Hondarribiko gaztelua edo Karlos V.aren gazteluaGipuzkoakoHondarribia udalerrian dagoen antzinako gaztelu bat da, udalerri honetako eraikin esanguratsuenen artean kokatzen da.
Historiako zatirik handienean koartel gisa eta militar plaza horretako agintariaren egoitza bezala erabilia izan zen. Historiaren gertakizun ugari jasan izan zituen. 1660anespainiar infanta eta gerora Luis XIV.a Frantziakoa erregea izango zena Faisaien uhartean ezkondu behar zirenean espainiar errege familiaren egoitza izan zen. 1794anfrantziar gudarosteek zeharo hondatu zuten.
XX. mendearen hasieran eraikinaren hondakinak besterik ez ziren gelditzen. 1968an zaharberritua eta Paradore Nazionala bihurtua izan zen, gaur egun funtzio horrekin jarraitzen du, Gipuzkoan mota hortako ostatu bakarra delarik.