Artikulu hau Errusiako hiriburuari buruzkoa da; Mosku izenez ere ezagutzen den Irungo Urdanibia plaza gaitzat duena beste hau da: «Urdanibia plaza (Irun)»
Hiriaren izena zeharkatzen duen ibaitik dator, Moskova (Moskvá, antzinako errusierazград Москов).
Historia
Ez da ezagutzen Moskuren jatorria. 1147koa da lehen aipamena, Juri Dolgoruki printzeak Novhorod-Siverskiko printze aliatuari egindako gonbidapena: «etorri neregana, anaia, Moskura»[2]. Mongolek erre zuten 1237an, eta haien eskuetan izan zen ondoren. Mongolen beherakadaren eta Konstantinoplaren gainbeheraren ondorioz Mosku Errusiako hiriburu eta mundu ortodoxoaren gune nagusi bilakatu zen.
Petri HandiakSan Petersburgon ezarri zuen Errusiako hiriburua. Hori zela eta Moskuk garrantzia galdu zuen eta behera egin zuen biztanle kopuruak. 1812anNapoleonen osteek hartu zuten. Napoleonek kalte larriak egin zituen eta Moskutik alde egin ondoren berriz eraiki behar izan zen hiria; ondoren bere behinolako indarra berreskuratu zuen.
Hirian bizi ziren langileek parte hartu zuten 1905eko iraultzan, eta 1917anboltxebikeak jabetu ziren hiriaz. Hurrengo urtean, 1918an alegia, Sobietar Batasuneko hiriburu egin zuten. Urte horretatik aurrera, Moskuk ezagutu duen hazkundea ikusgarria izan da. Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren erasoa Moskutik 100 km baino gutxiagora utzi zen indar gabe, baina hiriak ez zuen kalte handirik izan. Bigarren Mundu Gerraz geroztik are gehiago hazi zen Mosku, eta Sobietar Batasuna zeneko inmigraziogune nagusi bihurtu zen. Garai hartan Mosku eta Washingtonek nazioarteko botere eta politika gune bihurtu ziren.
Moskuko metroa, Lur azpiko jauregia ezizenaz ezaguna, hiriburuaren gune asko lotzen ditu eta munduko metrorik erabilienetakoa da. 185 geltoki ditu eta 305,5 km luze da, lerro guztien batura eginda. Munduko hirugarren metrorik luzeena da, New York eta Londreskoaren ostean[3]. 1935an ireki zen eta ezaguna da geltokiek duten diseinuagatik. Errealismo sozialista bezala ezagutzen den korrontearen hainbat artelan daude bertan.
Bada ustezko sekretupeko metro sistema bat Metro-2 izenekoa, lur azpikoa eta Moskuko metro publikoaren parekoa.