1997anEusko Jaurlaritzak Balizko Arkeologia Guneen Aurretiazko Aitorpena egin zion[1] eta 2010ean euskal Donejakue Bidearen zatiaren Monumentu Multzoaren zerrendan sartu zuen, Kultur Ondasun Sailkatua izateko espedientea hasiz[2].
Historia
1518an eraiki zuten Fernando II.a Aragoikoak muga nafar-frantziarren erasoen aurka defenditu nahi zuelako. Bide batez, artilleriako tresna astunak igarotzeko pasabide bakarra zaintzen zuen.[3]. Gazteluak Behobia auzoa zuen kontrolpean eta orduan harresirik ez zuen Irun herria defendatzeko ere balio zuen. 1539an eraitsi zuten Karlos I.a Espainiakoak nafarrek Erresuma berreskuratzeko erabil ez zezaten. XVII. mendean toki berean eraikitzeko proposamenak izan ziren, baina birgaitze eta gotortze lanak izan ziren 1719 urtean Ondorengotza Gerraren ondorioei lotuak.[4].
Ezaugarriak
Barne aldeko hormen egitura eta bastioietako baten traza besterik ez da mantentzen. Eraiki zenean oinplanotriangeluarra zuen, angelu edo iskin bakoitzean kubo batekin eta hauetako baten gainean dorre bat zuen[5].