Tebasko gaztelua, baita ere Tibalt II.a Nafarroakoaren gaztelua, NafarroakoTebas-Muru Artederreta udalerrian dauden antzinako gotiko estiloko gaztelu baten hondakinak dira. Tebasko herrigunea eta harrobiaren artean dago, AP-15 autobidearen alboan. 1995an gazteluaren aztarnak Nafarroako Kultura Ondasuna bezala izendatua izan zen. Sarrera libre du.
Eraikina hainbat Nafarroako errege-erreginen egoitza izan zen, bai Tibalt II.a berarena, nahiz Henrike I.a Nafarroakoa eta Karlos II.a Nafarroakoarena ere, gainera jauregia errege-erreginen egoitza izateaz gain, errege artxiboa eta ogasunaren egoitza, nahiz koroaren espetxea eta preso edo zigortuen exekuzio leku ere izan zenn.
Nahiz eta gordetzen den Erdi Aroko dokumentazio guztia gaztelu bezala deskribatu, berez eraikuntza asmo erresidentzial batez eraiki zen. Horregatik, apaingarri asko zituen eta, bestetik, defentsarako elementu gutxi. Garaiko Nafarroako eraikin aberatsena izango litzateke. Gazteluak oinplano laukizuzen erakusten du, erdiko patio baten inguruan bi solairuekin. Eskema hau XIII. mendeko Frantzia iparreldeko gustukoa zen eta handik ekarri zituzten artesauak eta materialak.[1] Lurrean koloretako lauzak zituen: gorriak, berdeak eta krema-kolorekoak. Teilatuan, bestetik, margotutako teilak zituen: berdeak, horiak eta marroiak. Barruko gelak handiak ziren, tximinia eta leiho handiez hornituta. Leihoetan trazeria gotiko estilokoa zen.[2]
1949koapirilaren 22aren dekretu batek eta Espainiako Ondare Historikoaren lege 16/1985 zenbakikoak babes orokorra eman zioten. 1995an gazteluaren aztarnak Nafarroako Kultura Ondasuna bezala izendatua izan zen.[2]