Hessen[1]Alemaniako erdialdeko land edo estatu federatu bat da. Antzinako Prusiaren mendeko Hesse eta Hesse-Nassau lurraldeen bat egitetik sortu zen, 1945ean. Wiesbaden du hiriburu (275.000 biztanle). Hala ere, Frankfurt (667.000 biztanle) da estatuko hiri nagusia. 21.100 km2 ditu, eta 2010ean 6.067.021 biztanle zituen (287 biz./kmkm2).
Geografia
Hertziniar Alemaniaren erdialdean dago. Zuhaitzez hornituriko harearrizko goi-ordokietan zenbait sumendigune gorago daude (Rhon, Vogelsberg, Meissner). Taunus eskistozko mendiak ditu Frankfurteko iparraldean, eta Odenwald mendiak hegoaldean.
Ibaiak: Rhin eta haren adarrak (Main eta Lahn), Weser, Werra eta Fulda. Basoek lurraldearen % 40 hartzen dute, eta nekazaritzak ez du inoiz pisu handirik izan, lurraren pobrezia dela eta. Hesseko iraganbidean eta Rhin eta Maingo ibarretan soilik ateratzen zaio etekin onik fruituen eta bereziki mahatsaren ekoizpenari.
XII. mendean Turingiarekin bat egin zuen. Filipe I.a Bihoztuna hil zenean (1567), lau estatutan zatitu zen, eta haren semeen artean banatu ziren: Hessen-Kassel, Hessen-Darmstadt, Hessen-Rheinfels eta Hessen-Marburg. Azken biok aurreko bien mende geratu ziren XVII. mendean. Hessen-Kassel Prusiak beretu zuen 1866an; Hessen-Darmstadt, berriz, Iparraldeko Alemaniako Konfederaziora bildu zen.
Energia baliabideak aski urriak dira: Taunusko burdina, Fuldako potasa, Frankfurt eta Kassel inguruko lignitoak. Rhin-Main ardatzean, WiesbadendikFrankfurta eta Darmstadt eta Kassel inguruan dira industriagune nagusiak. Fabrikazio mekanikoa eta elektrikoa, eta elektronika dira jarduerarik behinenak, kimikarekin eta ohialgintzarekin batera.
Politika
2009ko urtarrilaren 18an egin ziren Hessengo parlamenturako hauteskundeak eta Alemaniako Batasun Demokrata Kristauak irabazi zituen. Honako hauek izan ziren emaitzak: