Tate Britain, Tate Liverpool eta Tate St Ives museoekin batera Tate museo multzoko zati da. Mundu osoko arte moderno museo bisitatuena da, urtero batez beste 4,7 milioi pertsonak bisitatzen dutelarik.
Historia
Antzinako Bankside energia zentrala zenaren eraikinean kokatua dago. Museoa 2000komaiatzaren 12an ireki zen. 2007an mundu osoko arte modernoko museo bisitatuena izan zen, eta arte orokorrari dagokionez, munduko hirugarrena izan zen, Paris hiriko Louvre museoa eta Londresen dagoen British Museum museoaren atzetik.
Bilduma
Tate Moderneko bilduma egonkorra munduko osoena eta garrantzitsuena kontsideratzen da. XX mendeko artista handienen lanak daude, Pablo Picasso, Andy Warhol, Salvador Dalí eta Mark Rothko besteak beste. Eraikinaren hirugarren eta bosgarren solairuan dago bilduma hau, laugarren solairuan aldiz aldiko erakusketak ezartzen dira.