Haran honek, Rhön mendien eta Turingiako oihanaren arteko muga naturala sortzen du.
Arroa eta luzera
Ibai honen arroak, 5.496 kilometro karratuko azalera hartzen du. Ibaiaren luzera, berriz, 293 kilometrokoa da, Weser ibaia sortzen duten bietatik luzeena da. Hannoversch Münden herrian Fulda ibaiarekin bat egiten du, Weser ibaia sortzeko.
Ibilbidea
Bere ibilbidearen zati gehiena, ipar-mendebalderanzko norantzan egiten du. Baina Tiefenort herrian, ipar-ekialderanzkoa hartzen du, Eisenach herriaren iparraldean berriz ere Hannoversch Mündeneraino, ipar-mendebalderanzko norantza hartzeko