2007an 16.596 biztanle zituen. 22,56 km²-ko azalera du.
Geografia
Udalerri mugakideak
Iparraldean eta ipar-ekialdean Cercs, hego-ekialdean Olvan, hegoaldean Avià, hego-mendebaldean Capolat eta ipar-mendebaldean Castellar del Riu udalerriak ditu mugakide.
Natura-ingurunea
Aurre Pirinioan kokatuta, Pedraforca mendia udalerritik ez dago urruti kokatuta. Queralteko mendilerroa ondoan dauka, bertan santutegia dagoelarik.
Bestela, Llobregat ibaia gertutik igarotzen da, iparraldetik etorrita.
Historia
Hiriaren jatorria "Vergneum" da, 'bargusii' iberiar herriaren hiriburua zena, geroago 'Castrum Bergium' izango zena Erromatarrenokupazio garaian.
X. mendean, Cerdanyako kondeek Bergako konderri izenekoa sortu zuten, euren menpe zegoena. 1393an bestela Aragoiko eta Armagnac-eko Juanak bereganatu zuen, eta 1468an Ferran printzeak hartu zuen.
Segadors-en Gerran, armada frantziarrak hiria 1655ean okupatu zuen, geroago monarkia espainiarrak berreskuratu zuen. Hamarkada batzuk geroago, Espainiako Ondorengotza Gerran beste hiri batzuekin batera (Fraga eta Cervera kasu) borboien alde egin zuen.
Napoleonen aurkako gerran, Kataluniako Goiko Batzarraren egoitza izan zen 1811an, eta 1837an gobernu karlistarena, Katalunia osokoa. Hiru karlistaldiek hiria jo zuten hori dela eta. 1877an hiri izendatu zuten hain zuzen ere, eta XIV. mendeko harresia botatzeari ekin zioten XIX. mende horretan.
XX. mendeko hasieran industriaren garapenak (ehungintzarena besteak beste) immigrazio mugimenduak ekarri zituen, modu nabarmenean populazioa igoaraziz.
Herri eta auzoak
Berga (Herriburua)
La Colònia Cal Rosal (ehungintzarekin lotutako kolonia zaharra).
'La Patum' izeneko festa ospatzen dute urtero hirian Corpus Christi dela-eta, maiatz-ekainean. 1983an Generalitatek izendatu zuen festa tradizional eta nazioko interesduntzat, eta 2005ean bestela UNESCOk "Ahozko eta materiarik gabeko gizateriaren ondare"-tzat.
Sant Quirze de Pedret. IX. mendeko eliza aurre erromanikoa, berriztatua. Hormako margoak ditu. Cercs udalerrian egon arren, Berga hiriari eman zioten.
Mare de Déu de Queralt-eko santutegia. XVIII. mendekoa, Andra Mariren irudia XIV. mendekoa delarik.
Sant Pere enparantza. Erdi Aroko jatorrikoa, bertan zegoen izen bereko eliza erromanikoa, XVIII. mendean botatakoa. Hemen ospatzen dute 'La Patum' festa ezaguna.