Neolitoko herrixka baten aztarnak topatu dituzte, bai eta arrasto iberikoak ere, baina Badalonaren sorrera K.a. 100. urte inguruan ezarrita dago, "Baetulo" herri erromatarrarena, hain zuzen ere.
Erdi Aroan hiria garatu egin zen, gaur egungo Dalt de la Vila auzoa zehazki, erdigunea zena eta Baetulorekin bat egiten zuena. 1492tik aurrera bultzada ekonomiko eta demografikoa jaso zuen nekazaritzari (mahastiak eta lekaleak, nagusiki) eta arrantzari esker.
XIX. mendean ekin zioten industrializazioari, trena iritsi zen, lantegiak eraiki zituzten eta immigrazioaren eskutik igoera demografikoa gertatu zen. XX. mendearen hasieran loraldi kulturala sortu zen, baina hurrengo hamakadetako diktadurek eten egin zuten.