Diego Garcia atoloia, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek partekatzen duten base militarra dago. Guztira 4.000 biztanle daude lurralde osoan, denak militarrak. Izan ere, 1961etik1973ra bitartean, bertako herritar guzti-guztiak kanporatuz joan ziren.[1]
2000. urtean, ordea, Londresko auzitegi nagusiek uharteak jatorrizko herritarrei itzultzeko agindu zuten. Agindua ez zen bete, Estatu Batuentzat eta Erresuma Batuarentzat interes estrategiko handiegia baitu lurralde hark; handik eraso zieten Estatu Batuek Iraki 1991n, Afganistani 2001ean, eta Iraki berriz ere 2003an. Helegiteen bitartez 2006. urte arte atzeratu zen afera. Orduan, berretsi egin zuten auzitegiek 2000. urteko erabakia. Betetzeke dago.[2][3]