Liubice (euskaraz: «maitagarria») hiria Trave ibaiko ertzeetan sortu zuten, egungo Lübeckeko erdialdetik 4 bat kilometrora iparraldean. X. mendean, obotriteen konfederazioko gune nagusia bilakatu zen, eta gaztelu bat eraiki zuten. Hala ere, bizitokia raniar paganoek eraitsi eta erre zuten 1128an.
Egungo hiria Adolfo II.a Schauenburg eta Holsteingo kondeak sortua da, 1143an, alemaniar kolonia bezala. Segituan hasi zen garatzen azoka eta merkatarien eskutik. Gaztelua ere eraiki zuten, zeinen estreinako aipua 1147koa den. 1161ean apezpikuaren egoitza bihurtu zen, eta katedralerromanikoa eraikitzeari 1173an ekin zioten.
Henrike Lehoiaren azpian egon ostean, Inperioko Hiri bihurtu zen. Frederiko Bizargorri enperadoreak emandako 20 kideko gobernu batzordeak XIX. mendera arte iraun zuen. Batzarra merkatarien menpe zegoenez, hurrengo mendeetan merkataritzaren interesei begira egon zen beti.
Hiriaren jabea aldatu zen Frederiko II.a enperadoreak "Inperioko Hiri Aske" titulua eman arte 1226an. Garai horretarako, alemaniar kolonoetarako portu nagusia zen Lübeck, batik bat Ordena Teutonikoak konkistatuko Itsaso Baltikoko lurraldeetara abiatzen zirenetarako. XIV. mendean Lübeck Hansako "Erregina" bilakatu zen, nabarmenki merkataritza erakunde honetako kide boteretsuena eta handiena baitzen.
Karl IV.a enperadoreak, 1375ean, Lübeck Inperioko "Bost Lorietako" bat izendatu zuen, Venezia, Erroma, Pisa eta Florentziarekin batera. Salerosketako zenbait pribilegioen inguruko gatazkak zirela eta, Lübeck eta Hansa Danimarka eta Norvegiaren aurka borrokatu ziren XV. eta XVI. mendeetan. Garaile atera arren, Lübeckek galdu zuen Danimarkako 1534 eta 1536 arteko gerra zibilan. Aurrerantzean, Lübecken botereak behera egin zuen emeki-emeki. Hogeita Hamar Urteko Gerran neutraltasuna gorde bazuen ere, hamarkadetako gudak eragindako suntsipenak zirela eta, Lübeckek eta Hansak berak ere garrantzia galdu zuten. Izan ere, Hansa de facto1669an desegin zen. Hurrengo urteetan, Baltikoko portu garrantzitsua baino ez zen Lübeck.
Bigarren Mundu Gerran, Lübeck IngalaterrakoRoyal Air Force hegazkineriak eraso zuen lehen hiri alemaniarra izan zen. 1942komartxoaren 28ko erasoan sortuako suteak erdialde historikoa larri kaltetu zuen. Azkenean, hiriko hiru eliza nagusiak suntsitu zituzten. Erresistentziarik gabe, 1945ekomaiatzaren 2an, Lübeck okupatu zuten Aliatuek. Paradoxikoki, gerraren ostean hiriko populazioak izugarri hazi zen, 1939an 150.000 biztanle izatetik, 1945ean 220.000 izatera, batez ere Alemaniako ekialdeko probintzietatik etorritako errefuxiatuak zirela kausa.
1Kolonia eta Dortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behin Brujas, Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.