La Llagosta

La Llagosta
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaVallès Oriental
AlkateaÓscar Sierra Gaona (en) Itzuli
Izen ofizialaLlagosta, La
Posta kodea08120
INEk ezarritako kodea08105
Herriburuala Llagosta (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°30′56″N 2°11′34″E / 41.515555555556°N 2.1927777777778°E / 41.515555555556; 2.1927777777778
Map
Azalera3 km²
Altuera45 m
MugakideakMontcada i Reixac, Santa Perpètua de Mogoda, Mollet del Vallès eta Sant Fost de Campsentelles
Demografia
Biztanleria13.169 (2023)
14 (2022)
alt_left 6.805 (%51,7) (%50,7) 6.675 alt_right
Dentsitatea4.390 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialakatalan
llagosta.cat

La Llagosta Kataluniako udalerria da, Bartzelonako probintzian dagoena. Vallès Oriental eskualdeko hegoaldean dago, eta 13.480 biztanle zituen 2019an. [1]

3 km2-ko azalera eta 45 metroko garaiera ditu. Ondorengo udalerriak ditu mugakide: Mollet del Vallès iparraldean, Montcada i Reixac hegoaldean, Sant Fost de Campsentelles ekialdean eta Santa Perpètua de Mogoda mendebaldean. Herrigunetik Besòs ibaia igarotzen da, Sant Fost de Campsentelles udalerriarekin muga egiten duena.

La Llagosta udalerri industriala da, Bartzelonako hiriaren bigarren gerriko industrialean dagoena. Garai batean nekazaritza nagusi zen, baina gaur egun, ia guztiz desagertuta dago. Kataluniako komunikabide garrantzitsuenetariko batean dago, Bartzelonako probintzia Frantziarekin lotzen duena; bide honen osagai dira C-17 errepidea, C-33 autopista eta Frantzia-Vic trenbidea. La Llagostako tren geltokia Rodalies aldiri-zerbitzuko R2 lineak zerbitzatzen du.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
* * * * * 652 1.366 7.419 12.705 11.276 12.042 13.820

Erreferentziak

  1. «Idescat. El municipi en xifres. Llagosta, la» www.idescat.cat (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Geografia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.