YorkIngalaterrako ipar-ekialdeko hiria da, Ouse eta Foss ibaien artean dagoena, izen bereko haranean. 2001ean 181.094 biztanle zituen. Hiriak kokatzen den Yorkshire konderriari izena ematen dio. Garai batean Konderriaren administraziopean zegoen arren, 1996tik hiri autonomoa da.
XII. mendean, eskualdeko nekazaritzak aberastasun handia ekarri zion hiriburuari. Erdi Aroan erresumako bigarren hiri garrantzitsuena izan zen.
XVI. mendean erlijio ordenak desagertarazi zituzten eta ekonomiak lur jo zuen.
XVII. mendean, erregezaleek indar handia izan zuten Yorken.
XIX. mendean nekazaritzaren beheraldiak eragin handia izan zuen hiriaren gainbeheran.
Ondasun nabarmenak
Yorkeko katedrala (York Minster) Ingalaterrako katedral handienetako bat da; 1220tik1740ra eraiki zen, antzinako gotiko estiloan; beirateak XIV. eta XV. mendekoak dira.
XIV. eta XV. mendeko etxe eta eliza asko ditu hiriak; aipagarriak dira baita ere XI. mende bukaerako beneditarren abade-eliza baten aztarnak eta Gilermo Konkistatzaileak eraikitako gaztelua.