Zelta[Oh 1] (latinez, celtae; antzinako grekeraz, Κέλτoι) hitza, hizkuntza zeltaren bat hitz egiten zuten Europako antzinako herrietako edozein deskribatzeko erabiltzen da.[1] Beren buruari galiain, hau da, «galiar» deitzen zioten.
Gaur egun arte hizkuntza zeltak gorde dira, nahiz eta oso murriztuak, Europako zena bi lurraldetan. haiei "Nazio zeltak" izena ematen zaie.
Definizioaren arazoa
Zeltak indoeuropar herri bat edo herri multzo bat da, germaniarrak, latinoak, grekoak eta eslaviarrak bazela, besteak beste. Arkeologikoki bi kultura material[Oh 2] lotzen dira batez ere zeltekin: K.o. IV. mendean agertzen den La Tène kultura eta horren aurrekaria izan zen Hallsttat kultura.
Zelta zer den eta zer ez den erabakitzeko hiru ikuspuntu ezberdin egon dira: arkeologiarena, historiarena eta hizkuntzarena. Arkeologiak, adibidez, ezin ditu ezaugarri kultural komun batzuk definitu Europako herri zelta guztientzat. Galesesko Burdin Aro amaierako herrietan, adibidez, etxeak oinplano zirkularra dute, baina garai berdineko zeltiberiarrek, oinplano laukizuzeneko etxeak dituzte. La Tène kultura materiala zelten artean erruz zabaldu zen, baina Iberiara oso objektu gutxik dauzkate La Tène ezaugarriak. Garaiko dokumentu idatzietan, bestalde, ez da beti argi geratzen nor da zelta edo "galoa" eta nor ez. Hori gertatu da, adibidez, piktoekin; erromatarrek ez zuten inoiz esan zeltak zirenik. Dena den, gaur egun etnia bat definitzeko bere hizkuntza kontuan hartzen da batez ere.
Bestalde, erromatarrek galo (Galli) izena erabiltzen zuten hasieran, baina grekoek erabiltzen zuten keltoi hitza ere adoptatu eta forma latinoa zuen celtae ("keltae" ahozkatua ), erabili zuten ere.
K.a. IV. mendetik aurrera, zeltek Frantziako iparraldea eta erdialdea hartu zuten (Galia), Italiako iparraldea eta britainiar irlen zati handiena. Balkanetara eta Asia Txikira (egungo Turkia) ere iritsi ziren; Anatolia erdian Galazia erresuma sortu zuten. Garai hartan, irletako zeltek druidismoa garatu zuten; gerora, kontinentera zabaldu zen.
K.a. II. mendetik aurrera, zeltek germaniarren eta geroago erromatarren presio militarra nozitzen hasi ziren. Handik hamarkada gutxira, erromatarrek Galia osoa zelten lurralde guztiak okupatu zituzten, Irlanda ezik. Dena den, erromatarren presentzia Britainia Handian ez zen luzea izan: hori zela eta, hizkuntza zeltek bizirik iraun zuten han eta, geroago, haietako bat kontinentera itzuli (bretoiera).
↑Euskaltzaindiak ez ditu forma hauek onartu: kelta, keltar, keltiar, zeltar eta zeltiar. Keltiar eta zeltiar gaizki sortutako jentilizioak dira (*egipziar, *marrokiar eta beste hainbat bezala).
↑Kultura materiala da herri edo gizarte batek sortutako edo erabilitako objektuen eta eraikuntzen multzoa. Arkeologian erruz erabiltzen den kontzeptua da, kultura materiala baita hain zuen, aztarnetan geratzen dena. Erlazionatuta dauden gizarteek, garai jakin batean, kultura material antzekoa izaten dute. Adibidez: Antzinako Grezia kontinentaleko eta Mediterraneo osoan zabaldutako greziar koloniek antzeko tenpluak eraikitzen zituzten eta antzeko zeramika baxerak erabiltzen zituzten.
↑Eskoziako mendebaldea eta Irlanda ipar-ekialdearen arteko lotura nabaria da, baina gaur egun ikerlari askok uste dute eskotoak, garai hartan dagoeneko bertako herritarrak zirela.
Erreferentziak
↑John Koch (2005): Celtic Culture: A Historical Encyclopedia. ABL-CIO. XX. orrialdea. ISBN 978-1-85109-440-0.