Frankoek sorturiko gotorlekua izan zen arren Kaufbeuren izena 1126an azaltzen da lehenengo aldiz. Bertan dio Beurengo jauntxoa Bavariako guelfoen aldekoa zela. XII menearen bukaeran Hohenstaufen etxeak eskuratu zuen eta 1286an hiri askea bihurtu zen. Bavariarrek sarritan berenganatu nahi izan zuten hiria, 1377ko setioan kasu, baina ez zuten lortuko 1802 arte Kaufbeurenetaz jabetzea.
Kaufbeurengo konbentua (Kloster Kaufbeuren): 1250an eraikitako konbentu frantziskotarra da.
Kultura
Urtero Tänzelfest jaialdia antolatzen da. Bavariako antzinako jaia da. Hamabi egun irauten ditu eta Erdi Aroan giroturik dago. 1400 urtean Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa hirira etorri izana ospatzen da.