Treverisko monumentu enblematikoetako bat eta Alemaniako zaharrenetako bat da. Bertako biztanleek, soilik Porta laburdurarekin deitzen dute.
Ate monumental hau, 180an eraikia izan zen, Augusta Treverorum hirirako, Treverisko iparraldeko sarrera ate bezala. Bere izena, harriaren kolore ilunagatik datorkio urteen igaroaren ondorioz: Erdi Aroraino atzerantz jo behar dela ziurtatua dago.
Simeon fraide greziarra, monumentuan zenobita gisa jartzera etorri zen 1028an. 1035ean hil ondoren, lurraren mailaraino jaitsi eta kanonizatu egin zuten. Orduan, bere omenezko santutegi bat eraiki zen, eta, beraz, Porta Nigra, eliza bikoitz bezala erabili zen; horretarako bata bestearen gainean jarritako bi santutegi egokitu ziren, hauen absidea, gaur egun oraindik ikus daitekeelarik.
1802an, Napoleon Bonapartek, eliza eta santutegia suntsiarazi zituen. 1804an, Treverisetik igaro zenean beste gehikuntzak ere ezabatzea erabaki zuen, erromatar eraikuntzaren itxura berritzea ahalbidetzen duena.
1986an Porta Nigra eta Treverisen eta eskualdean mantentzen diren beste erromatar monumentu batzuk, UNESCOrenGizateriaren Ondare zerrendan sartu ziren, "Treverisko monumentu erromatarrak (Porta Nigra, Anfiteatroa, Konstantinoren Basilika, Barbarathermen, Treverisko erromatar zubia, Terma inperialak eta Igelen zutabea) San Pedro Katedrala eta Treverisko Andre Mariaren Eliza" izenarekin.
2017an, 2 euroko ospakizuneko txanponean agertuko da, Renania-Palatinatua ordezkatuz, honela, aurreko urtekoa ordezkatuz, DresdekoZwinger Jauregia agertzen zena.