Münster

Münster
Münster
Hanseatic city (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaMünster
AlkateaMarkus Lewe
Izen ofizialaMünster
Jatorrizko izenaMünster
Posta kodea48143–48167
Udalerri kodea05515000
Geografia
Koordenatuak51°57′45″N 7°37′32″E / 51.9625°N 7.6256°E / 51.9625; 7.6256
Map
Azalera303,28 km²
Altuera60 m
MugakideakSenden, Steinfurt (en) Itzuli, Coesfeld (en) Itzuli, Warendorf District (en) Itzuli eta Drensteinfurt
Demografia
Biztanleria322.904 (2023ko abenduaren 31)
1.958 (2022)
alt_left 167.852 (%52) (%48) 155.052 alt_right
Dentsitatea1.065 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0251
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLublin, Vinnytsia, York, Mühlhausen, Orléans, Kristiansand, Monastir (en) Itzuli, Rishon LeZion, Fresno, Riazan eta Enschede
MatrikulaMS
stadt-muenster.de

Münster Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiri independentea da. Westfaliako iparraldean kokatzen da eta Münster eskualdeko hiriburu eta gune kultural nagusia kontsideratzen da.

Geografia eta klima

Aa ibaiaren ertzean dago, Ems ibaiarekin bat egiten duen puntutik 15 kilometro hegoaldera. Münsterländer Kiessandzug mendizerrak zeharkatzen du hiria, baina muinorik altuena den Mühlenberg-ek 96 metrotako garaiera baino ez du. Azalerari dagokionez Alemaniako metropoli eremu handienetakoa da, izan ere etxeak baxuak izateaz gain nekazal eremuak ere hirian txertaturik baitaude. Hiriak 302'89 km²-ko azalera badu ere, nekazal eremuek 156'61 km² estaltzen dute, etxeek 57'54 km², basoek 56'69 km², garraiobideek 25'73 km² eta urak 8.91 km².

Esaera zahar batek dio Entweder es regnet oder es läuten die Glocken. Und wenn beides zusammen fällt, dann ist Sonntag (Edo euria egiten du edo kanpaiek jotzen dute. Biak batera gertatzen badira igandea da). Euri asko egitearen fama du, baina batezbestekoa (urteko 758 mm) Alemania osoaren antzekoa da, hala ere aipatzekoa da egun euritsuak asko izaten direla. Batazbesteko tenperatura 9'4 °C da eta neguak suabeak dira, ez baitu normalean elurrik egiten.

    Datu klimatikoak (Münster)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 4 8 13 18 21 22 22 19 14 8 4 13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -2 0 3 7 10 12 12 9 6 2 -1 4.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 48 60 50 64 74 67 66 63 54 71 77 758
Iturria: http://www.holidaycheck.de/klima-wetter_Muenster-ebene_oid-id_11030.html Holidaycheck webgunea

Historia

Sorrera eta garapena

793 urtean Karlomagnok Frisiako Ludger bidali zuen Münsterland kristautzera. Hasieran monasterioa sortu zuen baina inguruak zituen baldintza egokiek herriaren zabalkuntza azkarra ekarri zuten eta 803rako katedrala eraikitzen hasiak ziren. 805ean Ludger bera bihurtu zen Münsterreko lehen apezpiku. Katedrala 850an bukatu zuten eta honekin batera liburutegia, eskola eta elizaren administrazio gunea sortu ziren. 1040an Henrike III.a Münsterreko lehenengo errege bihurtu zen. Hain garrantzitsua zen hiria 1046rako Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu zutela. Hansa Ligan sartu zen 1441ean.

Münsterreko matxinada

1534 eta 1535. urteetan Münsterreko matxinada izenaz ezagutzen dena gertatu zen. Anabaptista erradikalek teokrazia komunal bat ezartzeko saiakera egin zuten. Jan Matthysen gidaritzapean txanpona ezeztatu, jabegoa elkarbanatu eta gizakien arteko berdintasuna aldarrikatu zuten, gerora "kristautasun komunista" deitu izan dena. Hiria, esku anabaptistetan egon zen 18 hilabetez, 1534ko otsailean udaletxea hartu eta Bernhard Knipperdolling alkate izendatu zenetik, 1535. urtean setio-indarrak hirian sartu ziren arte. Iraultzaile guztiak exekutatu eta hirian zehar eskegi zituzten.

Münsterreko bakea, (Gerard Terborch 1648)

Aro modernoa

Münster berehala errekuperatu zen eta 1580rako Westfaliako hiri nagusia zen berriz ere. 1648ko urtarrilaren 30ean Espainiako Erresumak eta Herbeheretar Errepublikak bertan eta Osnabrücken sinatu zuten Westfaliako bakea.

1780an Münsterreko Unibertsitatea (Westfälische Wilhelms-Universität, WWU) sortu zen. 1802an Napoleonen gerren ondoren Prusiak konkistatu zuen eta Westfaliako probintziako hiriburu ezarri zuen.

XX mendea

Münsterreko apezpikua zen Clemens August Graf von Galen 1940 urtean Nazien aurka sutsuki mintzatu zen. Bigarren Mundu Gerran hiria izugarri gotortu zen arren 1944eko bonbaketek alde zaharraren %91 eta hiri guztiaren %63a suntsitu zuten. 1945ean estatu batuarrek hartu zuten Münster. Gerra ondoren britainiarren okupazio eremuan gelditu zen eta 50. hamarkadan hiriaren alde zaharra berreraiki zen.

Ondasun nabarmenak

Münsterreko udaletxea

Ekonomia

Hiriaren ekonomia unibertsitatean eta estatu administraziotan oinarriturik dago gaur egun. Parke teknologiko aurreratua ere badu, bertan informatika, nanoteknologia eta bioteknologia enpresak daudelarik besteak beste.

Hiri senidetuak

Duisburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]

Hiritar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak