EuskaldunakEuskal Herrian bizi den jatorri ez indoeuroparrekoEuropako herria dira, ezaugarri nagusi gisa euskara duena. Halaber, euskaldun euskal hiztunari deritzo: hain zuzen, euskaldun izenaren adiera arruntena horixe da, «euskaraz dakiena».
Euskal Herriko biztanleei euskal herritar deritze. Basko eta euskotar hitzak ere erabili izan dira inoizka[3].
Etimologia
Etimologiari dagokionez, euskaldun hitzak euskara eta -dun osagaietatik eratorria, «euskaraz badakiena» (euskara duena) esan nahi du. Horren antonimoaerdaldun da, hau da, «erdara (euskara ez den edozein hizkuntza) duena, euskaraz jakin gabe». Euskaldun hitza, baina, euskal herritarra izendatzeko ere erabiltzen da, hain bistan den etimologia oker samar erabilita ere (zentzugabea da «euskaldun horrek ez daki euskaraz» edo «euskaldun hori erdalduna da» esatea, Koldo Mitxelenak ondo adierazi bezala).[4]
Era berean, euskaldundu aditzak «euskara ikasi edo irakatsi» esan nahi du, eta ez «euskal herritar bihurtu»: zentzugabekeria litzateke «euskaldunak euskalduntzea» esatea, «euskal herritarrak euskalduntzea» edo «euskal jatorrikoak euskalduntzea» esan beharrean.
XIX. mendean, abertzaletasun modernoaren sortzaile Sabin Aranakeuskotar (euzkotar, bere garaian) neologismoa sortu zuen, "euskal arrazakoak" (nahiz euskalduna, nahiz euskaragabea) izendatzeko.[5] Egun, hala ere, euskotar hitza ia ez da erabiltzen.
Azkenaldian, Euskal Herriko jentilizioa erabiltzen da gizatalde hau definitzeko, eta euskal herritar era gero eta zabalduagoa da.
Beste zenbait hizkuntzatan, honela izendatzen dira euskaraz dakigunok: Basque speakers (ingelesez), euscaldunas, euskaldunes edo vascohablantes (gaztelaniaz; vascoparlante izena gutxiespenezkoa da berez, ikus parlaren definizioak DRAE hiztegian),[6]bascophones (frantsesez).
Euskal herritarrok izendatzeko, berriz, hitz hauek darabiltzate: Basques (ingelesez), vascos (gaztelaniaz), Basques (frantsesez), bascs (katalanez), Basken (alemanez), basgiaid (galesez)...
Euskararen jatorria munduko hizkuntzalari asko kezkatu dituen gaia da. Teoria ugari sortzeko hizpidea jarri du, Europan indoeuropar jatorria ez duen hizkuntza baita, hurbileko seniderik eta inguruko ezein hizkuntzarekin harreman zuzenik gabea. Teoria ugari eta oso ezberdinak proposatu dira azkeneko hamarkadetan, eta mundu mailako hizkuntzalari mordoa batu da hizkuntza berezi honen jatorriaren bilaketara. Une honetaraino, ordea, aurrerapenak egin diren arren, euskararen gurasoaren arrastorik edo jatorriaren inguruko teoria segururik ez da aurkitu.
Euskararen jatorria modu askotara aztertu izan da historia osoan. Hizkuntza baten jatorria aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra hizkuntzalaritza historikoa da (diakronikoa). Hizkuntzalaritza historikoaren metodoan, toponimia, onomastika, etimologia, morfologia, sintaxia eta arkeologia erabili izan dira eta, azken urteotan, genetika ere sartu da. XVI. mendetik aurrera, ugaldu egin ziren euskararen jatorriari buruzko azalpen mitikoak Euskal Herrian, foruen inguruko eztabaidan kokatuta. Artikulu honetan, gure hizkuntzaren jatorriari erreparatzen zaio. Eztabaida horri lotuta, hizkuntzaren iraupenaren gaia agertzen da maiz.
Hedadura
Euskaldunak
Euskaldun gehien-gehienak Euskal Herrian bizi dira, honela banatuta:[1]
Euskal diaspora, hainbat arrazoi direla eta euren lurraldea utzi duten euskal herritarren sakabanaketari deritzo. Kopuruaren aldetik, euskal diasporako kide gehienak Espainian, Frantzian eta Ameriketako herrialde hauetan bizi dira: Argentinan, Kuban, Txilen, Uruguain, Mexikon, Venezuelan, Kolonbian eta Estatu Batuetan. Horregatik bizi dira herrialde haietan hainbat euskaldun, eta euskaldun izan gabe euskal jatorria duten gizabanako ugari.
Euskal Herriko edo euskaldunen historia Europako herri zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren influentzia jaso du euskaldunen herriak, zeltak, erromatarrak, frankoak, bisigodoak, musulmanak, gaztelarrak, ingelesak. Gaur egun Espainia eta Frantziaren artean kokatuta dago eta bi herri horien historiaren pasarteak jasan ditu. Bitarte horretan euskararen inguruan batzen den herrian Nafarroako Erresuma bezalako egitura politikoak egon ziren eta hainbat gerra, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen konpetentzia gatazkek sortuak.
Herri nekazari eta abeltzaina izatetik, Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da baina, horretarako, antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan zituen.
Jozef Schmidt filosofoaren arabera, euskaldunak Neolitoko ugalketa kulturaren jatorrizko eramaileak dira, Lascauxen edo Altamiran labar-pinturen garaian Frantzian, Iberiar Penintsulan eta Europako hego-mendebaldean sortu baitziren.[20]
Iberiar Penintsulan oraindik bizirik dirauen erromatarren aurreko hizkuntza bakarra da. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak eta hiztunak galduz (ez, ordea, beti eta kopuru absolututan). Nafarroa Garaian bereziki, prozesu hori nabarmena da. XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, hainbat intelektualen eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabin Arana...) nolabaiteko biziberritzea izan zuen, abertzaletasunarekin estuki loturik. Frankismoan (1936–1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mende erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioari dagokionez batez ere.
1980ko hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu zuen, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskadiren berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofiziala egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Trebiñuko Konderrian eta Turtzioz-Billaberden izan ezik). Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (Eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (Eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (Eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herriari dagokionez, euskarak ez du onarpen instituzionalik, frantsesa hizkuntza ofizial bakarra izanik.
XX. mendeaneuskara batua sortu zen euskalkien arteko aldeak gainditzeko beharrari erantzunez; gaur egun, hizkuntza koofiziala da Euskal Herriko lurralde batzuetan. Komunikabide, ikaskuntza, administrazio eta aisian erabiltzen da, lurralde eta eremuen arabera gorabehera handiak dauden arren.
Euskal etxe tradizionalari «baserri» deritzo eta bertan bizi direnei «baserritarrak» deritze. Bertako jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza izan dira historian zehar. Gaur egungo aldaketa ekonomikoek baserrien gainbehera ekarri dute. Lehen baserriak XV. mendean eraiki ziren eta gaur egun baserri asko turismo ikusgarriak gisa erabiltzen dira.
Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu, ordea. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazkek eskaini zuten bertsoetarako gai ugari. Hori dela eta, frantsesen aurkako, karlisten garaiko eta Kubako gerrei buruzko bertso mordoxkak iritsi zaizkigu: ahoz aho banaka batzuk, idatziz gehienak. Kanta paperen bidez zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, zenbait kasutan orduko gertaera eta albisteak jakinarazteko modurik herrikoienetakoak izan baitziren.
Mende hartako bertsolari zaharrenen artean, Xenpelarerrenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du, esaterako. Bat-bateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta Bilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Bein batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko koblakariak ere, hala nola Zuberoako Piarres Topet «Etxahun» barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü, Maria Solt eta Kastero...) eta Nafarroa BeherekoJoanes Otsaldebidarraitarra (Lurreko ene bizia, Iruñeko ferietan...).
Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzaak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak, etab.). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanikoak, baina badago antzinako dantzen bertsio eraberritu ugari ere.
Erlijioa
Euskaldunen gehiengoa katolikoa da gaur egun. Hala ere, Elizaren eragina ez da antzina bezain handia euskaldunengan, zeinak XIX. mendean katolizismoari erabat lotzen baitziren, euskaldun, fededun esamoldeak dioen moduan.
Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.
Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu.
Pilota —edo, Euskal Herritik kanpo, euskal pilota— Euskal Herriko kirola da. Orokorrean bi edo lau pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota frontis izeneko aurreko hormaren kontra jotzen dute, tantoa lortu nahian. Pilota jotzeko erabiltzen den tresnaren arabera ezberdintzen dira joko motak: eskuz, palaz, xisteraz, xarez, etab.
Pilota joko asko egon arren eta herri askok horrelako jolasak izan arren, euskaldunek beste hainbat gauzarekin bezala ederki jakin dute pilota jokoa egokitzen: beren tokira moldatu dute pilota eta bertako ezaugarriez hornitu: plaza, leku, arau, pilota, jotzeko tresnak, instalazioak, materialak, etab. Horren ondorioz, gaur egungo joko horiei pilota jokoak deritzaie.
Herri kirolak Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalean. Horietako asko bertan sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko hainbat lan jarduera aisialdira bideratzean dago. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu ziren denborarekin.
Euskaldunen gizataldearen edo talde etnokulturalaren aldarrikapen politikoa egiten duen mugimendua da euskal abertzaletasuna eta euskal nazionalismoa. Mugimendu horren arabera, euskaldunen herria, Euskal Herria, errealitate kulturala ez ezik, errealitate politikoa ere bada, eta, hortaz, nazio bat osatzen du.
Historian zehar, hainbat egilek euskal lurraldeen nazio izaera goraipatu bazuten ere, eta historialari batzuek sustraiak askoz lehenago ipintzen badituzte ere, euskaldunen aldarrikapen politiko zehatza egin zuen lehena Sabin Arana izan zen, euskal nazionalismoa eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu baitzituen: XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran, besteak beste euskalduntasuna arrazan oinarritu zuen. 1959anEuskadi Ta Askatasuna (ETA) sortu zen: oro har, eta aurretik izandako saiakera batzuen erreleboa hartuz, ezkerreko euskal nazionalismo baten oinarriak ezarri baitzituen.
↑«Aberrijaren bijotzarentzat euzkerea eztakijan euzkotar bakotxa da arantza bat; abertzalia eztan euzkeldun euzkotar bakotxa da arantza bi.» Sabino Arana Goiri: Obras completas de Arana-Goiri’tar Sabin. Buenos Aires, 1965.
↑parla:
1. f. Verbosidad insustancial. Todo cuanto dijo no fue más que parla.
2. f. coloq. labia.
3. f. p. us. Acción de parlar (hablar con desembarazo o expedición).
↑ abIV. Inkesta Soziolinguistikoa, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008, ISBN 978-84-457-2775-1.
↑Contacto Interlingüístico e intercultural en el mundo hispano, Instituto valenciano de lenguas y culturas, Universitat de Valencia. Aipua: «Un 20% de la población chilena tiene su origen en el País Vasco».
Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger, National Minorities In Europe, Purdue University Press, 2004 ISBN 978-3700314431 : « The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.
Pietro Della ValleBiografiKelahiran11 April 1586 Roma Kematian21 April 1652 (66 tahun)Roma Tempat pemakamanBasilika Santa Maria in Ara Coeli KegiatanPekerjaanExplorer (en), komponis dan penulis AliranMusik Barok Murid dariPaolo Quagliati (en) KeluargaPasangan nikahSitti Maani Gioerida della Valle (en) Pietro Della Valle Pietro della Valle (2 April 1586 – 21 April 1652) adalah seorang pria Italia yang menjelajahi Asia pada masa Renaissance. Perjalanannya melewati Tanah Suci, Timur Tengah, Af...
Alga keemasan Spesies Dinobryon dari Kolam Shishitsuka Pond di Tsuchiura (Jepang) Klasifikasi ilmiah Domain: Eukarya Kerajaan: Chromalveolata Filum: Heterokontophyta Kelas: Chrysophyceae Ordo Chromulinales Chrysamoebales Ochromonadales dan lihat teks Alga keemasan atau Chrysophyceae adalah salah satu kelas dari kelompok alga Heterokontophyta. Warnanya yang kuning keemasan berasal dari kandungan pigmen karotena dan xantofil yang banyak sehingga mendominasi warna kloroplasnya dan membuat kloro...
University committed to research as a central part of its mission Wilhelm von Humboldt (1767–1835) is responsible for the Humboldtian model of higher education. Nuclear research at the University of Wisconsin–Madison, a research university, in Madison, Wisconsin, United States, May 2005 Switzerland spends 0.76% of GDP on university research funding as of 2017, some 3.8x the ratio of the United States (0.20%).[1] ETH Zurich, founded in 1854, is the leading Swiss research universit...
Triptolemos berdiri di antara Demeter dan Persefone, relief di Museum Arkeologi Nasional Athena. Triptolemos (Yunani: Τριπτόλεμος) dalam mitologi Yunani adalah putra raja Keleus dari Eleusis, atau putra dari Gaia dan Okeanos.[1] Triptolemos merupakan salah satu tokoh penting dalam Misteri Eleusis dan dihubungkan dengan Demeter. Triptolemos dikaitkan dengan harapan tentang kehidupan setelah mati dalam Misteri Eleusis.[2] Dalam mitologi Ketika Demeter sedang menca...
Pour les articles homonymes, voir Fouchier. Si ce bandeau n'est plus pertinent, retirez-le. Cliquez ici pour en savoir plus. Cet article ne cite pas suffisamment ses sources (juillet 2021). Si vous disposez d'ouvrages ou d'articles de référence ou si vous connaissez des sites web de qualité traitant du thème abordé ici, merci de compléter l'article en donnant les références utiles à sa vérifiabilité et en les liant à la section « Notes et références » En pratique...
French indie pop band This article is about the band. For other uses, see Phoenix (disambiguation). PhoenixPhoenix performing live in 2018. Left to right, foreground: Laurent Brancowitz, Thomas Mars, Deck d'Arcy, Christian MazzalaiBackground informationOriginVersailles, Ile-de-France, FranceGenres Indie pop synth-pop pop rock new wave Years active1995 (1995)–presentLabels Glassnote Loyauté Atlantic V2 Source Virgin Astralwerks EMI Ghettoblaster Spinoff ofDarlin'Members Thomas Mars Dec...
Indoor sports arenas and stadiums For other uses, see Fieldhouse (disambiguation). Field house or fieldhouse is an American English term for an indoor sports arena or stadium, mostly used for college basketball, volleyball, or ice hockey, or a support building for various adjacent sports fields, e.g. locker room, team room, coaches' offices, etc. The term dates from the 1890s.[1][2] Notable field houses include: United States Alaska Baker Field House, Eielson Air Force Base Ar...
Thai footballer Atit DaosawangPersonal informationFull name Atit DaosawangDate of birth (1992-11-11) 11 November 1992 (age 31)Place of birth Prachuap Khiri Khan, ThailandHeight 1.77 m (5 ft 10 in)[1]Position(s) Centre back / Right backYouth career2008 Sarawittaya SchoolSenior career*Years Team Apps (Gls)2009–2010 TOT 34 (1)2011–2017 Muangthong United 56 (0)2012 → Suphanburi (loan) 18 (0)2016 → Port (loan) 10 (0)2017 → BEC Tero Sasana (loan) 0 (0)2017–20...
Эту страницу предлагается переименовать в «Пантейджес, Александр».Пояснение причин и обсуждение — на странице Википедия:К переименованию/23 января 2024. Пожалуйста, основывайте свои аргументы на правилах именования статей. Не удаляйте шаблон до подведения итога обсужд...
Whitelee Wind Farm is operated by Scottish Power Renewables and is the largest on-shore wind farm in the United Kingdom with a total capacity of 539 megawatts (MW).[1] The production of renewable energy in Scotland is a topic that came to the fore in technical, economic, and political terms during the opening years of the 21st century.[2] The natural resource base for renewable energy is high by European, and even global standards, with the most important potential sourc...
2012 video game 2012 video gameCall of Duty: Black Ops: DeclassifiedNorth American cover artDeveloper(s)nStigate Games[2][3]Publisher(s)ActivisionSeriesCall of DutyPlatform(s)PlayStation VitaReleaseWW: November 13, 2012[1]Genre(s)First-person shooterMode(s)Single-player, multiplayer Call of Duty: Black Ops: Declassified is a 2012 first-person shooter video game, developed by nStigate Games and published by Activision for the PlayStation Vita. The game was announced at ...
Americans of Japanese ancestry For the miniseries, see Japanese Americans (miniseries). Ethnic group Japanese Americans日系アメリカ人NikkeiamerikajinJapanese Ancestry by stateTotal population1,550,875 (0.5% of U.S. population including part-Japanese people)[1] (2020)Regions with significant populationsHawaii, San Francisco Bay Area, and Greater Los Angeles[2]LanguagesAmerican English, JapaneseReligion33% Protestantism32% Unaffiliated25% Buddhism4% Catholicism4% Shinto...
هذه المقالة تحتاج للمزيد من الوصلات للمقالات الأخرى للمساعدة في ترابط مقالات الموسوعة. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة وصلات إلى المقالات المتعلقة بها الموجودة في النص الحالي. (نوفمبر 2017) منتخب تشيكوسلوفاكيا لكرة اليد للسيدات البلد تشيكوسلوفاكيا الزي الأساسي ا...
Ronald Plasterk Menteri Dalam Negeri dan Hubungan KerajaanMasa jabatan5 November 2012 – 26 Oktober 2017Perdana MenteriMark RuttePendahuluLiesbeth SpiesPenggantiKajsa OllongrenAnggota Dewan PerwakilanMasa jabatan17 Juni 2010 – 5 November 2012Menteri Pendidikan, Kebudayaan dan Ilmu PengetahuanMasa jabatan22 Februari 2007 – 23 Februari 2010Perdana MenteriJan Peter BalkenendePendahuluMaria van der HoevenPenggantiAndré Rouvoet Informasi pribadiLahirRonald Hans Ant...
Alfoz de BriciacomuneAlfoz de Bricia – VedutaBricia LocalizzazioneStato Spagna Comunità autonoma Castiglia e León Provincia Burgos TerritorioCoordinate42°53′48″N 3°52′45″W42°53′48″N, 3°52′45″W (Alfoz de Bricia) Altitudine1 040 m s.l.m. Superficie52 km² Abitanti70[1] (1-1-2020) Densità1,35 ab./km² Altre informazioniCod. postale09572 Prefisso947 Fuso orarioUTC+1 Codice INE09011 TargaBU CartografiaAlfoz de Bricia Sito istituzi...
Confessionali nella cattedrale di Santiago di Compostela La penitenza è un sacramento comune a due chiese cristiane, quella cattolica e quella ortodossa. Con il sacramento della penitenza, un credente, se sinceramente pentito, ottiene da Dio la remissione dei peccati. È un sacramento amministrato necessariamente da un vescovo o un presbitero ed è anche chiamato con il nome di riconciliazione o confessione. Esso è uno dei due sacramenti detti della guarigione assieme all'unzione degli infe...
يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) بول أليرتس معلومات شخصية الميلاد 9 يوليو 1964 (العمر 60 سنة)مول، بلجيكا الجنسية بلجيكا تعديل مصدري - تع...
American baseball player (1936–2022) Baseball player Ralph TerryTerry in 1964PitcherBorn: (1936-01-09)January 9, 1936Big Cabin, Oklahoma, U.S.Died: March 16, 2022(2022-03-16) (aged 86)Larned, Kansas, U.S.Batted: RightThrew: RightMLB debutAugust 6, 1956, for the New York YankeesLast MLB appearanceApril 22, 1967, for the New York MetsMLB statisticsWin–loss record107–99Earned run average3.62Strikeouts1,000 Teams New York Yankees (1956–1957) Kansas City ...