Spira Alemaniako hiri zaharrenetakoa da, K.a. 10 urtearen inguruan sortu baitzuten erromatarrek. Baina askoz lehenagotik populatua izan zen, izan ere Basilea eta Maguntzia artean Rhin ibaiaren ertzean ezbaitago uholdeetatik babesturiko zabalgune handirik asentamenduak sortzeko. Horrela bada Neolito, Brontze Aro, Hallstatt kultura|Hallstatt eta La Tène kulturako aztarna ugari aurkitu dira. Mediomatrici leinuko zeltak zeuden bertan erromatarrak iritsi zirenean.
Erromatarrak
Julio Zesarrek K.a. 50 urtean Galia konkistatu zuenean Rhin ibaia muga bihurtu zen eta ibilbide guztian gotorlekuak eratu ziren. Spiraren 500 legionario zituen gotorleku indartsua jaso zuten, toki estrategikoa zela ikusita. Ondoren K.a. 10 urtean gotorleku berria eraiki zuten eta Nemeteleinu germaniarrari gotorlekuaren inguruan bizitzen utzi zioten eta herrixkak Civitas Nemetum izena hartu zuen. K.o. 150 inguruko Klaudio Ptolomeoren mapan Noviomagus izenarekin ageri da, zeinak "zelai berriak" esan nahi duen.
Apezpikuen agintea
346an elizbarruti bihurtu eta VI menderako lehenengo elizak eraiki ziren. Garai hortan agertzen da lehenengo aldiz Spira izena. Spirako apezpikuak aberastasun eta botere handia eskuratuz joan ziren hurrengo mendeetan eta Oto I.ak eskubide handiak eman behar izan zizkien bere kontrolpean jarraio zezaten, hala nola merkatu eskubidea 1024ean. Katedrala 1061ean sagaratu eta 1111ean bukatu zen. bertan hilobiraturik dauden Alemaniako zortzi enperadore. 1084ean Rudiger Huzmann apezpikuak juduak ekarri zituen hirira eta harresiek inguratzen zuten auzoan (Judenhof) sinagoga eta mikveh (bainu etxea) eraiki zituzten. Bi mendetan zehar Europako auzo judu garrantzitsuenetakoa izan zen, horren adierazle juduen artean zabaldurik dagoen Shapiro abizena, Spiraren aldaera. 1294ean Spira hiri inperial askea bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerran ez zen bonbakatua izan baina atzeraka zihoan alemaniako armadakRhinaren gaineko zubia eraitsi zuen. Amerikarrek hiria hartu bazuten ere Frantziaren Okupazio eremuan gelditu zen. 1950 eta 1960 artean hiria asko zabaldu zen eta 1990an ospatu zuten bigarren milurtekorako nabarmen txukundu zuten alde zaharra.