Berna hiriaren izena lehenengo aldiz 1208koabenduaren 1eko dokumentu bateak agertu zen idatzirik. Izenaren jatorria kondaira eta interpretazioetan oinarritzen da.
Kondairarik ezagunena Justinger-ena da, hiriaren fundatzailearena. Bertoldo V.a Zaringiako dukeak erabaki zuen inguruko basoetan harrapatutako lehen animaliaren izena jarriko ziotela hiriari.[5] Hartz bat izan zen. Hartz (alemanezBär) eta Berna (alemanezBern) hitzek ez dute konexio linguistikorik. Gaur egun, hartza Bernako armarrian agertzen da.
Beste hipotesi nagusiak dio, hiriaren izena zelta hizkuntzakoberna hitzetik datorrela.[6]
Geografia
Berna Erdialdeko mesetan kokatzen da, Berna kantonamenduaren barnean, Suitzako zentrotik mendebaldera eta Alpeetatik 20 kilometrora. Izotz Aroan sortutako glaziarrek Bernako ingurua sortu zuten. Bernako gertueneko mendiak Gurten (958 m) eta Bantiger (947 m) dira. Bernako behategi zaharraren lekua Suitzako koordenatu sistemaren jatorri-puntua da: 46°57′08.66″N 7°26′22.50″E / 46.9524056°N 7.439583°E / 46.9524056; 7.439583.
Hiria hasiera batean Aar ibaiak inguratutako penintsula batean eraiki zuten, baina XIX. mendea hazi zenean, penintsulatik irten eta hiria zabaldu zen. Zubi ugari eraiki ziren Aaar ibaiaren gainean hiria lotzeko.
Bernak, 2009 urtean, 51.62 kilometro koadroko azalera zuen. Eremu horretatik, 9.79 kilometro karratu edo % 19 nekazaritzarako erabiltzen dira, bestalde, 17.33 kilometro koadro edo % 33.6 basoa da. Beste eremu guztiak, 23.25 kilometro koadro edo % 45 errepideak eta eraikinak dira. Azaleraren % 0.3 lur ez-emankorrak dira.
Eraikitako lurren % 3.6 eraikin industrialak dira, % 21.7 etxebizitzak eta % 12.6 garraio azpiegiturak. Energia eta ur azpiegiturek lurren % 1.1 osatzen dute eta % 6 parke eta berdeguneek.
Bernak klima kontinentala du. Suitzako mesetarekiko eta Alpeekiko gertutasunarengatik, ia Suitza osoko klima nahiko hotza izaten da neguan eta elurteak, ugariak. Hilabete horietan, abendua eta otsaila bitartean bereziki, tenperaturak 0° –z behetik egoten dira ia beti. Udan tenperatura leunak ematen dira eta normalean 20-25° –ko hozberoan geratzen dira, nahiz noizbait 30° arteraino igo daiteken.
Berna izen bereko kantonamenduaren gune ekonomikoaren zentroa da. Gutxi gorabehera 350.000 biztanle eta 240.000 langile daude bertan, kantonamendu osoko herena. 2007an langabezia-tasa % 3,5 izan zen.
Horretaz gain, Suitzako gune administratiborik handiena da, bertan herrialdeko, kantonamenduko eta udal mailako administrazioak baitaude. Halaber, gobernuaren enpresa nagusiek bertan dute egoitza: posta zerbitzua, trenbideak, atzerriko enbaxadak, etab.
Hirugarren sektoreari dagokionez, herri administrazioa, osasuna eta gizarte zerbitzuak dira Bernan langile gehien dituztenak.
Banaketa administratiboa
Bernako udalerria alderdi administratiboan sei barrutitan (Stadtteile) banatzen da eta bakoitza aldi berean zazpi auzotan (Quartiere).[8]
Biztanleriaren % 52.7 emakumeak direla eta % 43.3 gizonak. Batez besteko adina 41 urtekoa da. 2000 urteko datuen arabera, ume eta gazteak (0-19 urte) % 15.1 dira, helduak (20-64 urte) % 65 eta zaharrak (64tik gora) % 19.9.
Berna, bost kideko kontseilua batek agintzen du (Udala edo Gemeinderat), non horietako bat alkate (Stadtpräsident) aukeratzen duten. Parlamentuak 80 kide ditu eta Stadtrat deritzo. Bi erakundeak hauteskunde orokorretan aukeratzen dira lau urteko eperako. Udala Rathaus edo udaletxean biltzen da ostegunero.
Egungo alkatea Alexander Tschäppät sozialdemokrata da.
Berna beste suitzar hiriekin hainbat autobideren bidez lotuta dago (A1, A12, A6).
Garraio publikoari dagokionez, Bernak tranbia, aldiriko trenak (S-Bahn) eta autobus zerbitzuak ditu. Bernako tren geltokiak, Hiria estatu mailako eta nazioarteko tren-sarearekin lotzen du. Bestalde Marzili auzotik Jauregi Federalera funikularra ere badago 106 metroko luzera duena.
Airetik hiria Bernako aireportuak zerbitzatzen du hiritik kanpo dagoena, Belp herritik gertu. Suitzako eta Europako hainbat hirietara eskaintzen dira hegaldiak bertan.
XVI. mendetikHartzen fosa (Bärengraben) dago Bernan. Gaur egun, lau hartz daude, horien artean bi hartz txiki. 2009anDmitri Medvedev Errusiako presidenteak eta bere emazteak hirian bisitan zeudela, hartzei isilpeko opari bat eman zieten.[13]
Jauregi Federala (Bundeshaus), 1857 eta 1902 artean eraiki zuten. Gaur egun, parlamentuaren, gobernuaren eta administrazio federalaren egoitza da.
Bernako Unibertsitatea, 1834 urtean sortu zuten Berna kantonamenduan. Gaur egun, 13.000 ikaslek ikasten dute unibertsitateak dituen zortzi fakultateetan. Herrialdeko laugarren unibertsitaterik garrantzitsuena da. Gainera, unibertsitateak Bernako Ospitale Unibertsitarioa eta Lorategi Botanikoa kudeatzen ditu.
Futbolaz gain, SC Bern hiriko izotz-hockey talderik esanguratsuena da. Kirol hauetaz gain, beisbol, sofbol eta amerikar futboleko kirol taldeak daude.
Berna 2010eko Neguko Olinpiar Jokoak ospatzeko hiri-hautagaietako bat izan zen, baina 2002 urtean hirian egindako erreferendum baten bitartez hiritarrek ezezkoa eman zuten. Azkenean, Olinpiar Jokoen antolatzailetza KanadakoVancouver hiriak lortu zuen.
Festak eta Jaialdiak
Berna oso hiri aktiboa da eta etengabeak dira urtean zehar antolatzen diren ospakizun eta jaialdiak:
Guntenfestival: Gunten gaineko basoetan uztaileko lau egunetan antolatzen diren ehundik gora kontzertuak. Mundu osoko eta musika-mota guztietako taldeak parte hartzen dute. Gunten-era igo eta jaisteko funikularra erabili ohi dute.
Zibelemärit edo Tipularen Merkatua, azaroko laugarren astelehenean egiten dena. Egun horretan Bernako kaleak merkatu erraldoi batean bihurtzen dira: inguruko nekazariak etxeko produktuak saltzen duten bitartean, kaleak bisitariz eta eroslez betetzen dira.
Bernako Inauteriak. Ostegunarekin hasten dira beti eta egun horietan inauterietako musika-banda tradizionalek ("Guggenmusik-Cliquen") beraien danborren ("Ychüblete") hotsak zabaltzen dituzte hiri guztian zehar.
Bernako Grand-Prix izeneko lasterketa-konpetizioa: bertakoek diotenez, mundu osoko 10 milia dotoreenak. Askotan, familiako guztiek parte hartu ohi dute maiatzean UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatutako Bernako hirigune historikoa zeharkatzen duen lasterketa honetan. Ekainean beste lasterketa bat egiten da: Schweizer Frauenlauf ("Emakumeen Lasterketa") izenekoa.
Bernako Nazioarteko Jazz Jaialdiak 1976an eman zion hasiera. Harrez gero, munduko jazz musikari handienak parte hartzen dute hamar aste (martxoa eta maiatza bitartean) irauten duen ospakizun honetan.
Buskers Festival izenekoa, hau da, kalean egiten diren ekitaldiak: musika, dantza, antzerkia… Abuztuko hiru egunetan egiten da, Bernako hiribuldu historikoan beti. Saioak doakoak izaten dira eta artistek ikusleen borondatea besterik ez dute eskatzen.
Berner Weihnachtsmärkte edo Eguberrietako Azoka: Bernako etxe-atarietan jarriko diren pinuak, egun horretan erabiltzen dituzten kandela bereziak, artesania… Münsterplatz-en (Katedralaren plazan) eta haren inguruan biltzen dira saltzaile eta erosleak abenduan zehar, azken astean bereziki.