QuedlinburgAlemaniakoSaxonia-Anhalt estatuan dagoen hiri bat da, izen bereko barrutiaren hiriburua. 21.909 biztanle ditu. Quedlinburgeko eliza, gaztelua eta hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1994ean.
Geografia
Quedlinburg Harz mendien iparraldean kokaturik dago Bode ibaiaren ertzean. Magdeburg hiriburutik 58 kilometro hego-mendebaldera dago hiria.
Historia
Neolito garaitik populatu egon dela jakina da. Hala ere Quedlinburgen lehenengo aipamena 922 urtekoa da, Henrike I.a Saxoniako dukearen idatzi batean aipatzen baita. Honen emazteak Quedlinburgeko konbentua sortu zuen 936an. Konbentuaren ondoan jauregi bat eraiki zen eta 973an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren dieta egin zen bertan. Hiria bera 994ean sortu zen eta berehala mekatua egiteko eskubideak jaso zituen. Hurrengo mendeetan herriaren eta konbentuaren arteko lehia izugarria izan zen.
1384ean Saxonia Behereko hirien ligan sartu zen eta 1426an Hansa hiria bihurtu zen. Garapen hau ikusita, konbentuko abadesak hiria armaz hartu zuen 1477an eta liga bietatik kanpo gelditu zen. Hiriaren zabalkunderik handiena Hogeita Hamar Urteko Gerraren garaian izan zen. Gaur egun hiriaren alde zaharra osatzen duten eraikin gehienak ordukoak dira. XIX mendean lore landaketak famatu egin zuen Quedlinburg.
Alde zaharra (Altstadt): Duela sei mendetako 1400 etxe daude. Aipatzekoak dira merkatu plazan dauden udaletxea (1320an jasoa baina 1616ko pizkundeko fatxada daukana) eta San Martin eliza gotikoa. Errolanen estatua Hansa hiria bihurtu zenekoa da.
Quedlinburgeko gaztelua (Schlossberg): Muino batean, hiria baino 25 metro gorago, 936an konbentua izan zena gaztelu bihurtuz joan zen. Pizkundeko jauregi hau X eta XI mendeko arte lanen museoa da gaur egun.
Gazteluko eliza (Stiftskirche St Servatius): XII mendeko eliza erromanikoa da. kriptan Henrike eta Matilda emaztearen hilobiak daude.
Hiritar ezagunak
Dorothea Erxleben (1715-1762), Alemaniako lehenengo emakume medikua.