Josep Lluís Trapero Álvarez[1] (Badalona, Bartzelona, 1965)[2][3] Mossos d'Esquadrako maiorra da, erakundearen kargurik altuena. Mossos d'Esquadraren komisario burua izan zen 2013 eta 2017 bitarte.
Europa osoan ezaguna egin zen batez ere Bartzelonako 2017ko atentatuen ondoren, Joaquim Forn barne kontseilariarekin batera, egindako kudeaketa onagatik. 2017ko urriaren 1eko erreferenduma oztopatu ez zuelakoan kargu judizial larriak leporatu zizkioten; aldiz, 2020ko urriaren 20an, Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen, hasieran ezarri zitzaizkion errebolta, sedizio edo desobedientzia karguetatik aske utziz, Concepción Espejelen kontrako botoaz bada ere.[4]
Erreferentziak