Baden-Württemberg[1]Alemaniako hego-mendebaldean dagoen Estatu Federal (alemanez, Bundesland) bat da. Frantziarekin eta Suitzarekin mugan kokaturik dago, Alemaniako hego-mendebaldean eta Rhin ibaiaren ekialdean. Stuttgart du hiriburua eta hiririk populatuena, atzetik Mannheim, Karlsruhe, Friburgo eta Heidelberg daudelarik biztanle kopuruaren arabera. Alemaniako hirugarren Estatu Federal handiena da, bai tamainian (35.742 km²) bai biztanle-kopuruan (10,7 milioi biztanle, 2005eko erroldaren arabera).
Bi lurralde historikok osatzen dute gaur egungo estatua; alde batetik Baden dugu, Prusiako Hohenzollern probintzia barne, eta bestetik Suabiaren parte den Württenberg.
Würtemberg lehenengo mendean erromatarrek okupatu zuten eta beren kokapena babesteko limes bat ezarri zuten bertan. III mendean alamaniarrekRhinaz bestaldera bidali zituzten, baina azkenean Frankoak jabetu ziren eremu guztiaz 496ko bataila handian Clovis I.a garaitzean.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren frantziarrek okupatu zituzten Baden eta Württemberg-Hohenzollern probintziak, eta estatubatuarrek Württemberg-Baden probintzia. Hiru lurraldeek bat egin zuten 1951 eta 1952 artean gaur egun ezagutzen dugun estatua eratuz.
Banaketa administratiboa
Baden-Württemberg-en 35 barruti (Landkreise) eta 9 hiri independente daude (Stadtkreise), guztiak lau eskualdetan (Regierungsbezirke) banatuta:
2016ko martxoaren 13an izan ziren Baden-Württembergeko parlamenturako azken hauteskundeak. Alemaniako 90 Aliantza/Berdeak (alemanez, Bündnis 90 / Die Grünen) alderdi ekologistak irabazi zituen hauteskundeak, Winfried Kretschmann alderdiaren hautagai nagusi izanik, 47 legebiltzarkide lortuz Baden-Württembergeko Parlamentu Federalean (alemanez, Landtag von Baden-Württemberg).
2016ko hauteskundeetan lehendabiziz AfD alderdi ultraeskuindarrak Parlamentuan sartzea lortu zuen, bozen % 15,1 lortuta. CDU eta SPD alderdien jaitsiera nabaria izan zen, hauek Alemaniako bi alderdi nagusiak izan ohi dira eta. Hauteskundeen ondoren, koalizio gobernu bat osatu zen, Berdeen eta CDU alderdien artean. Egun, Winfried Kretschmann da Baden-Württembergeko Gobernuko Presidentea. Honakoak izan ziren hauteskundeen emaitzak. Landtagean ordezkaritzaren bat lortzeko, ezinbestekoa da alderdiek gutxienez bozen % 5 lortzea.
Hauek izan dira Baden-Württembergeko Gobernu Federaleko buruak 1952. urtetik aurrera:
Izena
Alderdia
Noiztik
Noiz arte
Reinhold Mayer
FDP / DVP
1952
1953
Gebhard Müller
CDU
1953
1958
Kurt Kiesinger
CDU
1958
1966
Hans Filbinger
CDU
1966
1978
Lothar Späth
CDU
1978
1991
Erwin Teufel
CDU
1991
2005
Günther Oettinger
CDU
2005
2010
Stephan Mappus
CDU
2010
2011
Winfried Kretschmann
90 Aliantza / Berdeak
2011
Egun karguan
Ekonomia
Europako eskualde indartsuenetako bat da Baden-Württemberg, baina bereziki Stuttgart ingurua. Alemaniako langabezia tasaren erdia baino ez du, %3'9 hain zuzen ere. Enpresa garrantzitsu ugariren egoitzak bertan daude, guztien artean nabarmenenak autogintzari loturikoak dira, hala nola: Mercedes-Benz, Daimler-Chrysler eta Porsche. Hauetaz gain aipatzekoak dira Bosch, IBM, SAP eta Hugo Boss besteak beste.
Estatuko gobernuak energia berriztagarriak bultzatzeko konpromisoa hartu du eta 2020 urterako energia guztiaren %20 izatera iritsi nahi du.