Munich[1] (Münchenalemanez, eta Mingabavarieraz) AlemaniakoBavaria estatuko hiriburua da. Biztanlegoari dagokionez, Alemaniako hirugarren hiria da, Berlin eta Hamburgoren ostean, 1.5 milioi biztanle ingururekin. Halaber, Europar Batasuneko 12. hiririk populatuena da. Metropoli esparru guztian 5.8 milioi pertsona bizi da gaur egun.
2009ko ikerketa baten arabera, Munich da Alemanian bizi-kalitaterik onena eskaintzen duen hiria[2].
Etimologia
XI mendean monje beneditarrak joan ziren inguru haietara. Hiriaren izena Munichen ("monjeak") hitzetik dator.
Geografia
Isar ibaiak zeharkatzen du hiria 13,7 kilometrotan zehar. Ibaiak hainbat uharte ditu, hala nola Museumsinsel (Museoen uhartea) eta Praterinsel. Hadaude hainbat laku ere badaude: Ammersee, Wörthsee eta Starnberger See, besteak beste.
Historia
Aurrez monje beneditarrak bazeuden ere, hiriari buruzko lehendabiziko aipamena 1158koa da: urte hartan, Henrike III.a Lehoia (Heinrich der Löwe) Saxonia eta Bavariako Dukeak Isar ibaia zeharkatzeko zubia eraiki zuen bertan. Gatzaren ibilbidean zegoenez, tokia azkar hasi zen aberasten eta 1175ean, Munich hiribildu bihurtu zen.
1240an, Enrike III. Habsburgotarrak Bavaria galdu eta Otto II.a Wittelsbach (Otto II der Erlauchte) nagusitu zen Bavaria osoaz. Harez geroztik, Wittelsbach etxeak lurralde guztian agindu zuen, 1918 arte. Otto II.ak Bavaria bitan banatu zuen eta Munich bihurtu zen Goi Bavariako hiriburu. 1314anLuis IV.a Bavariakoa Alemaniako errege eta 1328anGermaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore bihurtu zen eta Munich hiri garrantzitsu bilakatzen hasi zen.
Bilakaera handia bazen ere ,1349an iritsi zen Izurri beltza eta 150 urte behar izan ziren gaitzaren ondorioak erabat gainditzeko. Ordukoa da Schäfflertanz (upelarien dantza), izurria ez itzultzeko zazpi urtean behin egiten zena eta gaur egun Marienplatzeko erlojuan panpinek egiten dutena.
1506an Bavaria biak elkartu zirenean, Munich bihurtu zen Estatu osoaren hiriburu. XIX. mendearen hasieran NapoleonekRhineko Konfederazioan sartu zuen eta haren inperioa eroritakoan, Bavaria Konfederazio Germanikoan sarturik geratu zen. 1871n Alemaniako Inperioan barneratu zen. Mende hartan, Munichen eraikuntza asko altxatu ziren, gaur egun hiriari halako sona ematen diotenak. Italiar estiloko etorbide zabalak ere egin ziren.
1972an, hiriak 1972ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituen. Joko haietako gauzarik aipagarriena ordea palestinar komando batek israeldar jokalarien aurka eginiko atentatua izan zen. 17 pertsona hil ziren orduan.
1980ko hamarkadatik Munichek eta bere inguruko eskualdeak hazkunde ekonomiko handia bizi dute, industriari esker eta langabeziaren tasa baxuak direla-eta. BMW, Siemens, MAN, Linde eta Allianz moduko enpresek hemen daukate egoitza nagusia.
Munich mundu osoan famatu bihurtu duena Oktoberfest garagardo jaialdia da. 1810. urteaz geroztik ospatzen da.
Kirolak
FC Bayern Munichfutbol taldea da nagusi. Bigarren futbol talde bat ere badago, TSV 1860 München, baina gaur egun bigarren mailan ari da. Halaber, 2006an izan zen egoitzetako bat Futbol Munduko Kopan, Estadio Olinpikoan baino Allianz Arena berrian.
Bestela, hiria ezaguna da ibai-surf dela-eta. Izan ere badago artifizialki sortutako olatua Englischer Garten parkearen inguruan Isar ibaian. Aipatzekoak dira Bayern Munich saskibaloi taldea eta izotz-hockeykoa, EHC Munich.