Tuterako gaztelua Nafarroako herri horretan zegoen gortorlekua izan zen. Santa Barbara muinoan kokaturik, Nafarroa osoko sendoenetako bat izan zen.[1]
Historia
Musulmanen garaietan Banu Qasi eta Banu Tujibien buruzagiak bertan bizi ziren eta bertatik gobernatu zituzten bere eremuak. 1119an Alfontso I.a Bataiatzaileak hiri eta gaztelua konkistatu zuen. Antso VI.a eta Antso VII.a erregeen egoitza izan zen.
Martin Peritz Lizarrakoa hargin-maisuak gortearen gela apainak eraiki zituen 1389-1392 bitartean[2]. Karlos III.a erregeak hainbeste mirestu zituen gela eder hauek, ezen Erriberriko Errege Jauregi berriaren lanak zuzentzeko izendatu baitzuen.
Egun, bere aztarnak baino ez zaizkigu geratzen, 1997an monumentu izendatuak izan zirenak.
Erreferentziak
Kanpo estekak