Eraikina, bere egungo itxurari dagokionean, prisma moduko bolumena duen 13 eta 14 metrotako aldeez osaturiko oin ia karratukoa da, bere hegoalde (fatxada nagusia) eta mendebaldean altuera gutxiago duten bi eranskin izanik atxikirik harren balioa galarazteko izaera dutenak.
Kanpoaldetik eraikinak harlangaitzezko hormak ditu, laxa luzeko harriz hornituriko lehen basamentu bat desberdinduz, ia itsua eta eraikinaren lehen solairuari dagokiona izanik gutxi gora-behera, harearriz egindako altxatako eraikinaren beste zatitik. Izkinazoak, fatxadako hutsune eta almena inguruko guneak, harlanduzkoak dira. Sarrera, hegoaldeko fatxadan, zertxobait albo bateratua dagoen erdi puntuko arku batetik egiten da, hau izanik fatxada nagusian, ekialde eta iparraldean dauden gezileihoekin batera dorreak behe solairuan duen zulo bakarra. Goiko solairuetan, geroagoko hutsuneez gain, dinteldun sei leiho daude, dintelaren gainean lan zakarreko moldurak erakutsiz, horietatik bietan armarriak daudelarik. Estalkia perimetroko ormek zuten amaieran sostengatzen zen, horma hauek bere hegoalde eta ekialdean almenadun erremateak aurkeztuz. Barrualdeak harrizko kaxa handi baten barruan kokaturiko egurrezko atadiz osaturiko egitura du.