ErlangenFrankonia Erdiko hiri unibertsitarioa da, Bavariako estatu federatuan eta Alemaniaren hegoaldean. 102.000 biztanle ditu eta Bavariako zortzigarren hiria da. Bere hiri hurbilenetarikoak 14 km-ra hegoaldean dagoen Fürth eta Nurenberg, 16 km-ra hegoekialdean, dira. Hiri hauekin eta alboko herriekin Nurenberko gune metropolitarra osatzen du, Alemaniako hamaikagarrena.
Erlangen Regnitz ibaiaren ertzean eta Danubio kanala eta Menoaren alboan kokaturik dago. Hiriaren iparraldean Regnitz ibaia eta Schwabach batzen dira.
Gaur egungo Erlangeren garrantzia bere Friedrich-Alexander unibertsitatean dagokio, bere hospitala eta Siemens konpainia elektronikoari. Motore ekonomiko hauen arteko interakzioari esker, Medizina eta teknologian ospe handia eman dio.
Erlangen-en arrasto historiko nabarienetarikoenak hugonoten kolonizazioa izan zen, 1685ean Luis XIV.ak Nantes ediktoak baliogabetu ostean Frantziatik erbesteratuak.
Historia
Erlangen 1002an sortua izan zen "erlangon villa" izenarekin. 1374an txanponak egiten hasi ziren eta 1528an erreforma protestantea garatu zen.
1686an lehenengo hugonoteak heldu ziren Frantziatik ihesi, hiriaren garapenean garrantzizko papera eduki zutena, bereziki 1706ko sute handiaren osteko herriaren berreraiketan. 1743 Bayreuth-eko unibertsitatea bertan kokatuko da, Friedrich-Alexander-Universität izena hartuko zuena eta gaur egun Bavariako bigarren unibertsitaterik handiena dena.
1974an hiria 100.000 biztanleren muga gainditu zuen.
1992ko martxoaren 23an Emmy Noether matematikaria jaio zen.
1941ko urtarrilaren 26an Heinrich von Pierer jaio zen, Siemens-en agintean egondakoa.
1961ko martxoaren 21ean Lothar Matthäus futbol jokalari ospetsua jaio zen, alemaniako selekzioan eta beste europar talde handietan karrera bikaina lortutakoa.