cy
cym
wel
wels1247
Galesa[1] (cymraeg edo y gymraeg) —kymruera edo kymbruera izenez ere ezaguna[2]— Galesko berezko hizkuntza da, gaur egun egoera gutxituan dagoena.
Indoeuropar mintzaira da, hizkuntza zelten multzokoa; britoi taldearen barruan dago, cumbrierarekin, bretainierarekin eta kornubierarekin batera.
Galesko biztanleen % 20 inguru dira galesaren hiztun, gutxi gorabehera 610.000 lagun (2001).
Hizkuntza nagusia gisan, hiztunak bereziki iparraldean eta mendebaldean dira: Gwynedd (% 76), Anglesey / Ynys Môn (% 70,5), Carmarthenshire / Sir Gaerfyrddin (% 63,6) eta Ceredigion (% 61).
Dialektoei dagokienez, Iparraldeko (gog) eta Hegoaldeko (hwntw) aldaeren arabera sailkatzen dituzte.
1993an S4C telebista kateak egindako inkestaren arabera, beste 135.000 bat hiztun bizi ziren artean Ingalaterran. Halaber, Argentinako Chubuteko probintzian badago galestar jatorriko komunitate bat, eta horien artean galesezko hiztunak badaude (25.000), baita Kanadan (3.160), AEBetan (2.655), Zeelanda Berrian (1.155) eta Australian (1.060) ere. Guztira, beraz, hizkuntzak 750.000 hiztun baino gehiago ditu.
2021eko uztailean iragarri zen aurrerantzean Galesko gobernuan lan egitea espero zuten pertsonak gai izan behar zirela galesez oinarrizko elkarrizketa sinpleak izateko, "kortesiazko" mailan.[3]
Ikasleen % 25-30ek galesa dauka lehen hizkuntza gisa eskolan. Bestela, ume guztiek galesa ikasi behar dute 16 urte bete arte (gehienek bigarren hizkuntza moduan). Galesezko irakasle bereziek "Athrawon Bro" izena hartzen dute.
Unibertsitateei dagokienez, Bangor eta Aberystwyth hirietan ikasgai batzuk eskaintzen dituzte galesez.
Galesezko kultur jaialdi tradizionala da, literatura eta musikaren ingurukoa eta lehiaketa modukoa.
Lehenengo aztarnak XII. mendekoak dira, eta gaur egun nazio mailan egiten dute urtero Galesen, bai eta herrialdetik kanpo ere.
Lokasi Pengunjung: 18.118.200.149