IndautxuBilboko auzo bat da. Abandoko barrutian dago, seigarren barrutian, alegia. Eustaten datuen arabera 26.641 biztanle ditu eta 0,97 kilometro koadroko azalera. Santutxuren atzetik Bilboko bigarren auzorik jendetsuena da eta izaera erresidentziala du.
Dena den, dendak anitz daude: egun, elkarturik daude eta hainbat ekimen egiten dituzte Gabonetan, baita urte osoan zehar ere. Hasieran, BilbokAbandoko elizatea anexionatutakoan, ortuak eta etxe bakan batzuk baino ez zeuden, baina urteak aurrera joan ahala, familia burges askoren bizileku bilakatu zen auzoa. Horregatik, hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren.
Nolanahi ere, zoruaren garestitzearekin batera, etxeak eraitsi eta etxebizitza bloke altuagoak eraiki ziren. Indautxun eraikitako jauregi guztiak ez ziren bota, ordea: adibidez, Urrutia eta Aureliano Valle kaleen arteko Arrospide Etxea. Auzoa, Abandokoarekin batera denda eta enpresa gehien biltzen dituen auzoetarikoa da. Zehazki 24.596 enpresak dute egoitza auzoan, hiriko enpresa guztien % 16,19.
Etimologia
Indautxu hitzaren jatorria ez dago oso argi. Badirudi bide estu edo zidor baten izena zela, Albia lorategian hasi, Plaza Eliptikotik, Ertzillatik eta Urkixo zumarkaletik igaro, eta Santimamiraino iristen zena[1].
2022ko zentsuaren arabera, 26.641 biztanle zituen, 14.839 emakumezko eta 11.802 gizonezko. Bilboko bigarren auzorik populatuena da, Santutxuren ostean, eta Abandoren aurretik. Bilboko auzorik feminizatuena da, 0,795 gizonezko baitaude emakume bakoitzagatik. Adin taldeen banaketan %15,4 20 urtetik beherakoak ziren, Bilboko %15,7 baino pixka bat gutxiago. %56,4 20-64 tartekoak eta 65 urtetik gorakoak %28,2 ziren, Bllboko %24,6 baino nabarmen gehiago. Bilboko 7. auzorik zahartuena da[4]. Biztanleriaren jatorriaren arabera, %5,6 atzerrian jaio zen (%0,9 Europar Batasunean eta gainontzekoak kanpoan). Migratzaile gutxien dituen Bilboko laugarren auzoa da, Bilboko batezbestekoa den %10,1etik behera[4]. Bilbon jaiotakoak 16.763 ziren 2011n, eta beste 3.729 Bizkaiko gainontzeko lekuetan. Hego Euskal Herriko beste lurraldeetan 1.053 jaio ziren[3].
Iparraldean Bilboko itsasadarra dago, auzoaren zein barrutiaren muga egiten duena. Gaur egun lurrazpitik igarotzen da Elgera erreka, behinola Moyua ingurutik pasa eta gaur egun Euskalduna jauregiaren alboan itsasadarrera urak isurtzen zituena[9].
Historia
Abandoko Elizatea
Bilbo gaur egun Zazpikaleak diren eremuan hazi zen hiria zen. Indautxuren lurrak Abandoko elizatearen parte ziren, batez ere landa-eremua, baserri mundua. Gaur egun Erruki etxea dagoen lekuan, Indautxuko mendebaldeko mugan, Basurtun, Mami Zesareakoaren omenezko baseliza bat zegoen. Bertan 1501 inguruan jada komentu bat eraiki zen, ospe handikoa[10]. Indautxu izena, dirudienez, bertara zihoan bidearen izena zen[1]. Bilboren hazkuntza zela eta, lurralde horietan gero eta nekazaritza handiagoa zegoen, artoa eta garia lehenengo, baina fruta-arbolak ondoren. Denborarekin, Abandoko elizateko lurretan lur-jabeek euren etxeak eraikitzen ere hasi ziren, eta Bizkaiko hainbat familia aberatsek etxeak zituzten jada bertan[11]. Abando Bizkaiko Lur Lauetako elizaterik aberatsena eta populatuena zen, batez ere itsasadarraren inguruan bizi eta negozioa egiten zutenei esker. Elizateko eraikin gehienak gaur egun Bilbo Zaharra den eremuan metatzen ziren[12]. 1860an Bilbok 17.969 biztanle zituen eta Abandok 5.079[13].
XIX. mendearen erdialdean Bilbo ezin zen gehiago hazi[14]. Hala jasotzen du 1869an Bilboko udalak idatzitako txosten batek[12]:
«
ez da garatzen, mugiezin eta geldi dago, (...) burdinazko zirkulu baten barruan itxita, gizakia ezin da garatu bertan, itotzen da, ezin du arnasarik hartu, eta bere hazteko behar biziari ezin dio erantzun. Arnasarik eta hatsik gabe mugitzen da [hiria]."
»
Bizkaian bizitzen ari zen industrializazio prozesu azkarrak eremu berriak urbanizatzera behartu zituen agintariak[13]. Lehengo proiektua 1807an aurkeztu zen "Bakearen Portua" zen, Silvestre Pérez arkitektoak diseinatua. Gutxi gorabehera gaur egungo Abando eta Indautxuren banaketa mantentzen zuen proiektu honek: itsasadarraren inguruan, Uribitarte inguruetan, portuari eskainitako eraikin komertzial eta industrialak egongo lirateke. Diagonal batek bereiziko luke batez ere Indautxu inguruan jarriko liratekeen etxebizitzengandik[13], Londresen Wrenek egindako zabalgune proposamenena inspiratua[15]. Proiektua ez zen egin, baina hiriak hazten jarraitu zuen. 1857anCastejón-Bilbo burdinbidea eraikitzeko enpresa sortu zen eta Abandoko Indalecio Prieto geltokia eraikitzen hasi zen, urbanizazio beharrak areagotuz[13]. 1861eko apirilaren 7an Errege dekretu batek onartu zion Bilbori hazteko eskubidea, inguruko elizateetako lurrak bereganatuz. Proiektua Amado Lázarori eman zioten[16]. Lázarok Ildefons CerdàrenBartzelonako plana kopiatu zuen, Bilborako egokituz[13].
Bakearen portua, 1807an Silvestre Pérezek diseinatutako lehen zabalgunea.
1903an eraikitakoa. Bertan ikusten da nola planifikazioak Indautxun zeuden hainbat txalet suntsituko zituen.
Pablo Altzola, Severino Atxukarrok eta Ernesto Hoffmeyerrek zabalgunea eraikitzeko plana diseinatu zuten[9], Abandoko elizatearen lurrak hartuta. 1870ean gaur egun Abando auzoa diren lurrak Bilbo izatera pasa ziren, eta Abandoko elizatean jarraitu zuten Indautxuko lurrek[13]. Zabalgune proiektua, hala ere, geldi egon zen 1876ra arte, Bigarren Karlistaldia zela eta. Udaletxe berria Etxetxura igaro zen, Abandoko Errepublikako Plaza deitu zen lekura[17]. Eta, behin proiektua hasita, oraindik ere abiadura oso geldoan garatu zen, egindako planteamendu ekonomikoak (laissez-faire) espekulazioa eta lurzoruaren garestitzea baitzekarren[13]. Udalak, gainera, ezin zituen zergak zuzenki bildu. Horregatik, urbanizazioa promotoreen esku geratzen zen[18].
1890ean, zabalgunea txiki geratu zela iritzita, Indautxuko lurrak ere Bilbo izatera pasa ziren[13]. Hala ere, eraikuntza erritmoa oraindik oso geldoa zen: 1894an 297 etxe baino ez ziren eraiki zabalgune osoan, proposatutakoaren %17, eta Indautxu oraindik ez zegoen ez eraikia, ez urbanizatua. Indautxu probintziako burgesia industrialeko familia aberatsez populatzen hasi zen, eta txalet ugari eraiki zituen; Abandoko elizatearen lurrak orain Bizkaiko burgesiaren ikur bilakatu ziren, banku eta enpresa ugariren egoitzekin[13]. Horiekin batera, hainbat indianok ere etxeak eraiki zituzten[14]. Garai honetan hainbat txakolindegi zeuden Indautxun, oraindik ere nekazal-kulturari loturiko eremu gisa. Horien artean ezagunenak Txakoli de Tablas (bertan asmatu zen bakailaoa Club Ranero erara) eta Txakoli Zollo zeuden[19].
Bilboren parte
1907an, Indautxu behin betiko sartu zen Bilboko hiri-sarean, bere zabalgunearen zati gisa, eta bigarren zabalkundea hasi zen bertan. Proiektuak bi ardatz nagusi zituen: Zazpikaleak eta San Mames batuko zituen On Diego Lopez Haroko kale nagusia, non jauregi ugari loratu ziren; eta Zabalburutik San Mamesera zihoan zumarkalea, gaur egun Indautxu plazan amaitzen dena, nahiz eta hasieran Jesusen Bihotza plazan amaitu behar zuen. Kale horren 25. zenbakian egon zen Ricardo Bastida arkitektoak diseinutako hiriko latsagia (irudia), eraikin sozialik garrantzitsuenetako bat[20]. Oraindik baziren Indautxun finka garrantzitsuak, adibidez Estraunza etxebizitzak dagoen lekuan zegoen txaleta. Espainiako Gerra Zibila bitarte Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren egoitzetako bat izan zen[21], Moyua plazan dagoen Carlton hotela izan zen bezala, 1919an eraikitzen hasi zen luxuzko eraikina[22]. Garai horretan eraiki eta gaurdaino iritsi den beste txalet bat Arrospide etxea da, Manuel Allende Villaresen familiak eraikia; Bilboko Unibertsitatearen errektoretza bertan izan zen urte batzuk beranduago. Familia honek Gurutze Gorriaren ospitalea dagoen lekuan eraiki zuen[23]. Martina Zuricaldayk txokolate fabrika auzoan izan zuen[24]. Escauriza familiak zuen lurretan belodromo bat egon zen, gaur egun Pureza de María ikastetxea dagoen eremuan[23].
1912an Zabalguneko zirku-antzokiaren zorigaitza gertatu zen, bertan zegoen zirku-zinema batek su hartu eta 44 ume hil zirenean. 1918an Indautxuko Monumentu-Eskola inauguratu zen, 800 haur baino gehiagorentzako lekua zuen hiriko eskola publiko handiena, gaur egun Indautxuko Eskola dena[23]. Urte batzuk lehenago, 1909an, zezen plaza izan zen auzoren erdigunean, Gregorio de la Revilla, Poza lizentziatua, Urkixo zumarkalea eta Areiltza doktorearen kaleek inguratua[23]. 1924an SD Indautxu sortu zen, herriko futbol taldea. 1950 eta 1960ko hamarkadetan, hazkunde demografiko handia izan zuen Indautxuk. Higiezinen espekulazioaren erdian, hiri historiko gehienak eraitsi eta apartamentu-eraikin handiak eraiki zituen. XXI. mendearen hasieran oso gutxi geratzen ziren.
Indautxuk Bilbobus, Bizkaibus, Bilboko metroa, RENFE aldiriak eta Euskotren Tranbiaren zerbitzuak ditu. Geltoki nagusia, auzoaren erdigunean dagoena Indautxuko geltokia da, eta lineak zerbitzatzen dituena. Indautxu plazan, Urkixo Zumarkalean eta Simon Bolivar kalean ditu irteerak. Geltokiak ordainpeko aparkalekua eta merkatalgunea ditu, Urquijo irteeratik zuzeneko sarbidearekin. Bilboko metro sareko geltokirik erabiliena izan zen 2014an, urte horretan 6.160.453 bidaiari jaso baitzituen. 2022an 5.254.244 jaso zituen, Zazpikaleak, Santimamik eta Moyuak baino gutxiago[26].
Autonomia kaletik igarotzen dira Bizkaibus linea hauek: A3136, A3137, A3144, A3122, A3115, A3336, A3916, A3512, A3933, A3926, A3923, A3915 eta A3927. On Diego Lopez Harokoatik igarotzen dira: A3247, A3151 eta A3340.
Buenavista • Ganeta Mendia (7) • Miramarbidea / Eskola • Miramarbidea (47) • Miramarbidea / Aranekobidea • Ugarteko / Ibarrekolanda • L. Aguirre / (Bidarte) • L. Aguirre / Hizkuntza Eskola • San Pío X / F. Maçía • Deustuko zubia / Zubiarte • Elcano 2 • Moyua 4 • Gran Vía 37 • Gran Vía 7 • Gran Vía 2
Gran Vía 2 • Gran Vía 36 • Elcano 3 • Museo 1 / Henao • Deustuko Zubia • San Pío X / H. Aguirre • San Pedro / Eliza • L. Aguirre 42 / Bidarte • Ibarrekolanda 19 • Aranekobidea / Cementerio • Araneko (22) • Araneko 17 • Egileor 4 • Ganeta Mendia (7) • Buenavista
Arabella • San Isidro • Zumalakarregi 105 • Zumalakarregi / T. Zubiria • Kristo 1 • Ibáñez de Bilbao 14 • Mazarredo 3 • Urquijo 14 / Instituto • Urquijo / Bizkaia plaza • Urquijo 68 • Urquijo 92 • Gran Vía 85
Bigarrena Itsasmuseum Bilbao da, Abandoibarran, lehenago Euskalduna ontziolaren instalazioen baitan. Museoa 2003an ireki zen. Museo honen helburua Bilboko itsasadarra, Bilboko portua eta Bizkaiko itsaso-jarduerek historian zehar pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea da. 27.000m²-koa azalera du. Ontziez gain, All Iron izena daraman edukiontzia, Ponpa etxea eta Karola garabia daude museoaren kanpoaldean. Urtean 55.000 bisitari baino gehiago ditu[30].
Indautxun udalak babestutako eraikinak. Berdez, BIC izendapena dutenak. Gorriz, Eusko Jaurlaritzak babestutako eraikinak. Urdinez, Bilboko udalak babestutako bestelako eraikinak. Egin klik xehetasunak ikusteko.