Gavà udalerriak hondartza, herrigunea nahiz basogunea eta mendia ere baditu. Bertan 4 kilometro luze dituen hondartza (pinudi eta duna bat daudelarik), Garrafeko Parke Nazionala, eta Historiaurreko mehatzeak eta hainbat eraikin historiko dauden herrigune bat ere kokatuta daude.
Gavà udalerria Bartzelona hiriburua eta Bartzelonako aireportutik kilometro gutxira dago. Denera 30,90 kilometroko azalera du, bertan 45.000 biztanle inguru bizi dira, eta bere eremua Llobregateko itsasadarretik Ponent mendilerrora doa, azken hauek Garrafeko mendikatearen azken mendiak direlarik.
Gavà hiria zabaldi batean (itsas mailan 9 metroko garaieran dago) eta Les Ferreres mendilerroaren (134 m) itzalpean dago. Ekialdetik Sant Climent de Llobregat eta Viladecans udalerriekin mugatzen du (Riera de Sant Llorenç kalean), eta mendebaldetik berriz Castelldefels eta Sitges udalerriekin, aldiz iparraldetik Begues udalerriekin mugatzen du.
Udalerri honetako ekonomia jarduera nagusiena zerbitzuena da, industriak jarraitzen diolarik. Les Sorres izeneko eremuan ere nekazaritzak garrantzia badu, azken hau Gavàn urtero ospatu ohi den Zainzurien Azokan isladatzen delarik, kalitate handiko produktu hau udalerri honetako baratzetan leku nabarmena du.