an alderdiaren udal aldizkariaren (Unitat Popular) '0' zenbakia argitaratu zen. Aldizkari bertan, urte bereko abenduan, Vilafranca del Penedès-en batzarrean onetsitako asmo-deklarazioa argitaratu zen. Deklarazio honek, Declaració de Vilafranca (Vilafrancako deklarazioa) moduan ezaguna, CUParen handitzeari erantzuna emateko xedea zuen, bai eta alderdiaren helburuan epe ertainerako:
«
Hiri-mailako ezker independentistaren erreferentea izatea gauzatzea, bai eta langile-klaseko zein hiri-klaseetako sektore guztiena, betiere gure gizartearen transformazio sozialistaren beharraren eta marko politiko berri baten ezarpenaren beharren jakitun; eskubide sozialak, demokrazia eta gure herriaren askatasun nazionala bermatuko dituena.
»
Vilafrancako Deklarazioa
Halaber, "udal-borrokako taldeekin" (grups de lluita municipal) kooperazioa defendatu zen, bai eta lurraldean zeharreko CUP ezberdinen koordinazioa eta elkarren arteko laguntza ere.
2003: Udal-hauteskundeak
Hausteskundeak bauno hilabete batzuk lehenago, alderdia erdi-mailako hirietan sartzearen ondorioz, Vilafrancako deklarazioan 50 bat hautagaitza aipatzen ziren. Hainbat komunikabideetan baikortasuna are handiagoa zen, zenbakia hirurogeita hamar hautagaitzetara iritsiz. Dena dela, errealitatea ezberdina izan zen. 2003komaiatzaren 25eko udal-hauteskundeetan 10 zerrenda aurkeztu ziren, CUP moduan, eta beste 8 beste hainbat plataformekin batera, koalizioan. Hauteskundeen ondorioz formazioak 4 errejidore lortu zituen bakarka aurkeztutako zerrendetatik: bi errejidore Torà-n eta errejidore bana Vilafranca del Penedèsen eta Vallsen. Aldi berean, aipatu berriko plataforma horietan ere errepresentazioa lortu zuten: Sabadell (2), Salt (1), Sant Pere de Ribes (5), Ripollet (6) (ERC eta EUiA-rekin batera Col·lectiu Obrer i Popular (COP) izeneko plataforman), Viladamat (1), Cerdanyola del Vallès (1), Sallent (2) eta Arbúcies (3).
Emaitza hoberenak Vilafranca del Penedès eta Sallentekoak izan ziren; izan ere, lehen aldiz erdi-mailako hirietako udaletan sartzea lortzen zuten. Aldi berean, Vallseko errejidorea berriro lortu egin zuten. Vallsen, diskurtsoa hirigintzaren eta parte-hartze demokratikoaren inguruan egin zen (bertako zerrenda gehien bat emakumez osaturik baitzegoen). Viladamaten, adibidez, lehen aldiz sartu zen alderdia udalean eta Salten, berriz, nahiz eta boz-kopurua emendatu, ez zen nahikoa izan bigarren errejidorea lortzeko. Viladamateko zerrenda gazteez beteta zegoen, zaharrenak 25 urte baino gutxiago baitzituen.
Mataró eta Vic bezalako hiri ertainetan CUP alderdia lehen aldiz aurkeztu zen. Bertan, 1.170 eta 605 boz lortu zituen arren, hurrenez hurren, udalean ordezkaritzarik lortzeko gutxiegiak izan ziren. Manresan ere, 1999an AUPak (Assemblea d'Unitat Popular) lortutako boz-kopurua ia bikoiztu zuten arren -1.114-, ez zen nahikoa izan. Navarclesen, amaitzeko, hautesleen %6.02aren babesa lortu zuen arren, ERCrekin koalizioa berrargitaratu ez zenez, boto gutxiren faltan ez zuten errepresentaziorik lortu.
Bestalde, emaitza negatiboak ere pairatu ziren 2003an. Toràn, 1999rekin alderatuz, 31 boz eta errejidore bat galdu zuten. Arbúcies-en, udala galdu zuten, 24 urteren ostean, ERC hiri-koaliziotik irten eta bere kabuz aurkeztu zelako, hausteskudeak irabaziz. Dena dela, Toràn, CUParen eta Independents per Torà (InTo) alderdien arteko itun batek CiU udaletik kanporatzea lortu zuen, hilabete gutxi batzuk iraun zuena soilik, InTo-n eman ziren barne-arazoen ondorioz. Sabadellen ere, ICV-EUiA Sabadell-eko hautagaitza popularretik irten zenez (L'Entesa per Sabadell; Sabadellerako akordioa), 8 errejidore galdu zituzten 2003an, 1999arekin alderatuz (10-2). Modu horretan, Xavi Oca (CUP), zerrendan hirugarrena, kanpo geratu zen.
Urtarrilaren 17an, 2003ko udal-hauteskundeak baloratzeko AMEIaren batzarrean, Europar Parlamentuaren hauteskundeetan zerrenda elektoral bat aurkeztearen proposamena egin zen. Zerrenda horren buru Jesús Artiola izan litzateke, aktibista independentista eta Terra i Llibertateko (Lurraldea eta Askatasuna) militantea. Albert Botranen hitzetan, helburua ez zen "Europar Parlamentuan eserlekuren bat lortzea, baizik eta hauteskundueen plataforma erabiltzea CUPren projektua herrian zehar ezagutaraztea, jada nukleo izatedun bat zegoen eremuetatik kanpo"; izan ere, urte haietan CUPren nukleo horiek gutxi ziren. Proposamen hori Manresan gainditu ostean, ezker independentistaren beste erakundeetara zabaldu zen eztabaida hura. Alde batetik, Endavant-OSAN aurka kokatu zen, bai arrazoi politiko bai arrazoi praktikoengatik; hala nola, errekurtso-falta hauteskunde-kanpaina apropos baterako eta alderdiaren helburu nagusiak babestearren: udal-maila eta Europar Konstituzioaren aurkako kale-kanpainaren bultzada. Beste aldetik, Maulets, Terra, Llibertat eta MDTk alde argudiatu zuten; MDTk, adibidez, nazio-egitura indartzeko beharra ikusten zuenez, Katalan Herri osoan zehar projektuaren bistaratze moduan ikusten zuen haustekundeetara aurkezteko aukera, besteak beste.
Martxoaren 20an, Vicen, ez-ohiko batzarrean biltzeko deialdia egiten du CUPk; azkenean, europar hausteskundeetara aurkeztea erabakiz, ezker independentistaren posizionamendu ezberdinak aztertu ostean. Zerrendaburu gisa Jesús Artiola eta Xavi Oca aurkeztu ziren, Amb la CUP, l'Esquerra Independentista a Europa (CUPekin, Ezker Independentista Europara) manifestuarekin. Emaitzak nahiko pobreak izan ziren: 6.185 boz (%0,29) Katalunian, 697 boz (%0,04) Valentziako Erkidegoan eta 103 boz (%0.04) Balear Uharteetan. Hauteskunde hauetan barruti bakarra dagoenez herriko, CUPek 8.180 boza lortu zituzten totalean (%0.05).
Era berean, hauteskunde-kanpainan egindako lanak sektore independentista ezberdinean mugimendua eratuko du, haien helburu nagusia betez: euren planteamendua biztanleria-sektore berriei ailegatzea. Ondorioz, lehen aipatutako sostengu-nukleo berriak garatu ziren; azkenean, herri horretako CUPa izango zena. Adibidez, Bergako CUP alderdiaren kasu.
Europar hauteskundeak eta gero, CUP taldea, erakunde moduan lan egingo du erakundearen artikulazioan. 2005ekoapirilaren 10ean, Martorelleko Batzar Nazionalean CUPen lehen estatutuak onartzen dira; besteak beste, barne-parte hartze-organo berrien sorrera ekarriko duena. Urte hauetan, Idazkaritza Nazionalak, lehen aldiz, hiri-eremua gainditzen dituzten kontuak bultzatu zituen; hala nola, Prou Estatuts. Ara Independencia (Aski Estatutuekin. Orain, independentzia) kanpaina, alderdiaren posizionamendua azaleratzen zuena: Katalan Herrietan zeharreko lurraldeetan egiten ari ziren estatutu-erreformen aurkakoa, hain zuzen ere.
2007: «Boza ezazu zeure burua. Sartu Udaletxera gurekin batera»
2007komaiatzeko udal-hauteskundeetan CUP bakarka edo koalizioen barruan aurkezten da hiri eta herri askotan, 2003ko udal-hauteskundeetan baino hiri-kopuru bikoitzean. 50 hautagaitz baino gehiagorekin, alderdiak 2003an lortutako errejidore-kopurua hirukoiztea lortu zuen, hogeita zazpi errejidore lortuz.
Udal-hauteskunde hauetan, lehen aldiz, alderdia Valentziar Herrian aurkeztuko da (Barxetan), non ez du ordezkaritzarik lortuko, bi bozengatik, nahiz eta bozen %8,13a lortu. Orokorrean, jada aurkeztutako hiri horietan, alderdiak emaitzak hobetu edo mantendu egin zituen, bai eta lortutako errejidore-kopurua ere. Nahiz eta aurkeztutako zerrenda askok ordezkaritzarik lortu ez, erakundeetatik kanpoko jarduera-dinamikak garatuko dira, Albert Botranen hitzetan, "CUPen heltzerako balioko dutenak urte hauetan zehar".
Emaitzen artean, Mataró zein Manresakoak dira adierazgarri. Lehenengoa, alderdiak ordezkaritza lortu zuen hirietatik handiena delako (eta baita ere alderdiaren aldeko boz-kopuru handiena eman zuen hiria) eta, bigarrena, berriz, ezker independentistaren sarrera suposatu zuelako Manresan, lehen aldiz azken hamar urteetan. Beste hainbat kasu adierazgarri Berga, Vilafranca del Penedès eta Sant Celoni izan ziren, non, lehen aldiz, alderdiak gobernu-formazioan erabakigarritasuna zuen. Bergako CUP, bestalde, hausteskunde-kanpainan esan bezala, ez zuen zerrenda bozkatuenaren gobernua eragotziko; kasu honetan, CiU. Sant Celonin, berriz, udal-batzarrean, gobernu-aldaketa bat bortxatzen da, CiU-alderdiko alkate bat ezarriz, CUP gobernura sartu gabe. Hainbat udal-batzar ostean, inbestidura-akordioa hautsi egiten da, alderdi eskuindarrak akordio horretan sinatutako ekimenak ez bultatzeagatik (Can Riera de l'Aiguako bizitegi-gune estrategikoaren proiektua gelditzea).
Vilafrancan, bestalde, alderdiak ez du PSCaren gobernua eragotziko, nahiz eta legislatura erdian, ERC eta CiUrekin batera, zentzura-mozio bat aurkeztuko duen, alderdiaren ustetan, PSCk Caixa Penedèsekin izandako mesede-tratuen ondorioz.
2008kouztailean, Manlleuko Batzar Nazionalean, eta alderdiaren hazkunde eta barne-dibertsitate ideologikoari erantzunez, barne-estatutu berriak onartzen dira, bai eta lan-eremuak, alderdiaren definizio politikoa eta estrategia-lerroak ere definitzeko erabakia hurrengo ez-ohiko Batzar Nazionalerako programatu.
2009
2009kourtarrilekoMataróko Batzar Nazionalean, lehen aipatu bezala, alderdiaren definizioa onesten da, nazio-mailako erakunde politiko moduan, orain arteko udal-mailaren esklusibotasuna gaindituz, eta Kataluniako Parlamentuko haustekundeetara aurkezteko aukera zabalduz. Are gehiago, Batzar honetatik aurrera, alderdia gaur egungo sistema osoarekiko kritikoa den espazio guztiaren erreferente politiko moduan aurkeztuko da. Era berean, 2009ko europar hauteskundeetara ez aurkeztea erabakitzen du, bai eta beste hautagaitz zein bat bozkatzea zein abstenitzea ere ez defendatuz. Alderdiaren hitzetan, "ez dugu aproposa ikusten hauteskunde hauetan aurkeztea, nahiz eta 2004ean egin izan, Europar Tratatuaren elaborazio-prozesuari erantzuna ematea garrantzizkoa ikusten genuelako, jarrera ezkertiar eta independentista batetik. Gaur egun, maila politikoan aliantzarik ez izateak, bai eta komunikazio txikienarik ere ez izateak beste herrietako alderdi politikoekin, gure ideologiatik gertu, edota barne-organoek gai honen inguruan ezer ez jorratu izanak, erabaki hau hartzera bultzatu gaitu, jarrera hoberen moduan."
Gironako Batzar Nazionalean (2009kouztaila), oso tarte txikiagatik, 2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara ez aurkeztea erabakitzen da. Erabaki hau defendatzeko erabili ziren argudioen artean, 2011ko udal-hauteskundeei lehentasuna ematea (alderdiaren handipena ematearren), asanblearismoari uko egin gabe nazio-mailako estruktura bat eraikitzea eta, honi esker, diskurtso nazional bateratu bat artikulatzea. Era berean, 2014ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkezteko aukera irekita utzi zuen, betiere 2011ko udal-hausteskundeetan errejidore-kopurua emendatuko balitz.
Lehen esan bezala, Gironako Batzar Nazionalean (2009) 2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara ez aurkeztea erabakitzen da. Era berean, alderdiak ez du ez abstentzioa ez beste alderdi bati boz ematea gomendatuko; izan ere, euren hitzetan, alderdi "esklusiboki instituzionalak" ziren, "herritarren eginkizun politikoa boto-txartel bat hautetsontzi batera sartzera, lau urtero, murrizten zutenak". Modu horretan, "Katalan Herri erabat aske" bat lortzeko helburuarekin jendea antolatzera bultzatu zuten.
2011: «CUP, beharrezko alternatiba»
Vilanova i la Geltrúko Batzar Nazionalak, 2011kourtarrilean, programa-inguru bat onartzen du, honen inguruan 2011ko udal-hauteskundeetara aurkeztuko diren 80 hautagaitzen programak sortzeko, guzti hauek gutxieneko adostasun bat edukitzearren.
Udal-hauteskunde hauek alderdiaren finkatzean aurrerapauso oso handia izango dira, aurreko hauteskundeetan lorturiko emaitzak bostkoiztuz. Hiru errejidore lortuko dituzte Gironan, bai eta zerrendarik bozkatuena izan Arenys de Munten, lau errejidoreekin. Alfés (3) eta Navàsen (4) ordezkaritza lortuko dute ere, bai eta erabateko gehiengoa Viladamaten (4). Hauteskunde hauetan, lau alkatetz lortuko ditu alderdiak: Arenys de Munt, Navàs, Viladamat eta Celrà. Eskualde-hiriburuetan ere emaitza aipagarriak lortuko ditu ere, hiru errejidoreekin Vilanova i la Geltrún, Vallsen eta Bergan eta hirugarren indar politikoa izanik hainbat hiritan: Vic, Vilafranca del Penedès, Berga eta Valls. Beste hainbat emaitza adierazgarriren artean Molins del Rei dugu, hiru errejidore gehiago lorturik (1-4), bai eta Banyoles (2) eta Reusko (1) emaitzak ere.
CUPren ordezkaitza eskualde-batzarretan ere handitu zen, Garrafeko eskualde-batzarrean errejidore batetik hirura pasaz, bi errejidore lortuz Gironèseko batzarrean eta Alt Camp, Alt Penedès, Bages, Berguedà, Maresme eta Osonako eskualde-batzarretan ordezkaritza lortuz, errejidore banarekin.
2011ko udal-hauteskundeetan lorturiko emaitza onen ondorioz, alderdia 2014ko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetara aurkezteko beharrezko baldintzetara prestatzen hasiko da.
2012: «Herriaren ordua da»
Reusko Batzar Nazionalean, 2012komartxoan, hurrengo Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkezteko aukera plazaratzen da, oso gutxigatik onartzen dena, "ahalik eta lehen" aurkeztea erabakiz.
Urriaren 13an, behin 2012ko Kataluniako Parlamentuaren hauteskundeak iragarrita, Molins del Rein bigarren Batzar Nazional bat ospatzen da; bertan, 650 bozen %77aren bermez, hauteskundeetara aurkeztea erabakitzen da. David Fernàndez kazetariak, Georgina Rieradevallek (Viceko errejidorea) eta Quim Arrufatek (Vilanova i la Geltrúko errejidorea) Bartzelonako zerrenda hasiko dute, Lluc Sallelas kazetaria zerrendaburu izango da Gironako zerrendan, Antonieta Jarné Lleidan eta Jordi Martí Tarragonan. Alderdia CUP-Alternativa d'Esquerres (CUP-AE; CUP-Ezkertiar Alternatiba) izenarekin aurkeztuko da, alderditik at dauden mugimentu sozial eta kolektibo ugarien ordezkaritza izan nahian. Horren adierazgarri, adibidez, Bartzelonako zerrendaburua independentea izatea izan zen. Alderdiari sostengua ematen zioten erakundeen artean Revolta Global, En Lluita (Borrokan), Lluita Internacionalista (Borroka Internazionalista) eta Pagesos per la Dignitat Rural Catalana (Nekazariak Kataluniako Landa-duintasunaren Alde) ditugu, besteak beste. Era berean, Katalan Herriko izen oneko pertsona famatuek ere zerrendetan parte hartu zuten; hala nola, Oleguer Presas futbolaria (Bartzelona), Cesk Freixas abeslaria (Bartzelona, #10), Francesc Ribera Titot eta Xavi Sarrià, Obrint Paseko idazle eta abeslaria.
Batzar Nazional hau baina egun batzuk lehenago, Katalunia osoan zehar asanblea irekiak bultzatzen dira, 30 bat, hauteskundeetara aurkezteko edo ez aurkezteko eztabaida herritarrei zabaltzeko. Asanblea ostean, abal-jasoketa hasten da, bertatik aurrera anitz erabiliko den mekanismoa. Aste baten ostean 27.111 abal lortuko dita, beharrezkoak ziren abal-kopurua (5.416; 4.042 Bartzelonan, 557 Tarragonan, 503 Gironan eta 314 Lleidan) bosztkoiztuz, bai eta Gironako abal-kopuru minimoa zortzikoiztuz, 4.000 abal baino gehiagorekin. Era berean, #AvalsCUP etiketa trending topic izan zen ere aste hasieran. Hauteskunde-kanpainan zehar alderdiak bere programaren lau bloke tematikoak iragartzen ditu: 1) Per la construcció nacional (Erainkuntza nazionalarengatik), 2) Per un nou model, social, econòmic i cultural (Eredu sozial, ekonomiko eta kultural berri batengatik), 3) Per la igualtat d'oportunitats, les llibertats, i els drets socials i laborals (Aukera-berdintasunarengatik, askatasunarengatik eta lan- zein eskubide sozialengatik) eta 4) Per la defensa del territori (Lurraldearen babesarengatik).
Azaroaren 25eko hauteskundeetan, CUP - Ezkertiar Alternatiba hautagaitzak 126.219 boza lortuko ditu, Kataluniako Parlamentuak hiru aulki moduan itzuliko dena, Bartzelonako barrutitik. Aulki hauen David Fernàndez, Georgina Rieradevall eta Quim Arrufatek beteko dituzte. Hasieran EUiAk bi diputatu eskainiko zuela, CUP-AEk talde parlamentario propioa edukitzeko, uste bazen ere (bost diputatu behar dira gutxienez), azkenean, talde mistoan sartu ziren, legislaturako talde mistoko talde bakarra izanik. Parlamentuko inbestidura-prozesuan, alderdiaren bozak nulotzat hartuko dira, sinbolikoki pertsona ez-hautatuak aukeratzeagatik. Parlamentuko presidente moduan Manuel G. B. aukeratuko dute, Burjassoteko bizilaguna eta bere burua hiltzen saiatu zena bere etxegabetzearen aurrean. Presidenteorde moduan mugimendu sozialaren hiru ikurren alde bozkatu zuten: Pedro Álvarez, duela hogei urte l'Hospitalet de Llobregaten hildako bizilaguna, kale-jantzian zegoen polizia espainiar batek abakaturikoa; Guillem Agulló, talde faxista batek akabaturiko nerabea, Valentziako Erkidegoan; eta Idrissa Diallo, ginear imigrante gaztea, Bartzelonako Zona Francako CIEan hildakoa. Parlamentuko Mahaiean, bestalde, Ester Quintana (Mossos d'Esquadraen gomazko pilota-eskopeta baten tiro baten ondorioz begia galdu zeun neska), Andreu del Cabo (TMBko sindikalista kaleratua) eta Blanca Serra (80ko hamarkadaren hasieran atxilotutako eta torturatutako independentista) bozkatu zituzten.
2012kourtarrilaren 10ean, Reusen, CUPek Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzan zein Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa bat ezarri zuen Prat Domènechen aurka, Innova Kasuari hasiera emango ziona, erakunde publiko zein pribatuetan zuen kargu anitzengatik.
2014komaiatzaren 12an, alderdiak bere aurrekontuak plazaraturiko ditu, bai eta militante-kopurua ere: 1.325 Katalan Herri osoan zehar, 109 udal-talde ezberdinetan banaturikoak.
2015eko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan, Herri Batasuneko Hautagaitzak Prozesu Konstituziogilearekin batera (Procés Constituent) negoziaketetan hasiko da, bai eta hainbat udal-eremuko entitateekin ere. Azkenean, elkarrizketa guzti horietatik CUP-CC, CUP-Crida Constituent (CUP-Oihu Konstituziogilea), eratuko da.
2015
Udal-hauteskundeak: «Historiari buelta eman diezaiogun»
2015eko udal-hausteskundeetan, CUP 165 hautagaitzekin aurkeztuko da, 2011ko 72ekin alderatuta. Modu honetan, zerrenden igoera nabaria ikusten da, bereziki Terres de l'Ebren eta Pirineoetan zein Aranen. Valentziako Erkidegoan lau hiritan aurkeztuko dira (2011n baino bi gehiago); Burjassoten, Almàsseran, Biaren eta Pedregueren. Haustekunde hauetako goiburua Capgirem la història (Historiari buelta eman diezaiogun) izango da.
Hauteskunde hauetako emaitzak oso garrantzitsuak izango dira alderdirako; izan ere, udaletxe askotan, ordezkaritzarik ez izatetik idar erabakitzaile izatera pasa baitziren. Hauteskunde hauetan, halaber, ezkerreko zenbait alderdi ezberdinekin koalizioan aurkeztu ziren hainbat hiritan; hala nola, Podem, Procés Constituent (Prozesu Konstituziogilea) eta EUiA, besteak beste, hiri bakoitzaren errealitatearen arabera.
2015ekouztailaren 14ean alderdiak 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaitza aurkeztuko du publikoki: Candidatura d'Unitat Popular - Crida Constituent (Herri Batasuneko Hautagaitza - Oihu Konstituziogilea). Uztailaren 30ean barruti bakoitzeko zerrendaburuak erabakiko dira, primarioen bidez. Ondorioz, Antonio Baños (Bartzelona), Benet Salellas (Girona), Ramon Usall (Lleida) eta Sergi Saladié (Tarragona) zerrendaburu gisa izango dira hautatuak. Parlametuko hauteskundeak positiboak izango dira alderdirako, 7 eserleku berri lortuz (3-10); eserleku hauek modu honetan banatuak egongo direlarik: 1 Tarragonan (Sergi Saladié), 1 Gironan (Benet Salellas), 1 Lleidan (Ramon Usall) eta 7 Bartzelonan (Antonio Baños, Anna Gabriel, Josep Manel Busqueta, Gabriela Serra, Albert Botran, Eulàlia Reguant eta Julía de Jòdar).
2015ekourriaren 15ean, Kataluniako Justizia Auzitegi Nazionalean (KJAN) Artur Masek deklaratu ostean, 2014ko Kataluniaren independentziari buruzko kontsultaren ondorioz, Miguel Bernadek, Manos Limpias izeneko sindikatu ultraeskuindarraren idazkari nagusiak, CUP-alderdia ilegalizatzeko izapideak martxan jarririk zeudela plazaratu zuen. Berria emateko momentuan, sindikatua jada Barne Ministerioarekin harremanetan zegoen, bai eta instrukzioko epaitegi batekin ere. Bernaden hitzetan, erabakiaren atzean, euren ustez alderdia organizazio "kriminal" bat zela zegoen.
2015ekoirail eta abendu artean, gizarte-shockerako plan bat tratutzen egon zen Junts pel Sí-rekin batera, bai eta prozesu konstituziogile bat zein Kataluniako Generalitatearenpresidentearen izendapena. Abenduaren 27an, igandea, Kongresurako hauteskundeak eta astebete geroago, ez-ohiko Batzar Nazional bat deitu zen Sabadell-en, alderdiko diputatuek Artur MasGeneralitatekoPresidente modura inbestitu beharko luketen erabakitzeko. Eztabaidetan zein bozkaketetan egun oso bat igaro ostean, baiezkoaren eta ezezkoaren aldekoen 1,515 bozkako berdinketa batera iritsi ziren. Astebete geroago, Batzorde Politikoak (Consell Polític; hau da, CUP-ren hamahiru lurralde-batzarren ordezkariak), Ekintza Parlamentariorako Taldearekin batera (Grup d'Acció Parlamentaria; hau da, alderdiari eustazpia ematen dioten hamaika erakundeen ordezkariak), nukleo zein erakunde ezberdinen posizioa jaso ostean, Mas ez inbestitzeko erabakia hartu zuten. Erabakiak, hala ere, erakundearen zenbait militanteen artean ezontsa sortu zuen, alderdiak momentu politikoaren testuingurua kontutan ez hartzearren. Honen harira, hartutako erabakiaren aurrean, 2016kourtarrilaren 4eanAntonio Baños diputatuak bere akta utzi zuen. Urte bereko ekainean, eta erabakiaren erantzun modura, Idazkaritza Nazionalaren (Secretariat Nacional) erdiak, hamabost ordezkaritik seik, bere postuari uko egin zioten.
2016
2016komaiatzean gertaturiko Batzar Nazionalean, Esparregueran, Idazkaritza Nazionaleko ordezkari modura taldeak eta ez soilik pertsonak hautatzeko aukera agertu zen.
2017
Por España me atrevo (Espainiagatik ausartzen naiz) plataforma ultraeskuindarrak, Somatemps eta Democracia Nacional-eko kideek integraturikoa, 2017koabenduaren 2rako manifestazioa bat deitu zuen, Els carrers ja no són vostres (Kaleak jada ez dira zuenak) lemapean, alderdiaren sede nazionalaren aurrean; izan ere, egun hartan, alderdiko zenbait kide abenduaren 21eko hauteskundeetarako programa bukatzen ari ziren. Honen erantzun modura, alderdiak bi salaketa aurkeztuko ditu, manifestazioa ekiditearren; bata Kataluniako Justizia Auzitegi Nazionalera eta, bestea, Hauteskunde-Batzordera. Salaketa egina egonda ere, bi erakundeek ez zuten manifestazioa ekidin, Barne-Departamentuaren konpetentzia zela argudiatuz. Honen erantzun modura, CUP-alderdiak bere sedearen aurrean kordoi bat egitera deitzen du, Casp kalean, 10:00etan. Kontzentrazio honetara, halaber, zenbait CDR (euskeraz, EDB) gehituko dira ere.
BMW Seri 2InformasiProdusenBMWMasa produksiNovember 2013–sekarangModel untuk tahun2014-sekarangPerakitanLeipzig, JermanPerancangChristopher Weil (2011)[1]Bodi & rangkaKelasMobil kompak eksekutifBentuk kerangka2-pintu coupé 2-pintu convertibleTata letakFR layoutMobil terkaitBMW Seri 1 (F20)DimensiJarak sumbu roda2.690 mm (105,9 in)Panjang4.432 mm (174,5 in)Lebar1.774 mm (69,8 in)Tinggi1.418 mm (55,8 in)KronologiPendahuluBMW Seri ...
Rasio bendera: 2:3 Negara Lesotho mengesahkan bendara barunya pada 4 Oktober 2006, dengan pola garis horisontal biru, putih dan hijau dengan topi Basotho hitam di tengahnya. Rancangan ini, yang diperkenalkan untuk memperingati hari kemerdekaan ke-40 negara itu, dikabarkan dimaksudkan untuk mencerminkan orientasi damai negara itu.[1][2] Bendera-bendera sebelumnya Bendera pertama Lesotho diperkenalkan pada 4 Oktober 1966, hari kemerdekaan penuh Lesotho dari Britania Raya. Bende...
PSG's team during the 2013–14 season. Paris Saint-Germain Football Club have won four titles. Domestically, the capital side have clinched one Division 1 championship, three French Cups and one Division 2 title. In international club football, Paris have reached the UEFA Champions League final twice (2015 and 2017). Additionally, PSG have won one unofficial title. Influential officials and players in the club's history include most decorated president Nasser Al-Khelaifi, trophy-winning man...
Buenos Aires Underground station Congreso de TucumánGeneral informationLocationAv. Cabildo and Av. CongresoCoordinates34°33′20.2″S 58°27′44.7″W / 34.555611°S 58.462417°W / -34.555611; -58.462417PlatformsIsland platformsConnectionsHistoryOpened27 April 2000Services Preceding station Buenos Aires Underground Following station Terminus Line D Juramentotowards Catedral Congreso de Tucumán is a station on Line D of the Buenos Aires Underground and is the curre...
Cet article est une ébauche concernant un coureur cycliste suisse. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?). Pour plus d’informations, voyez le projet cyclisme. Colin StüssiColin Stüssi lors du départ du Grand Prix de Fourmies 2015.InformationsNom de naissance Colin Chris StüssiNaissance 4 juin 1993 (30 ans)Glaris (d)Nationalité suisseÉquipe actuelle Team VorarlbergSpécialité GrimpeurÉquipes non-UCI 2012-2013Maca-Loca-Scott2014Roth-FeltÉqui...
3rd Division may refer to: Air divisions 3d Air Division, United States 3d Attack Wing, United States Anti-air divisions 3rd Flak Division, Nazi Germany Armoured divisions 3rd Armoured Division (Australia) 3rd Armored Division (France) 3rd Light Mechanized Division (France) 3rd Panzer Division (Wehrmacht) 3rd Panzer Division (Bundeswehr) 3rd SS Panzer Division Totenkopf, Nazi Germany 3rd Tank Division (Imperial Japanese Army) 3rd Armored Division (Jordan) 3rd Division (Nigeria) 3rd Tank Divis...
Pour les articles homonymes, voir Attal. Gabriel Attal Gabriel Attal en 2023. Fonctions Premier ministre françaischargé de la Planification écologique et énergétique En fonction depuis le 9 janvier 2024(3 mois et 23 jours) Président Emmanuel Macron Gouvernement Attal Législature XVIe (Cinquième République) Coalition EnsembleRE-MoDem-HOR Prédécesseur Élisabeth Borne Conseiller municipal de Vanves En fonction depuis le 30 mars 2014(10 ans, 1 mois et 2 jours...
Ця стаття потребує додаткових посилань на джерела для поліпшення її перевірності. Будь ласка, допоможіть удосконалити цю статтю, додавши посилання на надійні (авторитетні) джерела. Зверніться на сторінку обговорення за поясненнями та допоможіть виправити недоліки. Мат...
Quintus Aurelius Memmius SymmachusFonctionsSénateur romainPréfet de RomeBiographieDécès 526Époque Later Roman Empire (en)Activités Homme politique, historien, poètePère Quintus Aurelius Symmachus (en)Enfant Galla of Rome (en)Gens Memmiimodifier - modifier le code - modifier Wikidata Quintus Aurelius Memmius Symmachus est un patrice romain, mort en 526. Beau-père de Boèce, fils de Quintus Aurelius Symmachus, consul en 446, il est lui même nommé consul en 485. Il prend le parti du p...
Mars 2008 Nombre de jours 31 Premier jour Samedi 1er mars 20086e jour de la semaine 9 Dernier jour Lundi 31 mars 20081er jour de la semaine 14 Calendrier mars 2008 Sem Lu Ma Me Je Ve Sa Di 9 1er 2 10 3 4 5 6 7 8 9 11 10 11 12 13 14 15 16 12 17 18 19 20 21 22 23 13 24 25 26 27 28 29 30 14 31 2008 • Années 2000 • XXIe siècle Mois précédent et suivant Février 2008 Avril 2008 Mars précédent et suivant Mars 2007 Mars 2009 Chronologies par zone géographi...
Polish footballer Grzegorz Rasiak Rasiak with Warta Poznań in 2013Personal informationFull name Grzegorz Rasiak[1]Date of birth (1979-01-12) 12 January 1979 (age 45)[1]Place of birth Szczecin, PolandHeight 6 ft 3 in (1.91 m)[1]Position(s) StrikerYouth career Olimpia Poznań SKS 13 Poznań MSP SzamotułySenior career*Years Team Apps (Gls)1996–1998 Warta Poznań 20 (3)1998–2000 GKS Bełchatów 7 (2)2000–2001 Odra Wodzisław 28 (9)2001–2004 Dy...
Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Desember 2022. Pemberontakan HimaraBagian dari Perang Turki PanjangTanggalJuli–Agustus 1596LokasiHimara, Kesultanan Utsmaniyah (sekarang Albania)Hasil Kemenangan bagi Kesultanan UtsmaniyahPihak terlibat Himariotes Turki (Kesultanan Utsmaniyah)Tokoh dan pemim...
1932–1972 human experiment in Alabama, United States Tuskegee Syphilis StudyA doctor draws blood from one of the Tuskegee test subjects.Dates1932–1972LocationsTuskegee, AlabamaFundingU.S. Public Health Service (PHS) The Tuskegee Study of Untreated Syphilis in the Negro Male[1][2][3] (informally referred to as the Tuskegee Experiment or Tuskegee Syphilis Study) was a study conducted between 1932 and 1972 by the United States Public Health Service (PHS) and the Cente...
Light aircraft for artillery observation and military communications This article does not cite any sources. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Liaison aircraft – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2011) (Learn how and when to remove this message) Taylorcraft Auster 5 liaison aircraft of 1957 A liaison aircraft (also called an army coope...
Pero IVPero IV, Raja Aragon oleh Gonçal Peris Sarrià & Jaume Mateu (1427)Raja Aragon, Valencia, Mallorca dan Comte BarcelonaBerkuasa1336–1387Penobatan1336 (Zaragoza)PendahuluAlifonso IVPenerusChuan IInformasi pribadiKelahiran5 September 1319BalaguerKematian6 Januari 1387BarcelonaWangsaWangsa BarcelonaAyahAlifonso IV d'AragónIbuTeresa d'EntençaPasanganMaríaLeonorEleanorSibila de FortiàAnakDi antara lainnyaChuan I, Raja AragonMartin, Raja AragonConstanza, Ratu SisiliaChuana, Comtess...
Questa voce o sezione sull'argomento cestisti italiani non cita le fonti necessarie o quelle presenti sono insufficienti. Puoi migliorare questa voce aggiungendo citazioni da fonti attendibili secondo le linee guida sull'uso delle fonti. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Simone FontecchioFontecchio con la maglia dell'Alba Berlino nel 2021Nazionalità Italia Altezza203 cm Peso95 kg Pallacanestro RuoloAla piccola Squadra Detroit Pistons CarrieraSquadre di club 20...
Участки № 6, 7 и 8 ММДЦ «Москва-Сити»Центральное ядро 55°44′56″ с. ш. 37°32′20″ в. д.HGЯO Тип Комплекс Статус Завершено Строительство 2005—2021 Использование Торговый центр «Афимолл Сити»Гостиница «Novotel»Киноконцертный залОфисы Высота Крыша 50 м Технические параметры Кол...
Scottish peer (1771–1820) The Right HonourableThe Earl of SelkirkFRS FRSELord Lieutenant of KirkcudbrightIn office1807–1820Preceded byThe 7th Earl of GallowaySucceeded byThe 8th Earl of Galloway Personal detailsBorn(1771-06-20)20 June 1771St Mary's Isle, Kirkcudbrightshire, ScotlandDied8 April 1820(1820-04-08) (aged 48)Pau, FranceResting placeOrthez, FranceParent(s)Dunbar Douglas, 4th Earl of Selkirk, Helen HamiltonSignature Thomas Douglas, 5th Earl of Selkirk FRS FRSE (20 June 1771 ...
لمعانٍ أخرى، طالع لورنس (توضيح). لورنس الإحداثيات 38°01′53″N 84°53′46″W / 38.0314°N 84.8961°W / 38.0314; -84.8961 [1] تقسيم إداري البلد الولايات المتحدة[2][3] التقسيم الأعلى مقاطعة أنديرسون عاصمة لـ مقاطعة أنديرسون خصائص جغرافية المساحة ...
Jason TerryJason Terry con la canotta dei Dallas MavericksNazionalità Stati Uniti Altezza188 cm Peso84 kg Pallacanestro RuoloVice-allenatore(ex guardia / playmaker) Squadra Utah Jazz Termine carriera2018 - giocatore CarrieraGiovanili ?-1995Franklin High School1995-1999 Arizona Wildcats129 (1.461) Squadre di club 1999-2004 Atlanta Hawks403 (6.534)2004-2012 Dallas Mavericks619 (9.953)2012-2013 Boston Celtics79 (799)2013-2014 Brooklyn Nets35 (159)2014 Sac...