VicKataluniako barnealdeko hiria da, Osona eskualdeko hiriburua dena eta Bartzelonako probintzian ere dagoena. Bere kokapen geografikoak, Bartzelonatik 69 kilometrora eta Gironatik 60 kilometrora, Erdialdeko Kataluniako hiriburuetako bat bilakatu du.
2009kourtarrilaren 1eko erroldaren arabera Vicek 39.844 biztanle zituen, 30,6 km²-ko azalera eta 1.266,24 bizt/km²-ko dentsitatea. 2018an bestela 48.287 pertsona bizi ziren hirian.
Historia
Antzinako izen latinoaAusa izan zen, txanpon iberiko eta erromatarretan agertzen dena, ausesken izenarekin. Ausona izan zen bisigodoekin. 788an musulmanek hiria suntsitu zuten, eta hurrengo urteetan auzo bakarra berreraiki zuten, Vicus Ausonensis hain zuzen ere. Hortik hartuko zuen gaur egungo izena, Guifré el Pilósek birpopulatu zuenean hiria 878an.
Halaber, aipatzekoa da Tenplu erromatarra, eta museoen artean hauexek: Museu Episcopal de Vic, M. Balmes, M. Claretià eta M. de l'Art de la Pell de Vic.