Schaffhausen (frantsesez: Schaffhouse, italieraz: Sciaffusa, erretorromanieraz: Schaffusa) Suitzako iparraldeko hiria da, izen bereko kantonamenduaren hiriburua. Rhin ibaiaren ertzean dago, Rhin eta Durach ibaien bilgunetik hurbil. Alemanez mintzo dira herritar gehienak, eta protestanteak dira nagusiki.
Merkataritza eta industria (ehungintza, larrugintza, doitasun industria, tresneria mekanikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Ondasun nabarmenak
Erdi Aroko monumentuak gorde ditu, eta aipagarriak dira, besteak beste, katedral erromanikoa, XIV-XV. mendeetako udaletxea eta Santu Guztien museoa. Schaffhausendik gertu, Rhin ibaiak Neuhausen am Rheinfall udalerrian duen ur-jauzia Europako ur-jauzirik handiena da, eta turismo ugari erakartzen du.