Turkak eta Caicoak edo Turk eta Caico uharteak [ 1] (ingelesez : Turks and Caicos Islands edo TCI ) Erresuma Batuaren itsasoz bestaldeko lurralde bat da. Karibe itsasoan kokatuta dago, eta bi multzotako uharteek osatzen dute.
Historia
Turk eta Caico uharteetako lehenengo biztanleak karibeak ziren. Uharteetara ailegatzeko lehendabiziko europarra bai Kristobal Kolon (1492ko urriaren 12 ) bai Juan Ponce de Leon (1512 ) izan liteke.
Nahiz eta Europako herrialde askok uharteak kontrolatu zituzten, ez zegoen okupazio ofizialik eta uharteak piratez bete ziren. Azkenean, XVII. mendeko bukaeran, Erresuma Batuak jabetza aldarrikatu zuen, Bahamekin lotuz. Urteetan zehar, Bahamak eta Bermuda uharteen produktuak bereganatzeko eztabaidan egon ziren, 1848an kolonia bereizi bihurtu arte. Gero, Erresuma Batuak Jamaikarekin eta Trinidad eta Tobagorekin lotu zuen.
Trinidad eta Tobagok 1962an independentzia lortu zuenean, Kanada uharteen anexioa aldarrikatu du sarritan.
Banaketa administratiboa
Turk eta Caico uharteak sei barrutietan banatuta daude:
Zb.
Barruti administratiboa
Hiriburua
Azalera (km² )
Biztanleria (2006 )
Hauteskunde-barrutiak
Caico uharteak
1
Providenciales eta Mendebaldeko Caicoak
Blue Hills
163,6
22642
4
2
Ipar Caicos
Bottle Creek
144,9
1895
2
3
Erdialdeko Caicoak
Conch Bar
144,2
468
1
4
Hegoaldeko Caicoak eta Ekialdeko Caicoak
Cockburn Harbour
136.8
1579
2
Turk uharteak
5
Turk handia
Cockburn Town
17,6
5567
4
6
Salt Cay
Balfour Town
9,1
186
-
Turk eta Caico uharteak
Cockburn Town
616,3
32337
13
Geografia
Turk eta Caico uharteen mapa
Turkak eta Caicoak eratzen dituzten uharteen multzo biak Ozeano Atlantikoan daude, Bahametatik hego-ekialderantz, Hispaniolatik iparralderantz, eta Miamitik 914 kilometrotara .
Geografikoki , Bahametan daude baina ez politikoki. Caico uharteak eta Bahametako Mayaguana eta Inagua handien artean Caico itsasartea dago.
Turkak eta Caicoak zortzi uharte nagusi eta hogei uharte txiki dira:
Caico uharteak
Caico uharteak herrialdean nagusiak dira (589,5 km² eta 26.584 biztanle). Zortzi uharte ditu:
Uharte nagusiak, mendebaldetik ekialdera:
Mendebaldeko Caicoak (biztanlerik gabe)
Providenciales (22.542 biztanle)
Iparraldeko Caicoak (1.895 biztanle)
Erdialdeko Caicoak (468 biztanle)
Ekialdeko Caicoak (biztanlerik gabe)
Hegoaldeko Caicoak (1.579 biztanle)
Ambergris Cay (Biztanlerik gabe)
Uharte txikiak, Providenciales eta Iparraldeko Caicoak artean kokatuta:
Parrot Cay (100 biztanle)
Turk uharteak
Caico uharteen eta Turk uharteen artean Turk itsasartea dago. Oso uharte txikiak dira (26.7 km² eta 5.753 biztanle). Uharte nagusi bi daude:
Turk handia (5.567 biztanle)
Salt Cay ( 186 biztanle)
Uharte guztiak Turk haitzarrian daude (450 km² ).
Mouchoir haitzarria
Turk uharteetatik 25 kilometrotako Mouchoir itsasarteak bananduta Mouchoir Bank haitzarria dago. Eskualdera 1,8 metroko sakonera dago eta 600 km² azalera du. Geografikoki, gertuko Silver eta Navidad haitzarriak leku bera dira baina politikoki Dominikar Errepublikakoak dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak