Museo

Florentziako Uffizi galeria

Museoa, Museoen Nazioarteko Kontseiluaren (ICOM) arabera [1], irabazi asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatua da; ikasketa eta heziketa helburuekin, artea, zientzia eta, oro har, balio kulturala duena, eskuratu, kontserbatu, ikertu, komunikatu egiten duena, irakasten duen gizartearen eta garapenaren alde. Museoa ikertzen duen zientziari museologia deritzo; haren kudeaketaren teknikari, museografia; eta haren administrazioari, museonomia.

Museoetako bildumak, ia beti baliotsuak, antzinatetik daude: tenpluetan noizbehinka publikoak ikus eta mirets zitzakeen kultu edo eskaintzarako objektuak gordetzen ziren. Gauza bera gertatzen zen Grezia eta Erromako aristokrata batzuek egiten zituzten artelan eta baliozko objektuen bilduma batzuekin. Beraien etxeetan edukitzen zituzten, lorategietan, eta harrotasunez erakusten zizkieten beren lagun eta bisitariei. Errenazimenduan eman zitzaion “museo” izena gaur egun ulertzen den bezala, hau da, beren bilduma erakustera eta kontserbatzera espresuki zuzenduriko eraikinak. Bestetik, arte galeriak daude: hor, erakusketa iraunkorretan eskultura eta margoak erakusgai daude, behin betiko erakusketa baten beharrik izan gabe. Horren izena garai bateko gaztelu eta jauregietan zeuden galerietatik dator: irekiak ziren, leiho asko zituzten, bestibulu moduko espazio luzeetan, eta zutabeek eusten zieten. Gune horiek atsedenerako izaten ziren, baita apaindurarako objektuen eta artelanen erakusketarako ere.

Lehen Mundu Gerraren ondoren (1918), Museoen Nazioarteko Bulegoa sortu zen: egun indarrean dauden programa eta konponbide teknikoen irizpide museografikoak eratu zituen. 1945ean, Museoen Nazioarteko Kontseilua (ICOM, ingelesezko sigletan) sortu zen eta 1948an Museum-en aldizkako argitalpena agertu zen: haren bitartez zabaltzen dira mundu osoko museoetako ekintzak gaur egun arte.

Egun, museoa zaintza anitz behar dituen establezimendu konplexua da. Hainbat ogibidetako langile profesionalez hornituta egoten da. Normalean zuzendari bat eta kontserbatzaile bat edo gehiago izaten ditu, zaharberritzaileak, ikertzaileak, bekadunak, analistak, administrariak, atalzainak, segurtasun zaindariak eta abarrez gain. Adituek diote museoen benetako helburuak kulturaren dibulgazioa, ikerkuntza, haien inguruko argitalpenak eta heziketa-ekintzak izan behar duela. Azken urteetan, hiri askotako museoek beraien artelanetakoren bat jartzen duten erakusketa ibiltariaren ideia sortu da: horrela, denak leku berean ikus daitezke.

Museo mota ugari daude: besteak beste, arte museoak, museo historikoak, argizari museoa, zientzi eta teknika museoak, natur historia museoak, ospetsuei eskainitakoak, arkeologi museoak...

1977an NBEak maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

Etimologia

Euskarazko museo hitzak latinezko "museum" hitzean du jatorria eta horrek, greziera klasikozko Μουσείον (Mouseion) hitzean[2]: "musen tenplua" esan nahi du.

Museoaren historia

Sorrera: Alexandriako Museiona (K.a. 280)

Museo hitza museion hitzetik dator, hau da, musei eskainitako tenplu eta lekua, musika eta artearen inspiratzen duten jainkosak. Alexandrian Ptolomeo I a, Greziako Lagiden dinastiako sortzaileak Egipton [3], K.a. 280 inguruan sortu zuen lehen «museo»-ari izena eman zion. Santutegi eta ikerketa intelektualerako zentro moduan erabil zitekeen multzoa zen:

  • Materia mailan, elkarrizketa areto bat, portikoak eta otorduetarako afaltoki bat zituen. Modu guztiz irisgarrian lehenengo arte bilduma ipini zen bertan.
  • K.a. III.-II. mendeetan, jakitunen eskola bat zeukan erret mezenasgoak ordaindua, biziraupenaren kezketatik urrun ikasketara eskaini ahal izateko denbora. Bertan egoten ziren ikastunak (filosofo peripatetikoak, filologoak, matematikariak, astronomoak, geografoak, poetak), liburutegi bat (adibidez, Alexandriakoa), baita lorategi botanikoak, zoologikoak, behatoki astronomikoa edo anatomia laborategia ere. Natura eta idatziak aztertzen zituzten. Ikerketa eta ikasketa lekua, Museionek Aristotelesen Greziako Lizeoaren aginduak jasotzen zituen eta Alexandria garai helenistikoko munduko zentro intelektual nagusia izan zen, baina Alexandriako liburutegia erre zenean, Museion eta harekin jasotzen zituen praktikak galdu egin ziren.
    Londresko Historia Naturaleko Museoa.

Idazle latindarrek “museo” hitzaren beste esanahi bat ere azaltzen dute. Dirudienez, antzinaroan horrela deitzen zieten ezaugarri berezi batzuk eta villen barnean zeuden koba batzuei, meditatzera joateko erabiliak.

Antzinarorik Erdi Arora arte

Lehen arte bildumak antzinateko tenpluetako peristiloetan agertu ziren. Delfos, orakuluen hiria, mota horretako altxor bat gela batzuetan sakabanatua izateaz harro zegoen: Junoren tenpluan, Samosen, eta Atenasko Akropolia artelanez josiak zeuden. Alejandro Handiaren ondorengoek mota guztietako eskulturak biltzen ahalegindu ziren: haiekin beraien garaipen martxak luxuzkoagoak egiten zituzten eta, gainera, beraien hiriburuen apainketarako erabiltzen zituzten: arteak, batzuetan, eszenari bizitza eta mugimendua ematen zion [4].

Erromak bide beretik segitu zuen. Garaituak izan ziren herrien jainkoen irudiak garailearen jarraigoaren parte izatera pasatu ziren, gatibuekin batera iritsi ondoren. Erromatarren enperadoreen artea, Neronek Delfostik 500 estatua ekarrarazi zituen bere jauregia apaintzeko eta luxua eta ospea handitzeko. Eraikin publikoak eta jauregiak gustuarekin apaintzen ziren eta bertan artea naturarekin nahasten zen.

Erdi Aroan, bildumazaletasunak bere agerpena izan zuen, elizetako altxorrei esker eta errege eta nobleen antzinako jauregiak material baliotsuen erreserba bihurtuz. Hori dena, marfilak eta nobleek gazteluz gaztelu zeramatzaten tapizak aipatu gabe. Gainera, jaiotzen ari zen burgesia baten erretratuek koadroaren formatua zabaldu zuen Europan zehar eta dimentsio handiko margolan historikoak gazteluetako galeriak apaintzen hasi ziren, hauek errepresentazio eta botere lekuak bilakatu zirelarik XV. mendetik aurrera.

Pizkundean

Pizkundean hasi ziren, bereziki Italian, artelanak jasotzen zituzten galeriei «museum» deitzen: museo hitzak (latinezko museum aldaeran) musen bizilekuaren ideia mantendu zuen, baina XV. mendearen erdialdeko Italian berrerabiltzen hasi zen esanahia zehatzagoa zen: bidaiarien eta artisten gozamenerako, margo eta eskulturen bilduma bat eskaintzen lehenak izan ziren italiar printzipeak, hasiera batean lorategi eta patioetan eta, gero, galerietan (eraikuntzak elkar lotzen zituzten korridore zabalak). Arte, bilduma, eta publikoaren ideiak (hasieran oso murriztua, printzipeen gonbidatuei, edo beste printzipe batzuei zegokiena) «arteen museoa» kontzeptuarekin lotu zituzten.

Erromako museo kapitolinoak

Erasmok Ciceronianus (1528) elkarrizketan Erromako garaiko museoak deskribatu zituen: «Kasualitatez Erroman Zizeroniarren «museoak» ikustea jazoko balitzaizu, egin memoria ahalegin bat, arren, gurutziltzatuaren, Hirutasunaren edo Apostoluen irudia non ikusi ahal izan duzun gogoratzeko. Paganismoaren monumentuak, ostera, ikusiko zenituen. Margoei dagokienez, gehiago erakartzen die begiei Jupiter urre-euri moduan Danaeren bularretik korrika egiten ikusteak Gabriel goiaingeruak Birjina Santuari bere sorkunde zerutiarraren berri emateak baino»[5].

XVIII. mendearen amaieran «museum» hitza bertan bera utzi zen, «museo» hitzaren ordez.

Museoa eta bilduma publikoa, gaur egun ezagutzen ditugun moduan, XVIII. mendeko asmakuntza izan ziren, eta Ilustrazioaren ondoriotzat har daitezke. Frantzian, pribilegiatuenei irekitako hainbat erret bildumez gain «bilduma publiko» bat sortu zen Lectouren (Gers), egun Musée Eugène-Camoreyt de Lectoure. Hogei bat aldare taurobolikoz (zezen irudi bat duen aldare) osatua zegoen, baita estela gutxi batzuez eta katedralaren koroan lanak egiten ari zirenean aurkitu zituzten beste monumentu epigrafiko batzuez ere, 1591-1840 bitartean udaletxeko zutabeetan ezarrita egon ziren. Erromatar antzinateko lehen bilduma publikoa 1614ean aurkeztu zen Arlesko Udaletxean, Alyscampseko nekropoli handiaren egokitzapenen ondoren 1784. Baina 1694 arte ez zen Frantziako lehen museo publikoa inauguratu, bere estatutuetan horrela adierazirik baitago, Besançonen (Franche-Comtén), Musée des beaux-arts et d'archéologie de Besançon deiturikoa. Frantziako gainontzeko lekuetan Frantziar Iraultzak lehen museo modernoak ezarri zituen: herritarren zerbitzura jarriko zituzten erret bildumak, baita nobleei eta kongregazio erlijiosoei konfiskatuak ere. Museoa, arte erakusketaren espazio ofiziala, hiriko bizitzaren erdigune bilakatu zen. 1793an, Parisen, Louvre jauregia hautatu zen museo bilakatzeko, 1750tik 1779ra Luxenburgoko jauregian erregearen koadroen lehen aurkezpena egin ondoren.

Erakunde publiko gisa, hasiera batean, «museoak» nazioaren ondare kolektibo guztia, edertasunaren ideia eta ezagutza irisgarri bilakatu nahi du objektu batzuen aukeraketa baten bidez. Museoak arte guztia erakusten du, baina baita zientzia, teknologia, historia eta aurrerakuntza eta modernitatea zekarten diziplina guztiak ere.

Errenazimendutik XVIII. mendera arte

San Petersburgoko Hermitage museoa.

XV. mende hasieran Erromak antzinateko marmolezko bost estatua eta brontzezko bakarra bakarrik zituen. Segituan Florentzian aro berri bat hasi zen Medici familia buruzagi zuelarik. Berpizkunde garai goiztiar honetan sortu zen museoaren ideia, antzinaroa birraurkitzen ari ziren momentua, bereziki greziar eta erromatarren testu filosofikoen bidez (Platon, Aristoteles, Plutarko...). Bitartean, Italiako lurrazpian antzinateko materialak aurkitzen ari ziren, besteak beste, zutabeak, estatuak, pitxerrak, txanponak, grabatuen zatiak...hauenganako bildumazaletasuna sortzen hasi zelarik. Erromako eta Italiako hainbat nobleen familiek joera hau izan zuten eta hainbat indusketa bultzatu zituzten, hauen jarraipena eginez. Hasteko, Aita Santuek, Sixto IV. arekin Museo Kapitolinoen bilduma hasi zuen 1471an; ondoren, Ciríaco de Anconao, Niccolò Niccoli, Cosme Zaharra Medicitarraren kontseilaria, baina baita Borghese, Farnese edo Este bezalako familia nobleek ere egingo dute; azkenik, kultura eta historiaren maitale ziren aberats dirudunak. Medalla eta antigoaleko bilduma osatu ziren Italia guztian zehar. Medailieganako (hau da, txanponak) zaletasunari harri grabatuenganako zaletasuna gehitu zitzaion, eta Este familia izan zen lehena harri grabatuen gabinete bat sortzen, hauen inskripzioek interes eta jakin-nahi handia sortzen zutelarik. Ondoren estatuenganako zaletasuna etorriko da- denbora luzez apaingarri moduan egon zirelarik liburutegi eta printzeen jauregietan, paisaia irekietan ikustea gustatzen zitzaielarik- eta azkenik, gizon ospetsuen erretratuenganako zaletasuna sortu zen, Paolo Giovio moduan, zeinak bere garaiko 400 gizon garrantzitsuenen erretratuak eta bere piezen bilduma erakustea erabaki zuen lehena izanik, 1521ean Borgo Ricon, Comotik gertu, aukerarako eraikitako etxe batean aurkeztu zituen. Antzinaroko museionari erreferentzia eginez, lekuari museo deitzea erabaki zuen. Cosimo I. Medicitarrak antzinako gauzak batzen jardun zuen, baita ondoren Uffizi galeria (1581ean inauguratua) izan zenaren oinarriak ere[6]. Beste Medicitar batek, Leon X Aita Santuak, Picio muinoaren gainean zuen etxean gorde zituen aurkitzen zituen maisulanak. Ondoren beste printze batzuk izen eta ospea lortzeko loriarengatik borrokatu ziren, horik babestuz. Bildumak biderkatu egin ziren eta beste printze eta zaletu batzuk ere erakarri zituen. Museoak, orduan, Europa guztian zehar zabaldu ziren eta bakoitzak horretan bere boterea erakutsi.

XVI. mendearen erdialdetik XVIII. mendera arte, esplorazio bidaia handien ugaritzearekin batera, natur historiaren inguruko bildumak gehituko zaizkio, baita zientzia instrumentuenak ere (Dresdeko Sajoniako hausteslearen kasua bezala). Hau izan zen bitxikerien kabineteen urrezko aroa. Bilduma guzti hauek espezialitateen arabera sailkatuak izango dira XVII. mendetik, eta pixkanaka-pixkanaka printze eta jakintsuenetatik haratago doan publiko bati irekiko dizkiote ateak. Basileako Amerbachen kabinetea lehena izan zen jendeari irekitzen 1671. urtean [7]. Horri Oxfordeko arte eta arkeologiaren Ashmolean museoak jarraituko dio, 1683an irekirik ateak, hau da, Elias Ashmolek bere bildumaren dohaintza egitea erabaki eta handik lau urtera. Bilduma jaso behar zuen eraikina, modu iraunkorrean jendarteari irekia zegoen lehen erakusketa lekua bihurtu zen horrela.

XVIII. mendetik eta bereziki XIX. mende hasieran, ordu arte bilduma pribatuak izan zirenen jendarteari eginiko irekiera Europa guztian zehar zabaldu zen: Erroman 1734an Museo Kapitolinoak jendarteari ireki zitzaizkion; Londreseko Museo Britaniarra 1759an, Florentzian Uffizi galeriaren irekiera 1765ean; Erroman Pio Clementino museoarena 1771n, nahiz eta Vatikanoko museoaren bildumaren oinarria 1506tik estatuen patioan jendarteari irekia egon Julio II.ak eskuratu zuen Laocoontea barne, Vienan Belvedere jauregia 1811n; Madrilen Prado museoa 1819an; Ginebran Rath museoa 1826an: Munichen Alte Pinakotekarekin 1828an, Municheko Gliptoteka 1830ean, Berlinen Altes Museum 1830ean, erabilera horretarako diseinaturiko eraikin batean ezarri zen lehenengotariko museoa izanik. Horretaz gain, denbora luzez bisitari pribilegiatuentzat bakarrik irisgarriak ziren printzeen bilduma batzuk ere jendarteari ireki zitzaizkion, hala nola, San Petersburgoko Neguko Jauregia 1852an, edo Maisu zaharren galeria Dresden 1855ean.

Frantzian Besaçoneko Arte Ederren eta Arkeologia museoak Boisot abadearen bilduma eta liburutegian du bere jatorria, izan ere, honek jendarteari irekiak izateko baldintzarekin egin zuen dohaintza. Beranduago Cabinet des meédailles ireki zen 1720an, ondoren Versallestik Liburutegi Nazionalera bertara lekualdatua izan ondoren. 1750ean margo galeria bat sortu zen Luxemburgo jauregian, koroaren bildumaren zati bat erakusten zelarik, 1799an itxia. Iraultzaren ondoren 1793ko abuztuaren 10ean Louvre ireki zen. Modu berean Natur Historiaren museo nazionala urte berean sortu zen, Arte eta lanbideen Kontserbatorio Nazionala 1794ean eta frantziar monumentuen museoa 1795ean.

Ibilbide horri jarraiki, hainbat museo ere sortu ziren probintzietan Frantziako Iraultzaren ondoren. Helburua artista eta hiritarren hezkuntzarako bilduma publikoak egitea zen, adibidez, Reimsekoa 1794ean, Arrasekoa 1795ean, Orleanskoa 1797an, edo Grenoblekoa 1798an, 1800ean inauguratua, kleroaren eta emigratzaileen jabetzen nazionalizazio eta konfiskazioa aprobetxatuz. Iraultza atzerrira zabalduz joan ahala, armada errepublikarrak Frantziara eraman zituen Europako hainbat lurraldetatako altxorrak, italiar Errenazimendukoak barne, Bonapartek 1797an sinatutako Tolentino tratatuari jarraiki. Artelan horiek Louvren jarri ziren eta batzuk probintzietako museoetan sakabanatu. Kontsulatuan, 1801eko Chaptal dekretutik aurrera beste museo batzuen sorkuntzarekin segitu zen, Lyon, Nantes, Marseilla, Estrasburgo,Lille, Bordele, Okzitaniako Tolosa, Dijon edo Nancyko Arte Ederren museoekin. Ondoren, 1803an Rouen, Rennes eta Caenen ere sortu ziren, baita frantses bilakatu ziren hiru hirirtan ere (Brusela, Maintz eta Geneva, alegia): hor, 1804an hasitako bilduma ez zen 1826 arte ireki. Amiensko Pikardia museoa ere antzeko egoeran sortu zen 1802an, Avignongo Calvet Museoa 1811n sortu zen, edo Nimeseko museoa 1821ean, Maison Carréen. Politika horrek, Iraultzaren eta Lehen Inperioaren pean, hainbat sorkuntza inspiratu zituen, besteak beste, Boloniako museoa 1796an, Amsterdamgo Rijkmuseum 1798an, Milango Brera eta Anvers pinakotekak 1810ean; edo Venezian, 1807an, Veneziako Akademiak sortutako galeriak: azken horiek ez ziren 1817ra arte ireki.

XIX. mendea

XIX. mendean antzinateranz jo zen, Pizkunde garaian bezala, baina ikertzaileek (arpilatzaiileak askotan) Ekialdeko ibilbidea hartu zuten. Grezia izan zen lehen helmuga: 1812an Bavaria erreinuko printzipe oinordekoak 1811n Eginako Afayako tenplutik ateratako estatuak eta zati solteak erosi zituen. Babesteko eta erakusteko gliptoteka bat edo eskulturen galeria bat eraikiarazi zuen, hau izan zelarik Municheko Gliptoteka, 1836 eta 1839 bitartean eraikia. Nola ez, hau estilo greziar puruan egin zen orden doriarrezko koloma akanalatuez apaindutako portikoa egin zitzaiolarik. Hau 1836an inauguratua izango da. Gainerako nazio europarrek segituan erreleboa hartu zioten, baita moda ere: 1816an Parlamentu britaniarrak Atenasko partenoiko marmolak erosi zituen, lord Elgin, Konstantinoplako enbaxadore britaniarrak hauek desmuntatu eta Erresuma Batura eraman ondoren. Hauek Museo Britaniarrera eraman ziren, zeinak garai berean Bassaeko Apoloren tenpluko frisoak ere eskuratu zituen. Honek ere Tenplu greziar baten itxura hartuko du. Frantzia ez zen atzean gelditu: 1820ean La Riviereko markesak, Konstantinoplako frantziar enbaxadorea, Miloko Venusa eskuratu zuen, hau beti izan zelarik Louvreko altxorra. Lehenago bere aurrekari izandako Choiseul-Gouffier kondeak Panateneaseko frisoa Frantziara eramateko antolakuntza egin zuen.

Londresko Museo Britaniarra

Greziaren ondoren, Egipto etorri zen. 1798an, Bonaparte jeneral gaztea lurralde honetara bidalia izan zen Britania Handiari Mediterraneo itsasoan eta Indian zuen indarra ahultzeko. 160 zientzialari, astronomo naturalista, matematikari, kimikari, baina baita margolari, diseinatzaile edo arkitektoek lagundu zuten, hauek izan zirelarik Egipto eta bere historia, natura eta ohiturak hobeto ezagutzen arduratzen zirenak. Konkista militarra porrot bat izan baldin bazen, ezin daiteke gauza bera esan espedizio zientifikoaz, hau arrakasta itzela izan baitzen, XIX. mendeko lehen erdialdean Europa guztian denen ahotan egon zen «egiptomaniaren» sorkuntza ekarriz. Bidai honek bi testigantza ezagun utzi zituen, batetik Vivant Denonen (espedizioko partaidea) Le Voyage dans la Basse et Haute Égypte, eta bestetik, 1809 eta 1822 bitartean 20 liburukitan argitaratu zen Description de l’Égypte. Frantziara eramaniko aberastasunen testigantza moduan 1826an Louvreko museo egipziarra sortu zen Jean-François Champollionek zuzendua. Hark urte berean hieroglifoak deszifratu zituen Rosetta harriari esker (dena dela, 1802tik British Museumean erakusgai dago) eta handik gutxira, 1824ean Turingo Egiptoar Museoa sortu zen. Egiptoar indusketetako produktuek ere Kairoko Egiptoar Museoaren irekiera ekarri zuten 1863an. Azkenik ekialdeko arkeologiaren azken helmuga XIX. mende erdialdean Mesopotamia izan zen. 1847an Louvren Airiar Museoa sortu zen Paul-Emile Botta, Frantziako kontsulak Niniveko indusketekin aberastua, baita Victor Placek Khorsabaden 1852 eta 1854 artean eginiko misioarekin ere. Louvreko sail horretan erakusgarri moduan jarritako objektu famatuen artean, museoko ateetako bateko Khorsabadeko zezen hegaldunak daude.

Berlingo museoen irla

Ekialdeko arkeologiarekiko interes horrek ez zuen norberaren herrialdearekiko historiaren interesa saihestu , ezta herriarena ere. Horrela, elkarte zientifikoek bultzatutako lekuko ikerketa askotatik museo asko sortu ziren. Horietako bat izan zen Société des antiquaires de Normandie-ren kasua, Caenen 1824ean sortua eta 1860an irekia, bere museo propioa antolatuz. Frantziako beste hiri askotan gauza bera gertatu zen. Jakin-mina sortu zen elementu arkitektonikoekin, baita erlijio, estatua eta txanponekin ere: bertako antzinako edozein aurkikuntza ikertua eta babestua izan zen. Historia nazionalarekin lotuz, estatuaren buruzagiak izan ziren askotan horretara bultzatu zutenak. Frantzian, Luis Felipe I.ak Versalles Juaregiko Batailen galeria sortu zuena 1837an: 120 metro luze da eta Frantziak ezagutu dituen bataila handien 33 margorekin apainduta dago, Tobac-etik (496) Wagrameraino (1809), 1792tik edo 1830etik pasaz, eta Erdi Aroa ahaztu gabe, kristautasuna defendatu zuten familien blasoiak ere agertzen baitira. Irekieraren ondoren beste margo batzuk enkargatu ziren Aljeriaren konkista edo Bigarren Inperioa (Krimea, Italia eta 1870-1871) gogoraraziz. Museo historiko honek bere batasuna eta jarraipen nazionala adierazi nahi duela suposatzen da. Beste museo batzuk, espezializatuagoak, XIX.mendean sortu edo garatu ziren ere. Monumentu frantsesen kasua izan zen, Iraultza garaian sortu, baina 1816ean ateak itxi behar izan zituen. Erdi Aroko museo bilakatu zen 1844ean, Alexandre du Sommerard bildumagileari esker: hark hôtel Cluny eraikinean Erdi Aroko eta Pizkundeko objektuen benetako bilduma bat ezarri zuen. 1862an sortu zen historian espezializatutako beste museo bat Antzinate nazionalena izan zen, Yvelinesko Sait-Germain-en-Laye gazteluan. Napoleon III.a enperadoreak bultzatu zuen, Galiako historiaren zalea baitzen.

Baina hezkuntza artistikoak beste forma batzuk ere hartu zituen: arte museoak momentu horretan, ikasle eta artisten formakuntzarako gune moduan balio izan zuen. Hauek ez diote utziko mende guztian zehar, museo nagusietako maisuen margoak «kopiatzeari» eta bereziki Louvren, non, arauak jarri behar izan zituzten: koadro bat ezin zen hiru pertsona baino gehiagorengatik batera kopiatu. Eskulturen kopia ere martxan jarri zen: 1840an Louvreko fundizio tailerreko katalogoak 300 molde zituen; 1885ean ia mila zituen eta 1927an, tailerraren itxiera urtean, 1500etik gora, hauek 1882an Trocadero jauregian sortutako Musée de la sculpture comparée (eskultura konparatuaren museoa) dohaintzan eman zitzaizkion. Museoak musée des monuments français, izena hartu zuen Iraultzaren garaian sortutako museoari aipua egin nahian. Gaur egun Chaillot jauregian kokatutako Arkitektura eta ondarearen hiriaren zati bat da. Frantziako hiriburutik at arte museoak biderkatu egin ziren: Amiensekoak 1867an eraikin berria inauguratu ondoren, Grenoble, Marsella, Rouen, Lille eta Nantes. Gauza bera gertatu zen Europatik kanpo: Kandan Montrealko Arte Ederren Museoa sortu zen 1860an eta Estatu Batuetan 1870ean New Yorkeko Arte Museo Metropolitarra eta Bostongo Arte Ederren Museoa inauguratuko dira, Filadelfiako Arte Museoa 1877an eta Chicagoko Arte Institutua 1879an. Bide bera jarraituz Europan Kunthistorisches Museuma sortu zen Vienan 1891, etab.

Victoria and Albert Museum barrualdea

Mendearen bigarren erdialde honetan jendearen bertaratzea ez zen bakarrik museo handien kasuan ematen, baizik eta erakusketa handien kasuetan ere. Horrela museo publikoaren erabilera soziala agerian gelditzen da: «jenioaren lanak geroari dagozkio eta eremu pribatutik atera behar dute mirespen publikoari eskaintzeko» idatzi zuen Alfred Bruyasek, Gustave Coubeten lagun eta babesleak, 1868an Montpellierreko hiriari bere bilduma eskaini zionean. Horrela, 180ko hamarkadatik, Louvren erakusketak antolatzen ziren, eta ez bakarrik arte erakusketak. Izan ere, XIX. mendean industria asko garatu zen eta museoan Frantziako industriaren zenbait produktu erakutsi zitezkeen. Horrela marrazketa eskolak, erakusketa unibertsalak, eta arte aplikatuaren inguruko museoak sortuko dira. Horietako lehena Londresen sortuko da 1852an, hiri berean urte bete lehenago munduko lehen erakusketa unibertsala ospatu ondoren. Henri Cole, enpresari eta gizon victoriarrak amaitu berri zen erakusketa unibertsalean erakutsitako objektuak 500 librengatik erosi eta bilduma iraunkor bat osatzeko agindu zuen. South Kensingtonen lursail bat aurkitu zuen eta, segituan, bilduma anitz, arte eskola, anfiteatroa eta liburutegia zituen museoa eredu bihurtu ziren. Victoria and Albert Museum bezala berrizendu zen. Datozen urteetan arte dekoratiboaren inguruko beste zenbait museo sortu ziren, Vienatik hasi eta Budapesteraino, Stockholm eta Berlinetik pasaz. Frantzian, ez da 1905arte horrelako museorik agertuko. Hala ere, 1856an, Lyonen antzeko museo bat egitea erabaki zen hiriko merkataritza ganberaren erabakiz. Hurrengo urtean Manchesterren arte erakusketa anbiziotsu bat izan zen, Arte Treasures. Antzinako artearen sintesia izan nahi zuen, margo, eskultura eta arte garaikidearen atzera begirako erakusketa bat izanik eta arte dekoratiboa eta margo britaniar garaikide batzuk zituelarik. Horrenbesteko arrakasta izan zuen, ezen Londresko tren bereziak ere jarri behar izan zituzten. Erakusketek eta museoek herritarren artean zuten arrakasta XIX. mendeko azken laurdena markatu zuen instrukzio eta zabalpen politika baten ondrioa zen. Bereziki Frantzian «museoaren berrantolapena eskolaren korolarioa da» 1881eko ministeritzako zirkular baten arabera. Kantoietako museoen aldeko gobernuaren asmoak, elkarteak nagusitzen diren kanpainen bidez bideratzen da, Edmond Groult, Liseuxeko abokatuak zuzendurikoa moduan: «heziketaren bidez moralizatzea, arteekin liluratzea, zientziekin aberastea» zen gauzen irakasgaien militante hau, honelako berrogeita hamarren bat entziklopedia txiki sortzea bultzatu zuelarik. Beste batzuk, anbiziotsuagoak, Émile Guimet industriagizonaren moduan, museo zehatzagoak sortu zituzten. Honek gizakiaren zorintasuna bilatu zutenei begira, erlijio sortzaileak zirela ikusi zuen eta, hortik lehen aldiz, Lyonen (1879) eta ondoren Parisen (1889) Ekialdeko erlijioen historiaren museo baten sorkuntza. Gaur egun bere izena darama, Guimet Museoa.

XIX. mendeko museoen inguruko azken atala museo etnografikoena izan zen. Bitxikerien kabineteen ondorengoak izan ziren, esplorazio bidaiekin aberastuak eta inperio kolonialen formakuntzari esker ondoren. Etnografia bera, zientzia bihurtzen ari zenean sortu zen, hau da, XIX. mende erdialdean. Horregatik 1837tik, Japoniako bidaiako itzuleran Philip Frantz Von Siebold botanikariak Herbehereetako erregearen agindu bat jaso zuen esanez jakitera eman zuen bildumekin museo bat antolatzeko. Horrela sortu zen Lleidengo Voor Volkerkunde museoa. Adibidea Alemaniara zabaldu zen, Leipzig, Munich eta Berlinera, konkretuki. Parisen 1878ko Erakusketa Unibertsalaren datorren egunean E-T Hamy, Historia Naturalaren museo nazionalean Antropologia irakaslea, Trocadero jauregian museo etnografiko bat irekitzeko agindua jaso zuen. Erresuma Batuan , 1883an, Oxfordeko Unibertsitatea Pitt-Riversen jeneralaren dohaintzaz baliatu zen, berak hasitako armen bilduma jarraitzeko. Orduan iritsi ziren berrikuntza museografikoak herrialde eskandinaviarretara: beren izaera nazionalaren desira indartsu batek mugiturik , ikerketa etnografikoek herri-tradizioen nabaritasunak kontserbatzera eraman zituen. Horrela sortuz 1873an Nordiska Museel Estockholmon,«jatorri eskandinaviarra duten hizkuntza bat hitz egiten den» eskualdeei eskainitako museo bat. Baserri zein hiri giroko objektuak bertan «figura eta taldeez girotutako bizitza intimoa eta etxeko lanak errepresentatzen dituzten barnealdeak» aurkezten ziren. Bertan baserri girok zein hirikoak bertan aurkeztu ziren. Barnealdeen errepresentazio hau argizari museoetan oinarritua zegoen, garaian oso modan zegoena, musée Grévin-en kasuan gertatzen zen moduan, Parisen 1882an inauguratua. 1884ean Trocadero museoan Europa areto bat ireki zen, barnealde bretoi bat tamaina naturaleko zazpi manikiz osatua ikusten delarik. Azkenik, museo etnografikoen alorrean kokaturik, 1827an Marinaren museoa sortu zen Louvreko hamar bat aretoetan. Bertan, batetik « barku zahar zein brrien maketak» erakusten ziren, eta bestetik, itsasgizonek frantsesek ekarritako urruneko bitxikeriak. Lehen aretoan, La Pérouse, la Boussole eta l’Astrolabe itsasontzien hondakinez ( kanpaiak, kanoi tutuak, ainguraketa zatiak...)osaturiko piramide bitxi bat sortu zen, hauek 1788an Vanikoro irlan (Ozeano Barea) ondoratu zirelarik. 1943an Marinaren Museo Nazionala ere Trocadero jauregira lekualdatu zen.

XX. mendearen hasiera

XX. mendean museoen modernizazioa gertatu zen. Mende haren hastapenean, eta bereziki bi mundu gerren artean, museoa instituzio gisa kritika askoren objektu izan zen: pasadista, akademikoa eta nahastea mantentzea eragozten zitzaion, izatez, kontserbadoreegia zirudien eta ez zuen garaiko arteak zeraman bidea jarraitzen. Garaiko joerak horren adibide ziren, inpresionismoaren kasuan bezala, ez baitzen ia bildumetan agertzen. Gainera, Luxenburgo Museoaz gain, 1818tik artista bizidunei eskainitako lehena, museo gutxik zeuzkaten lan inpresionistak. Hortik, benetako «arte modernoaren» museo bat sortzeko gutxi batzuek izan zuten ideia. Benetan, Pierre André Farcy, Andry-Fary moduan ezagunagoa, kazetari eta margolariari zor zaio erakundearen biziberritzea: 1919an Grenobleko museoa sortu zuen: bertako kontserbatzaile izendatu zuten eta bertan lehen arte moderno saila sortu zen. Horretarako, artista bizidunen eta ez horren famatuen dohaintzak jaso zituen, hala nola, Matisse, Monet edo Picasso. Marcel Sembat bezalako bildumagileek beraien bildumak oinordetzan utzi zizkieten. Grenoble museoa berehala erreferente bilakatu zen Frantzian: adibidez, eskualdea bisitatzera joaten ziren turistei erakusten zitzaien. Hura eredu harturik, 1919an Auguste Rodin eskultoreak bere bilduma guztia oinordetzan utzi beharrean, bere lanari eskainitako museo baten sorkuntza eskatu zuen: Rodin Museoa, hori dena bere eskulturen hilezkortasuna eta Frantziak artista bizi baten inguruko museo baten sorkuntza bultzatzearen inguruko eztabaidaren erdian.

1919 eta 1920ean Ekialdeko pintura modernoaren museoaren, garai honi eskainitako lehena mundu guztian, Moskuko bi adarrak (MNZJ1 eta 2) ireki ziren. Hau Leninek eginiko Serguéi Shchukin eta Ivan Morozoven bildumen nazionalizazioari esker gertatu zen. Hauek 800 lanez osaturik zeuden , 1923an Ivan Mozoven jauregian bilduak izan ziren Estatuaren Ekialdeko Artearen Museo Modernoa (GMNZI) sortuz 1941era arte. 1927an Claude Monetek Tullerias lorategiko orangerie aukeratu zuen margolariak 1920an estatuari dohaintzan emandako Les Nyphéas zikloa ipintzeko. Essengo Folkwang Museoa 1927an, Lodzeko Arte Museoa 1930ean eta Otterloko Kröller-Müller Museoa 1938an abangoardia modernoari irekitzen zaizkien lehen museoen artean kokatzen dira Europan. Musée d’art modern, aldiz, 1937an eratua izan arren, ez zen 1939 arte inauguratu eta ez zituen bere ateak 1947ra arte, gerra ostean, ireki.

Garai berean Atlantikoaren beste aldean, gauzak mugitzen segitzen zuten. 1929 eta 1931 bitartean, New Yorken Cézanne, Van Gogh, Gauguin edo Seurat bezalako artista modernoei eskainitako hainbat erakusketa antolatu ziren. Erakusketa horiek 1929an museo baten irekierarekin batera egin ziren: MoMa (Arte Modernoaren Museoa). eta bertan, Gauguinengandik gaur egun arteko artista estatubatuar eta europarrak erakusten ziren. Frantzian 1940ko hamarkadara arte ez zen mota horretako museo berririk zabaldu: Parisko Tokyoko jauregian arte modernoko bi museo aurrez aurre egon ziren, estatuarena (Musée national d’Art moderne) eta Parisko hiriarena (Musée d’art moderne de la ville de Paris). Museo Nazionalak Luxemburgo museoko bildumak Jeu de Paumerenarekin batera biltzen zituen, azken hori lehenengoaren filial bilakatu zen: bertan 1922tik atzerriko eskolak erakusgai zeuden, hala nola, Kandinski, Picaso edo Salvador Dalí. Lehen zuzendari Jean Cassouk Matisse, Picasso, Braque edo Brancusi bezalako egileekin hornitu zuen: garai hartan, artista horiek guztiak ere bizirik zeuden.

Gerra arteko garaitik 1950eko hamarkada arte, XIX. mendetik eta ordu arte eginiko praktika museografikoak zalantzan jarri ziren: objektu errepikakorren serieak bitrinetan pilaturik, margoak bata bestearen ondoan estu-estu jarririk bi, hiru edo lau maila gainjarrietan, iztuku eta urre gainkargatuz dekoraturiko gelak. Orain estetika zainduagoa nahi zen, objektua bera nabarmendu nahi zen. Horretarako, objektu bakoitza besteengandik gehiago banantzen da, horrek begien mugimendua errazten du, ondoaren neutraltasuna bultzatzen da eta euskarri eta argiteriari garrantzia ematen zaio. Ikasketa galeriak edo erreserbak sortzen dira, dena pentsamendu eskola berri batekin bat doalarik, Weimarrreko (Alemania) Bauhaus eskolak defendatzen zuena. Eskola hori Walter Gropiusek sortu zuen eta bere irakaslegoaren artean Itten, Kandinski, Klee, Moholy-Nagy edo Schlemmer zeuden klaseak ematen. Mies van der Rohek zuzendu zuen eskola 1930etik 1933ra arte, eskolaren itxiera data eta hau Estatu Batuetara joaten den momentua. 1942an «hiri txiki baterako museo proiektua» marraztu zuen. Orduan banaketak deuseztatzea eta «lana komunitate bizidunetik banatzen duen hesia botatzea» irudikatu zuen.

Solomon R. Guggenheim Museoaren barnealdea

Baina berrikuntza arkitektonikoa ez zen bere hartan geratu: 1943an New Yorken Guggenheim museoko Salomon R eraikinaren erakusketa galeria sortu zen. 1959an amaitu zen. 430 metroko malda kiribildu batean oinarritzen da, bost mailatan banatuta dago, berrogei bat gelatan. Erakusketa espazio mota horren aukeraketak eztabaida bat baino gehiago piztu du.

Museoaren espazio antolaketa berri honetan, askotan aldi bateko erakusketentzako gelak ezartzen dira, hauek pixkanaka-pixkanaka museoaren ohiko lekua bilakatzen direlarik. Mota honetako gaiak, baita arkitektura, kontserbazio edo zaharberritze gaien inguruan nazioarte mailan museoen arloa antolatu egiten da. 1926an, Nazioen Ligaren babespean, Museoen Nazioarteko Bulegoa sortu zen, Honek Mouseion aldizkaria argitaratu zuen. Zortzi urte beranduago, 1934ean Bulegoak Madrilen antolaturiko hitzaldi batean arkitekturaren arloko neurriak eta arte museoen garapena batu zituen, hortik gutxira museografia eskuliburu batean argitaratua. 1946an Unescoren barneko museoen lankidetzarako nazioarteko antolakuntza berri bat sortu zen: Museoen Nazoarteko Kontseilua (International Council of Museums, edo ICOM). 18 urteetan zehar, 1948tik 1966ra arte, Georges-Henri Rivièrek zuzendu zuen, Arte eta Herri Ohituren Museo Nazionalaren sortzaileak. Deskolonizazio eta modernizazio garai berrietara egokituko zen museologia berri baten bultzatzaile izan zen, bereziki etnografian, museoek garapen sozialean parte izan zitezen eta ez soilik iraganaren gordailu. Ideia hauetatik sortu ziren ekomuseoak. Europan XIX. mende amaieran sortutako museo etnografikoen ondorengo ziren. «Lekuko museo» hauek , 1960ko hamarkadatik, habitatera, ingurumenera eta baita ingurune industrialean jardun ziren. Izan ere, 1970eko hamarkadan garatu zen nazioarte mailan eman zen museoen ugaritze mugimendu handi baten parte izan ziren. «Interpretazio Zentro» deituriko toki hauek aniztasunean ikusten zuten lurralde, nekazaritza jarduera edo ondare industrial baten inguruko aitortzan komunitate etniko edo sozialen identitatea adierazteko modua.

1975etik gaur egun arte

Picasso Museoa

1975etik aurrera, artearen merkatuan lehiatzen hasi zenean, metropoli eta hiri ertainetako eraikuntza, zabalkunde eta berrikuntza ikaragarriek museoen mundura iraultza ekarri zuen, arkitekto errekonozituenak mugiaraziz. Parisen 1977an inauguraturiko George Pompidou Zentroa horren adibide da. Renzo Piano eta Richard Rogersek eraikinaren kanpoaldean, fatxadan ikusgai, erretilu zabal batzuetan funtzio teknikoa ziurtatzen zuten dispositiboak ezarri zituzten. Museoen egokitzapen horrek malgutasun ahalik eta handiena eskaintzen zien lanen erakusketei. 

Beste museo batzuek antolamendu bera erakusten dute: Aire eta espazioaren museoa Washingtonen, 1975ean inauguratua, edo Zientzia eta Industriaren Hiria Parisen, 1980ko hamarkadaren erdialdean eraikia. Hamarkada horretan, antzinako monumentuak berritu eta museoetan bilakatzeko edo XIX. mendean eraikitako museoak zaharberritzeko borondatea erakutsi zen. Lehenengo kasuan , Pariseko bi adibide ditugu, 1985ean inauguratutako Picasso Museoa, XVIII. mendeko etxalde batean kokatua, Marais barrutian, eta Orsay Museoa, hurrengo urtean inauguratua 1900ean eraikitako Orsayko antzinako geltokiko lurretan. Baina beste adibide batek kasu hau erakusten digu Frantziar Iraultzaren Vizilleko museoarekin, 1984ean inauguratua, Lesdiguièresko dukearen eta Frantziako errepublikaren presidenteen gazteluan kokatua. Bigarren kasuari dagokionez, kasuak biderkatu egiten dira probintziaka (Amiens, Ruan, Nantes, Lyon...). Parisen, Natur Historiaren Museo Nazionaleko eboluzioaren galeria handiaren zaharberritzea  da adibiderik onena: 1994an ireki zen.

1978an Ieoh Ming Pei arkitektoak Washingtongo National Galleryko  hegal berria eraiki zuen. Patio baten inguruan antolaturiko bi bloke triangeluarrez osaturik, erakusketa aretoak, eta ikus arteen ikasketarako zentro bat zituen. Bertan ikus daiteke piramidearen arrazoia, argi zulo moduan erabilia, eta ondoren, Louvreko zabalpenekoan.

Itxura modernoko eta postmodernoko museoak zentro kultural gisara antolatzen dira orain. Erakusketa aretoez gain, aldi batekoak edo iraunkorrak, hainbat ekipamendu dauzkate: ikerketa, dokumentazio edo  lanen errestaurazio zentroa, batzuetan liburutegi publikoak, auditorioa, ikus-entzunezkoen aretoak, hezkuntza lantegiak, merkataritza zerbitzuak, liburu dendak, dendak, kafetegiak, jatetxeak, baita bisitarien harreran informazio eta orientaziorako espazio handiak ere. Helburua bisitari gehiago erakartzea da. Horretarako, ekintza eskaintza handia dute, liburuak argitaratzen dituzte, filmak ekoitzi, kontzertu eta hitzaldiak antolatu... Izan ere, museo handi horiek fazeta anitzeko zentro dira, hiriaren erdian kokaturik, eta «bizitza kulturala» deritzon horretan espirituala eta kontsumoa bateratzen diren momentuaren oinarri bilakatuta.

Baina horretarako museo  horiek egokitzea ezinbestekoa izan zen, batzuek zabalera handikoa, New Yorkeko MoMa, Washingtoneko National Gallery edo Pariseko Louvre museoa bezala. Obra handi hauek  museoaren irudi klasikoa aldatu zuten forma moderno bat emanez, handiagoa eta erosoagoa aldi berean. Bertaratze kopuruaren gorakadak honen arrakasta adierazten du: adibide gisara, Frantziako 30 museo nazionalena, 5 milioi bisitari izanik 1960an, 6 milioi 1970ean, 9 milioi baino gehiago 1980an eta ia 14 milioi 1993an.

Bilboko Guggenheim Museoa

Bisitarien gorakada eraikin berrien irekierarengatik eta harrera gaitasuna handiagoagatik azaldu daiteke, baina baita ere museoa bisitatzeak prestigio kutsu bat berreskuratu zuelako ere. Adibidez, Louvre, Versalles edo Orsay museoek egunero 10.000-20.000 bisitari jasotzen zituzten. Hain zuzen ere,  1980. hamarkadan  kultura industriaz, eskaintza eta eskaria, inbertsioaz eta errentagarritasunaz hitz egiten hasi zen. Museo batek enpresa baten moduan funtzionatu behar zuela esaten hasi zen eta bere bezeroak erakarri behar zituela. Merkataritza-logika hau  Louvre Museoarengatik oso urrutira eramana izan zen, zeinak bere marka merkaturatu baitzuen  frankizien bidez Estatu Batuetan edo Golkoko herrialdeetan. Eta hala eta guztiz ere, Kultura Ministerioaren diru-laguntza garrantzitsu bat jasotzen jarraitzen zuelarik, izan ere, Frantzian, mezenasgoa ahulegia zen diru publikoa ordezkatzeko. Museo handiak ekonomia mistoko eta autoritate lehia batean topatu ziren.

Museoen suspertze horrek bereziki arte garaikideko museoei eragin zien bereziki, baina baita ere arkeologia eta tokiko museoei. Mugimendu orokortu honek, Estatuak bultzatua eta lagundua, herri agintariek ere bere gain hartu zuten, horrelako ekipamendu kulturalen balio sinbolikoa  hauteman zutelarik.

Frantzian museo berriak sortu edo eraikin berriekin hornitu ziren hiriak Villeneuve-d'Ascq, Grenoble, Bordele, Lyon, Saint-Étienne, Nîmes, Arles, Nemours (musée de Préhistoire d'Île-de-France) izan ziren eta beste asko zaharberrituak izan ziren (Musée des beaux-arts de Lyon, Palais des beaux-arts de Lille, Musée des beaux-arts de Rouen, Nancy-ko Arte Ederren Museoa, Musée la coupole Pas de Calais-en​, baita Douai-n, Parisenia museo nazional guztiekin eta duela gutxi, Musée Fabre, Musée des beaux-arts d'Angers, Dijongo Arte ederretako museoa, Musée des beaux-arts de Bordeaux, Musée des beaux-arts de Marseille, Pikardiako museoa, Nantesko Arte Ederren Museoa, etab). Leku berrien eraikuntzak eta errestaurazio lanek bisitarien bertaratzean  gorakada eragin zuten (260.000 bisitari Grenoblen ireki eta zortzi hilabetetara). Arte zentro berriek (Le Magasin de Grenoble, Toulouseko Les Abattoirs edo Bordeleko CAPC...) espazio ikaragarri handiak dira aniztasun formaleko lanak aldi batez jasotzeko bikain egokituak; FRAC-ak pixkanaka  egitura iraunkorrekin ekipatzen diren bitartean.

1900eko hamarkadatik museoen sorkuntza, berrikuntza eta garapena, eta orokorrean, sektore kulturalarena, 1970eko hamarkadan industria zaharren krisiak hondatutako eskualdeen birmoldaketari lagundu zioten: Château de la Verrerie (1971n berregokitua Musée de l'Homme et de l'Industrie, l’Écomusée gisara Le Creusoten), LaM (Lillen 1983an inauguratua), Glasgowko Arte Moderno Galeria (1996an inauguratua Eskozian), Bilboko Guggemheim  Museoa (1997an inauguratua Euskal Herrian), Valencianesko Arte Ederren Museoa, Piscine (2001ean inauguratua Roubaix-en), eta berriki Metz-ko Pompidou Zentroa (2010ean Metz-en inauguratua) edo Louvre-Lens Museoa (2012an Lens-en inauguratua).

Bildumak eta erakusketak

Museoek bildumak erakusten dituzte, hau da, giza existentzia edo honen ingurunearen alderdiren bat azaltzen duten objektu eta informazio multzoa. Museo bateko pieza guztien multzoa museoaren erakusketa egonkorra izaten da, eta bilduma bakarraz edo bilduma bat baino gehiagoz osatuta egon daiteke. Askotan, jabe pribatuen bildumak ere, museoaren erakusketan erakutsi edo biltegietan zaintzen dira. Bilduma bateko pieza bakoitzari identifikazio kode bat ematen zaio, zenbakiz eta letrez osatuta egon ohi dena. Museoek aldi baterako erakusketak antolatu ohi dituzte, gai edo edozein irispide baten arabera, museoko pieza batzuk aukeratuz, elkartuz eta publikoki erakutsiz. Batzuetan, kanpoko piezak ere ekartzen dira. Erakusketek, behin betikoak izan ala aldi baterakoak izan, ordena bat jarraitzen dute, kronologikoa edo ez, aurretik markatutako irispide batzuen arabera. Gehienetan, pieza bakoitza izen batez identifikatzen da eta bisitariari pieza horri buruzko datu batzuk eskaintzen zaizkio. Ohiko da piezen aldamenean egon ohi diren karteltxoetan datu batzuk eskaintzea, nahiz eta informazioa emateko modu anitz egon daitezkeen.

Ibilbideak ere oso garrantzitsuak dira. Gaur egun, museoetan, bisitariak derrigor jarraitu behar duen bide bat ezartzen da, erakusketaren arabera antolatu ohi dena. Ohikoa da, Historiako eta Arteko museoetan orden kronologikoa jarraitzea, hasi pieza zaharrenekin eta berrienekin amaituz. Ibilbidearen hasieran, amaieran eta pasabideetan, bidea nola jarraitu behar den markak jarri ohi dira. Ibilbideak museoaren erakusketa egonkorra inauguratzen denean ezartzen da eta urtetan ez da aldatzen. Behin behineko erakusketek euren ibilbidea izaten dute.

Museoaren funtsak, museo horrek duen edo zaintzapean duen pieza guztien multzoa da. Museoek ez dituzte bere funtsako pieza guztiak erakusten, hau da, ez daude bere erakusketa iraukorrean, askoitan biloegietan egon daitezke, baina hal ere, segurtasun neurriak aplikatu, kontserbatu, indentifikatu eta dokumentatu, eta beharrezkoa denean, zahazberritzen dituzte.

Museo geheinek, museoaren jabearenak ez diren beste funts pribatuak gordetzen dizutzte. Kasu horretan, funts horiek depositoan edo gordailuan lagatuta daudela esaten da.

Museoak Euskal Herrian

San Telmo museoa
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Euskal Herriko museoak»

Euskal Herrian museo asko daude, nagusienak hiriburuetan izanik. Gasteizko Artium edo Bilboko Guggenheimek arte modernoa erakusten dute. Bilboko Arte Eder Museoa, Donostiako San Telmo museoa edo Baionako Léon Bonnat museoa, berriz, orokorragoak dira.

Badaude museo txiki espezializatuak ere, adibidez Gasteizko Karten Heraclio Fournier museoa edo Urretxuko Fosil eta mineralen museoa.

Euskal Herriko museoen mapa interaktiboa (query.wikidata.org)

Museo motak

Museo mota asko daude, hiri nagusietan dauden bilduma orokorretik herri txikietan dauden museo berezi txikietara. Kategoriaz sailkatuta, hona hemen museo motak:

Kategoria hauen barruan espezializazioa ere aurkitu daiteke, adibidez arte modernoa, herri historia, hegazkintzaren historia, nekazaritza edo geologia jorratzen dituztenak.

Museorik bisitatuenak

Atal honetan 2015eko munduko 20 museoorik bisitatuenak sailkatzen dira AECOM eta Entretenimendu tematikoaren elkartearen (Themed Entertainment Association) ararbera, munduko atrakzio bisitatuen inguruan. Londres eta Washington D.C.-k dituzte museo kopururik altuena zerrenda honetan sei eta lau museo, izanik horietako bakoitzak.

Postua Museoa Hiria Herrialdea Bisitari kop. (urtero)
1
Louvre Paris Frantzia 8,600,000[8]
2
Txinako Museo Nazionala Beijing Txina 7,290,000[9]
7
Natur Historiaren Museo Nazionala Washington, D.C. Estatu Batuak 6,000,000[10]
3
Arte eta Espazio Museo Nazionala Washington, D.C. Estatu Batuak 7,000,000
4
Museo Britaniarra Londres Erresuma Batua 6,820,686
5
The Metropolitan Museum of Art New York City Estatu Batuak 6,533,106
6
Vatikanoko Museoak Vatikano Hiria Vatikanoko Hiria 6,002,251
8
Shanghaiko Zientzia eta Teknologia Museoa Shanghai Txina 5,948,000[11]
9
National Gallery Londres Erresuma Batua 5,908,254
10
Palace Museo Nazioanal Taipei Taiwan 5,301,860[12]
11
Historia Naturalaren Mseoa, Londres Londres Erresuma Batua 5,284,023[13]
12
Natur Historiaren Amerikar Museoa New York City Estatu Batuak 5,000,000
13
Tate Modern Londres Erresuma Batua 4,712,581
14
Washingtongo Arte Galeria Nazionala Washington, D.C. Estatu Batuak 4,104,331
15
Ameriketako Historiaren Museo Nazionala Washington, D.C. Estatu Batuak 3,800,000
16
Hermitage Museoa St. Petersburg Errusia 3,668,031
17
Orsay Museoa Paris Frantzia 3,440,000
18
Victoria and Albert Museum Londres Erresuma Batua 3,432,325
19
Zientzia Museoa Londres Erresuma Batua 3,356,212
20
Sofía Erregina Museoa Madril Espainia 3,249,591

Erreferentziak

  1. ICOM, ICOM-en Museo definizioa
  2. Mouseion, Henry George Liddell, Robert Scott, "A Greek-English Lexicon"
  3. UNED[Betiko hautsitako esteka] Dinastia Ptolemaicoa
  4. Enciclopedia moderna: diccionario universal. Francisco de P. Mellado. 1851.
  5. Framtseseko wikipediatik jasotako testutik itzulia: «Si par hasard il t'est arrivé d'apercevoir à Rome les « musées » des cicéroniens, fais donc un effort de mémoire je t'en prie, pour te rappeler où tu aurais bien pu voir l'image du Crucifié, de la Sainte-Trinité ou des Apôtres. Tu auras trouvé au contraire partout les monuments du paganisme. Et pour ce qui est des tableaux, Jupiter se précipitant sous forme de pluie d'or dans le sein de Danaé capte davantage les regards que l'archange Gabriel annonçant à la Sainte Vierge sa divine conception. »
  6. (Gaztelaniaz) «ARTEHISTORIA - Genios de la Pintura - Ficha Galería de los Uffizi» web.archive.org (Junta de Castilla y León) 2009-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  7. Kunstmuseum Basel | Sammlung | Geschichte
  8. Top 100 Art Museum Attendance Artxibatua 17 apirila 2016 hemen: Wayback Machine. The Art Newspaper. March 2016. Retrieved 2 April 2016.
  9. 國家博物館2015年接待觀眾729萬人次 Artxibatua 16 apirila 2016 hemen: Wayback Machine. China Youth Daily. 2 January 2016. Retrieved 2 April 2016.
  10. .
  11. 上海科技馆举行2015年度总结表彰大会(图). Shanghai Science and Technology Museum. 4 February 2016. Retrieved 2 April 2016.
  12. ISBN 9789575627607..
  13. Visits made in 2015 to visitor attractions in membership with ALVA. Association of Leading Visitor Attractions. March 2016. Retrieved 2 April 2016.

Ikusi ere

Bibliografia

  • Tony Bennett, "The Birth of the Museum: History, Theory, Politics", Routledge, 1995.
  • Jean-Louis Déotte, "Le musée, l'origine de l'esthétique, L'harmattan", Paris, 1993.
  • Friedrich Waidacher, "Museologie - knapp gefasst, Mit einem Beitrag von Marlies Raffler", Viena: Böhlau, 2005.

Kanpo estekak

Read other articles:

هذه المقالة تحتاج للمزيد من الوصلات للمقالات الأخرى للمساعدة في ترابط مقالات الموسوعة. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة وصلات إلى المقالات المتعلقة بها الموجودة في النص الحالي. (يناير 2022) أتلتيكو كاسا بيا تأسس عام 1920  البلد البرتغال  الدوري الدوري البرتغالي الد...

 

 NS1  EW24 Stasiun MRT Jurong East裕廊东地铁站ஜூரோங் கிழக்குAngkutan cepatStasiun Jurong East dengan kereta Kawasaki C151 sedang memasuki stasiunLokasi10 Jurong East Street 12Singapura 609690Koordinat1°20′00″N 103°44′32″E / 1.333415°N 103.742119°E / 1.333415; 103.742119Jalur  Jalur Utara Selatan   Jalur Timur Barat Jumlah peronPulau TripelJumlah jalur4, 1 (U/C)LayananBus, TaksiKonstruks...

 

It's Showtime IndonesiaGenreAcara varietasPembuatABS-CBNBerdasarkanIt's ShowtimePresenter Raffi Ahmad Luna Maya Chika Jessica Indra Herlambang Leo Consul Negara asalIndonesiaBahasa asliIndonesiaProduksiLokasi produksiMNC Studios, JakartaDurasi90 menitDistributorMNC MediaRilis asliJaringanMNCTVFormat gambar16:9 HDTVAcara terkaitEat Bulaga! Indonesia It's Showtime Indonesia adalah sebuah acara varietas Indonesia yang ditayangkan oleh stasiun televisi MNCTV sejak 25 Maret 2019.[1 ...

معركة ستافوخاني جزء من الحرب العثمانية -الروسية النمساوية (1735 -1739)   معلومات عامة التاريخ 17أغسطس، 1739م الموقع ستافوخاني، خوتين ، أوكرانيا النتيجة نصر الإمبراطورية الروسية المتحاربون الدولة العثمانية الإمبراطورية الروسية القوة 80 ألف إلى 90 ألف مقاتل . 61 ألف مقاتل ، 250 مدفع ...

 

Former official royal Qajar complex in Tehran, Iran This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Golestan Palace – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2017) (Learn how and when to remove this template message) Golestan PalaceUNESCO World Heritage SiteEdifice of the Sun (Shams ol Emareh)Lo...

 

Perdana Menteri Republik SingapuraBendera SingapuraPetahanaLee Hsien Loong, MPsejak 12 Agustus 2004GelarThe HonourableKediamanSri TemasekDitunjuk olehPresiden Republik SingapuraMasa jabatan≤ 5 tahun, dapat diperbarui.Parlemen Singapura harus dibubarkan setiap ≤ 5 tahun oleh Perdana Menteri. Pemimpin partai mayoritas di parlemen akan menjadi Perdana Menteri.Pejabat perdanaLee Kuan YewDibentuk3 Juni 1959GajiS$2,2 juta per tahunSitus webwww.pmo.gov.sg Perdana Menteri Republik Singapura ...

Pertempuran Kastel ItterBagian dari Perang Dunia IISchloss Itter (Kastel Itter) tahun 1979Tanggal05 Mei 1945 (1945-05-05)LokasiKastel Itter, Austria47°28′13.82″N 12°8′22.33″E / 47.4705056°N 12.1395361°E / 47.4705056; 12.1395361Koordinat: 47°28′13.82″N 12°8′22.33″E / 47.4705056°N 12.1395361°E / 47.4705056; 12.1395361Hasil Kemenangan SekutuPihak terlibat  United States Divisi Lapis Baja ke-12 Resimen Infanteri ke-...

 

World Cup final, held in West Germany Football match1974 FIFA World Cup finalGermany's Gerd Müller (far left) watches Netherlands' Johan Cruyff (centre) playing against team-mates Berti Vogts (2nd left) and Uli Hoeneß (right)Event1974 FIFA World Cup Netherlands West Germany 1 2 Date7 July 1974VenueOlympiastadion, MunichRefereeJack Taylor (England)Attendance75,200← 1970 1978 → The 1974 FIFA World Cup final was the final match of the 1974 FIFA World Cup held in Munich, Germany (fo...

 

Orang AzerbaijanAzərbaycanlılar, Azərbaycan türkləri آذربایجانی ها ، ترک های آذربایجانی Penari tradisional AzerbaijanJumlah populasisekitar 20 juta hingga 50 juta jiwaDaerah dengan populasi signifikan Iran12 hingga 18 juta[1][2][3][4][5] Azerbaijan8.238.672[6][7] Turki800.000[8] Rusia622.000[9] Georgia284.761[10] Kazakhstan78.300[11] Jerm...

Italian modern pentathlete Silvano AbbaPersonal informationBorn(1911-07-03)3 July 1911Rovigno, Austrian Littoral, Austria-HungaryDied24 August 1942(1942-08-24) (aged 31)near Stalingrad, Soviet UnionSportSportModern pentathlon Medal record Men's modern pentathlon Representing  Italy Olympic Games 1936 Berlin Individual Silvano Abba (3 July 1911 – 24 August 1942) was an Italian modern pentathlete who won a bronze medal at the 1936 Summer Olympics.[1] Abba was a military ...

 

この項目には、一部のコンピュータや閲覧ソフトで表示できない文字が含まれています(詳細)。 数字の大字(だいじ)は、漢数字の一種。通常用いる単純な字形の漢数字(小字)の代わりに同じ音の別の漢字を用いるものである。 概要 壱万円日本銀行券(「壱」が大字) 弐千円日本銀行券(「弐」が大字) 漢数字には「一」「二」「三」と続く小字と、「壱」「...

 

The Roof (Back in Time)Singel oleh Mariah Carey menampilkan Mobb Deepdari album ButterflyArti judulDi Atap (Ke Masa Lalu)Dirilis20 Maret 1998 (1998-03-20)Format 12 inci CD Direkam1997Genre R&B hip hop Durasi5:14LabelColumbiaPencipta Mariah Carey Jean Claude Oliver Samuel Barnes Cory Rooney Produser Mariah Carey Poke and Tone Kronologi singel Mariah Carey Butterfly (1997) The Roof (Back in Time) (1998) Breakdown (1998) The Roof (Back in Time) adalah lagu musisi asal Amerika Serik...

  لمعانٍ أخرى، طالع الحرب الأهلية العراقية (توضيح). الحرب الأهلية العراقية جزء من حرب الخليج الثالثة و صراعات الجماعات المسلحة العراقية   تحت سيطرة الشيعة   تحت سيطرة السنة    تحت سيطرة الأكراد   تحت سيطرة السريان   تحت سيطرة اليزيديين   تح...

 

West Indian cricketer This article's lead section may be too short to adequately summarize the key points. Please consider expanding the lead to provide an accessible overview of all important aspects of the article. (May 2024) Devon ThomasPersonal informationFull nameDevon Cuthbert ThomasBorn (1989-11-12) 12 November 1989 (age 34)Willikies, Antigua and BarbudaBattingRight-handedBowlingRight-arm mediumRoleTop-order batterInternational information National sideWest Indies (2009-2022)...

 

乔冠华 中华人民共和国外交部部长 中国人民对外友好协会顾问 任期1974年11月—1976年12月总理周恩来 → 华国锋前任姬鹏飞继任黄华 个人资料性别男出生(1913-03-28)1913年3月28日 中華民國江蘇省盐城县逝世1983年9月22日(1983歲—09—22)(70歲) 中华人民共和国北京市籍贯江蘇鹽城国籍 中华人民共和国政党 中国共产党配偶明仁(1940年病逝) 龚澎(1970年病逝) 章含...

Vidhan Sabha constituencyPariharConstituency No. 25 for the Bihar Legislative AssemblyConstituency detailsCountryIndiaRegionEast IndiaStateBiharDistrictSitamarhiLS constituency5. SitamarhiEstablished2008ReservationNone Elected year2020 Parihar Assembly constituency is an assembly constituency in Sitamarhi district in the Indian state of Bihar. Overview As per Delimitation of Parliamentary and Assembly constituencies Order, 2008, 25. Parihar Assembly constituency is composed of the following:...

 

Colonia de VirginiaColony of Virginia Colonia 1607-1776BanderaEscudo Himno: God Save the Queen Ubicación de Colonia de Virginia Extensión de Virginia desde 1607 hasta 1776.Capital Jamestown (1607-1699)Williamsburg (1699-1776)Entidad Colonia • País Reino UnidoIdioma oficial InglésMoneda Libra esterlinaPeríodo histórico Colonización británica de América • 1607 Establecido • 1776 DisueltoForma de gobierno Monarquía constitucionalMiembro de Imperio británico Preced...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) 166° خط طول 166 شرق خريطة لجميع الإحداثيات من جوجل خريطة لجميع الإحداثيات من بينغ تصدير جميع الإحداثيات من ك...

Coventry City F. C.Datos generalesNombre Coventry City Football ClubApodo(s) The Sky Blues, The ElephantsFundación 13 de agosto de 1883 (141 años)como Singers F.C.Propietario(s) Otium Entertainment Group (filial de SISU)Presidente Tim FisherEntrenador Mark RobinsInstalacionesEstadio Coventry Building Society ArenaUbicación CoventryCapacidad 29,409 espectadoresInauguración 26 de diciembre de 1906 (117 años)Uniforme Titular Alternativo Tercero       ...

 

Lega Nazionale A 1969-1970Lega Nazionale A Competizione Lega Nazionale A Sport Calcio Edizione 72ª Organizzatore ASF-SFV Luogo  Svizzera Partecipanti 14 Risultati Vincitore Basilea(4º titolo) Retrocessioni WettingenSan Gallo Statistiche Miglior marcatore Künzli (19) Incontri disputati 182 Gol segnati 577 (3,17 per incontro) Cronologia della competizione 1968-1969 1970-1971 Manuale L'edizione 1969-1970 della Lega Nazionale A vide la vittoria finale del Basilea. Capocannonier...