Okzitaniar
Okzitaniarrak (okzitanieraz : occitans ) hego-mendebaldeko Europan bizi den talde etnolinguistikoa da. Okzitaniera dute hizkuntza, 100.000-800.000 hiztun inguru dituena. Okzitanian - hegoaldeko Frantzian , Kataluniako Arango haranan eta Fenolhedésen eta ipar-mendebaldeko Italian - bizi dira.[ 1] Diaspora handia ere badute: Argentinan , Mexikon , Estatu Batuetan eta Calabriako Guardia Piemontese udalerrian.
Lotura Euskal Herriarekin
Okzitaniarrak euskaldunon iparraldeko auzokideak ditugu. Baiona , Biarritz eta Angelu aldean ere okzitanieraz hitz egiten dute, eta baita Nafarroa Behereko iparraldeko herri batzuetan ere.
Okzitaniera Pirinioetako hegoaldean Erdi Aroan Nafarroako eta Aragoiko zenbait tokitan mintzatu zen, euskara eta nafarrera -aragoierarekin batera. Hiztunak Okzitaniatik (Gaskoniatik batez ere) jatorrizko merkatariak eta eskulangileak ziren, Done Jakueren bidean zeuden hiri berrietan geratu zirenak. Jakan XIII. mendeko amaiera edo XIV. mendeko hasiera arte mintzatu zen; Lizarran eta Iruñean XVI. mendera arte.
Gipuzkoako itsasbazterrean ere, etorkin asko izan ziren eta egungo toponimia horren aztarna da.[ 2]
Erreferentziak
Kanpo-estekak
Europako herriak, «National Minorities In Europe» lanaren arabera
> 50 milioi
Errusiar (Europa eta Asia, 122 milioi)
Alemaniar (tartean austriar , alsaziar , lorrenar , hegoaldeko tiroliar , Belgikako hiztun-komunitate alemana eta Iparraldeko Schleswigekoak ; 89,3 milioi)
Turkiar (Asia eta Europa, 56,5 milioi)
Italiar (56,4 milioi)
Frantziar (tartean Belgikako hiztun-komunitate frantsesa ; 55,0 milioi)
> 20 milioi
Ingeles (46,0 milioi)
Ukrainar (tartean rusiniar , 43,2 milioi)
Poloniar (38,4 milioi)
Espainiar (tartean mirandiar eta Barranquenho , 31,1 milioi)
Errumaniar (tartean moldaviar , 23,5 milioi)
Herbeheretar (tartean flandriar , 20,7 milioi)
> 5 milioi
Hungariar (11,7)
Portugaldar (tartean galiziar , 11,6)
Greziar (11,6)
Bielorrusiar (10,2)
Ijito (10,0)
Txekiar (tartean moraviar , 9,80)
Suediar (8,00)
Serbiar (7,70)
Suitzar (7,00)
Bulgariar (tartean pomak , 6,70)
Katalan (tartean valentziar , 6,40)
Irlandar (6,10)
Okzitaniar (tartean arandar , 5,95)
Tatariar (tartean Krimeako tatariar , 5,70)
Eskoziar (5,50)
Finlandiar (5,34)
Albaniar (5,30)
Danimarkar (5,10)
Eslovakiar (5,00)
Siziliar (5,05)
< 5 milioi Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger,
National Minorities In Europe , Purdue University Press, 2004
ISBN 978-3700314431 : «
The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.