DortmundAlemaniako mendebaldean dagoen hiria da, Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiri nagusia dena eta herrialde osoko zazpigarren populatuena. Halaber, Essen hiriarekin batera osatzen du Europar Batasunako hirugarren metropolitar gunerik handiena, Paris eta Londres ostean. Hiriak 580.444 biztanle zituen 2010ean.
Geografia
Ruhr ibaiaren alde bietan dago Dortmund kokatua. Dortmund–Ems kanalak hiria Ipar Itsasoarekin elkartzen du eta kanalaren bukaeran Dortmundko kaia dago, Europako barne-kairik handiena. "Westfaliako hiri berdea" deitzen zaio izan ere udalerriaren erdia baino gehiago ibaiek, basoek, nekazal eremuek eta parkeek osatzen baitute.
Historia
Agiri zaharrek diotenez gaur egun Dortmund dagoen tokian Throtmanni[1] izeneko herrixka bat zegoen 880 inguruan, baina suak erre zuen erabat. Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak 1152an herria berreraiki eta bertan bizi izan zen bi urtez. Erdi Aroan Hellweg merkatal bidean ezinbesteko geldialdia egin behar zen bertan. 1220an Hiri Inperial Askea bihurtu zen, Westfaliako hiri nagusia zen eta Hansa Ligan sartu zen. 1320ko agiri batean Dorpmunde izenaz agertzen da.
Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek Dortmunden %60a suntsitu zuten. batez ere hiriaren erdialdea izan zen kaltetuena, %98ko suntsipenarekin. Hiria berreraikitzean parke zabalak diseinatu zituzten.
↑Rudolf Kötzschke (Hrsg.): Die Urbare der Abtei Werden a. d. Ruhr (= Publikationen der Gesellschaft für rheinische Geschichtskunde XX: Rheinische Urbare). Bd. 2: A. Die Urbare vom 9.-13. Jahrhundert. Hrsg. von Rudolf Kötzschke, Bonn 1908, Nachdruck Düsseldorf 1978, Bd. 3: B. Lagerbücher, Hebe- und Zinsregister vom 14. bis ins 17. Jahrhundert, Bonn 1908, Nachdruck Düsseldorf 1978, Bd. 4,I: Einleitung und Register. I. Namenregister. Hrsg. von Fritz Körholz, Düsseldorf 1978, Bd. 4,II: Einleitung, Kapitel IV: Die Wirtschaftsverfassung und Verwaltung der Großgrundherrschaft Werden. Sachregister. Hrsg. von Rudolf Kötzschke, Bonn 1958
1Kolonia eta Dortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behin Brujas, Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.