Wismar

Wismar
Hansestadt Wismar
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Rural district of Mecklenburg-VorpommernIpar mendebaldeko Mecklenburg
AlkateaThomas Beyer (en) Itzuli
Jatorrizko izenaHansestadt Wismar
Posta kodea23966, 23970 eta 23952
Udalerri kodea13074087
Geografia
Koordenatuak53°53′33″N 11°27′54″E / 53.8925°N 11.465°E / 53.8925; 11.465
Map
Azalera41,72 km²
Altuera17 m
Demografia
Biztanleria44.022 (2023ko abenduaren 31)
144 (2022)
alt_left 22.766 (%51,7) (%48,3) 21.256 alt_right
Dentsitatea1.055 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia03841
Hiri senidetuakCalais, Aalborg, Lübeck, Kemi, Kalmar udalerria eta Pogradec (en) Itzuli
MatrikulaHWI eta WIS
wismar.de

Wismar Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuan kokatua. UNESCOk Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2002 urtean.

Historia

Eslaviarrek sortu zuten Vishemir izenarekin eta ondoren germaniar merkatariek populatu zuen. 1229an jaso zituen hiri eskubideak eta 1259an Lübeck eta Rostockekin ituna sinatu zuen Itsaso Baltikoko piraten aurrean elkarrekin babesteko. Hau izan zen Hansa Ligaren hasiera. Hiriaren garapen ekonomikoa iritsi zen orduan. 1376an izurritze latz batek 10.000 hiritar hil bazituen ere hiri aberatsa izaten jarraitu zuen Hansak iraun zuen artean.

Westfaliako bakeak Suediari eman zion hiriaren kontrola 1648an. Suediak Pomeranian zituen lurretako hiri nagusi bihurtu zen 1653an, eremuko agintarien gortea bertan ezarri baitzen. 1803an Mecklenburgeko dukeek Wismar erosi zioten suediarrei. XIX mendean industria ugari ezarri zen hirian. Burdina, papera, asfaltoa eta teilak egiten ziren, kaia ere garrantzitsua zen eta makina bat produktu exportatu (zekaleak, gurina...) eta inportatzen (ikatza, egurra...) ziren.

Bigarren Mundu Gerrak aliatuek bonbakatua izan zen eta 1945ean tropa britainiar eta kanadiarrek eskuratu zuten hiria. Hurrengo hamarkadetan Ekialdeko Alemaniaren parte bihurtu zen 1990an Alemania bateratu zen arte.

Ondasun nabarmenak

Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Biltegi suediar zaharra (Altes Schwede)

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 1067
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 2002 (XXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Merkatuaren plaza (Marktpatz): Alde zaharraren erdigunea da. Alemaniako merkatu plaza handiena da, 10.000 m²-ko azalera baitu, eta XIV eta XIX mendeen artean jasotako eraikin ederrek inguratzen dute. Bereziki aipatzekoak dira udaletxea (Rathaus) 1819ko etxe neoklasikoa eta biltegi suediar zaharra (Altes Schwede) 1380 inguruko eraikin gotikoa. Plazaren erdian 12 alde dituen iturria dago (Wasserkunst), 1602an Herbeheretatik ekarria.
  • San Nikolas eliza (Nikolaikirche): 1381–1460 artean adreilu gorriz egindako eliza gotikoa da. Bigarren Mundu Gerraren aurretik hiru eliza ziren adreilu gorriz eginak, baina gaur egun honek baino ez dirau zutik.
  • Fürstenhof jauregia: Wismarreko dukeen egoitza zena 1552–1565 artean eraiki zen Italiako pizkundeko estiloan.

Auzoak

  • Altstadt
  • Iparraldeko Wismar
  • Ekialdeko Wismar
  • Dargetzow
  • Hegoaldeko Wismar
  • Friedenshof
  • Mendebaldeko Wismar
  • Wendorf

Ikus, gainera

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak