Kataluniako Estatistika Erakundea edo Idescat (katalanez: 'Institut d'Estadística de Catalunya') Kataluniako estatistiken erakunde ofiziala da. Haren funtzioak hauek dira, besteak beste: Kataluniako estatistika sistemaren koordinazioa eta gestioa, planifikazioa, normalizazioa...
Administrazio-izaerako erakunde autonomoa da, Kataluniako Generalitatearen Ekonomia eta Finantza Sailari atxikita dago. Legearen arabera, nortasun juridiko propioa, administrazio- eta finantza-autonomia eta bere eskumenen esparruan jarduteko gaitasun osoa du.[1]
Espainiako poliziaren ikerketa
2017ko abenduaren 5ean, Espainiako polizia talde batek Idescat arakatu zuten, urte bereko urriaren 1eko Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferendumarekin lotutako informazioa bilatzeko asmoz.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak