Neolitiko garairako bazeuden Solsonako lehen biztanleak. X. mendetik aurrera, herria handituz eraikitzen joan ziren monasterio eta gazteluaren inguruan. Erdigune historikoak Erdi Aroko aztarnak ditu oraindik, harresiaren zatiak ere ikus daitezkeelarik.
Folklorea
Solsonarrei mata-rucs (asto-hiltzaileak) deitu ohi zaie; kondaira batek dioenez, kanpandorrean zeuden landare batzuk jateko eman nahi zizkion abeltzain batek bere astoari, eta landarea jaitsi beharrean astoa igo zuen soka bat baliatuz, hura urkatu eta ito arte.
Kondaira hau urtero oroitarazten dute carnestoltes (ihauteriak) jaietan. Jai hauetan kanpandorretik astoa zintzilikatzen dute, hura txiza egiten hasten delarik.