Montblanc (Katalunia)

Artikulu hau Kataluniako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montblanc (argipena)».


Montblanc
Montblanc
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaTarragonako probintzia
Eremu funtzionalaCamp de Tarragona
EskualdeaConca de Barberà
AlkateaOriol Pallissó Balanyà (en) Itzuli
Izen ofizialaMontblanc
Vila-salva
Duesaigües
Jatorrizko izenaMontblanc
Posta kodea43400
INEk ezarritako kodea43086
HerriburuaMontblanc
Geografia
Koordenatuak41°22′35″N 1°09′50″E / 41.376406°N 1.163869°E / 41.376406; 1.163869
Map
Azalera91,1 km²
Altuera350 m
MugakideakVilaverd, Vimbodí i Poblet, L'Espluga de Francolí, Blancafort, Pira, Barberà de la Conca, Mont-ral, La Riba, Valls eta Figuerola del Camp
Demografia
Biztanleria7.456 (2023)
46 (2023)/(2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2002)/(2001)/(1991)/(1986)/(1981)/(1975)/(1970)/(1965)/(1960)/(1955)/(1950)/(1945)/(1940)/(1936)/(1930)/(1920)/(1910)/(1900)/(1887)/(1877)/(1860)/(1857)/(1787)/(1717)
alt_left 3.627 (%48,6) (%50,1) 3.737 alt_right
Dentsitatea82 bizt/km²
Etxebizitzak457
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakMontblanc
MatrikulaT
Hizkuntza ofizialakatalan
montblanc.cat

Montblanc Kataluniako udalerria da, Conca de Barberà eskualdeko burua, Tarragonako probintzian kokatua.

2008ko urtarrilaren 1eko erroldan, 7.069 biztanle zituen. 91,11 km²-ko azalera du.

Toponimoa

Izena alde zaharrean dagoen muinoari zor dio, Pla de Santa Barbara izeneko eremuari. Mendi horretan (mont, katalanez) ez zegoen ez baratzerik ez nekazaritza-sororik, oso emankorra ez zela usteagatik (albis edo zuria, Erdi Aroko katalanez, gerora blanch), Montblanch izena sortu zen bi ezaugarri horien elkartuta. Udalerriaren egungo izena (Montblanc) indarrean dagoen araudi katalanarekin idazten da, hots, bukaerako 'h' gorrak kenduta.

Ondarea

Montblanceko harresia.

Herrigune zaharra 1947an Monumentu eta Arte Multzo izendatu zuten. Eta, 1998an, UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat hartu zituen udalerriko labar-pinturak, Iberiar penintsularen ingurune mediterraneoko labar artearen barruan.

Historia

Pintura paleolitikoak aurkitu dira udalerriko kobazuloetan. K.a. IV. eta II. mendeen artean iberiar tribuak bazeuden, kosetaniak edo zesetanoak, Pla Santa Barbaran. Gure aroaren hasierako erromatarren aztarnak ere aurkitu ziren. Gaur egungo hiribildua Aragoiko Alfontso II.ak sortu zuen 1163an. Azkar hazi zen lortutako pribilegio errealei esker, bai eta merkatu eta ganadu azokei esker ere. Garai honetan herriko obrarik garrantzitsuenak eraiki ziren: harresia (31 dorre eta 5 aterekin), Santa Maria eliza, San Martzial ospitalea eta Alenyatarren jauregia. Hiribilduaren erditik igarotzen den Riuot ubidea estali zen eta errotak, zubiak, espetxea eta abar eraiki ziren.


Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2008
5.328 5.089 4.776 4.540 4.810 4.466 4.523 5.048 5.291 5.750 6.064 7.069

Ikus, gainera

Kanpo estekak