1990eko hamarkadaren erdialdera Gasteizen tranbia ezartzeko proiektu bat antolatzen ari zen bitartean, Bilboko UdalakBilbon tranbia berriz ezartzeko zer nolako aukerak zeuden ikertzen hasi zen. Azkenik 2002an tranbiaren lehen zatia zabaldu zen. Hilabeteak aurrera egin ahala Basurturarte ailegatu zen tranbia.
Atxuri ↔ La Casilla lineak 5,570 km ditu, eta 10-15 minutuko maiztasunaz dabil. Ekitaldi bereziak daudenean zerbitzu bereziak jartzen dira, adibidez, Bilboko Athletic futbol klubaren partidak daudenean.
Bilboko tranbiaren lineak 2020ko urtarrilaren 1an[4]
Gasteizen bi linea daude martxan, Abetxuku, Lakua eta Ibaiondoko auzoak hiriaren erdialdearekin lotzen dituztenak. Lehen linea 2008koabenduaren 23an inauguratu zen,[5] eta bigarren linea 2009kouztailaren 10ean jarri zen martxan. Tranbiak Gasteizko zentroa urrunen dauden auzoekin lotzen ditu, tarte amankomun bat eta bi adarreko sarearen bidez, guztira 20 geltokirekin (Unibertsitatea - Ibaiondo linean 15 geltoki eta Florida - Abetxuko linean 15), eta sareari zazpi geltoki gaineratuko zaizkio luzapen-fase ezberdinetan dauden proiektuak gauzatu ondoren.
Unibertsitatea ↔ Ibaiondo lineak 4,967 km ditu, eta 15 minutuko maiztasuna. Linea honen hegoaldeko luzapenaren lanak 2017ko udazkenean hasi ziren eta lineari hiru geltoki gaineratuko dizkio: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea.
Florida ↔ Abetxuko lineak 5,685 km ditu eta 15 minutuko maiztasuna.
Angulema eta Hondurasko geltokien arteko tartean maiztasuna bikoizten da, 7,5 minututik behin tranbia bat pasatzen dela.
Gasteizko tranbiaren lineak 2020ko otsailaren 4an[6]
Zorrotzaurren gauzatzen ari den berritzearekin batera, tranbia irlara luzatzea adostu zen. Hasiera batean tranbia Euskalduna zubitik pasako zela iragarri zen, eta Botika Zaharretik irlara zubi berri bat gurutzatuz. Hala ere, 2013ko abenduan Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion Zorrotzaurrera gurutzatu aurretik tranbia Olabeagatik pasa zedin, auzoan geltoki berria proposatuz. 2014ko martxoan Jaurlaritzak Udalaren eskaera aztertzen ari zuela azaldu zuen. Hautatzen den irtenbidea zein-nahi ere den, Zorrotzaurre zeharkatu ondoren Zorrotzara helduko da tranbia, beste zubi berri batetik.[9] Trenbidea Zorrotzaurre erdibituko duen etorbide zabaletik igaroko da.[10]
Bilboko Udalak tranbia Errekaldera luzatzea proposatu zuen, Autonomia kaleko luzapenarekin batera. Proiektua Eusko Jaurlaritzarekin adostu zen arren, auzokideen ezadostaunaren eta 2009ko hauteskundeen ondoren Jaurlaritza berriak proiektua ezeztatu zuen.[11] Azkenean, tranbia Autonomia kalera besterik ez zen luzatu, gaur egun La Casilla pabilioiaren parean geltoki-burua ezarriz.
2017ko maiatzean Arantza Tapia sailburuak iragarri zuen tranbiaren ibilbidea Angulemako geltokitik hegoalderantz luzatuko zela, lau geltoki berri izango zituen 1,4 km luzeko ibilbidean, Iradier Arena igaro eta Euskal Herriko UnibertsitatearenArabako campuseko liburutegiraino. Adierazitakoaren arabera, ibilbidea Angulema kaletik luzatuko zen, eta Florida kalea pasa ondoren, kale honetan geltoki bat gaineratuz (Florida), burdinbidearen gaineko Triana zubia igaroko zuen, Iradier Arena paretik, beste geltoki batekin (Trianas). Ondoren, Castro Urdiales eta Nieves Cano kaleak zeharkatu (Hegoalde izeneko geltoki batekin) eta Domingo Martínez de Aragón kalean amaitu behar zuen ibilbidea, unibertsitatearen ondoan eta etorkizunean eraikitzekoa den igarotze azkarreko autobus (BRT) linearekin lotura eginda Unibertsitatea izeneko geltokiaren bidez.[12]
Urte bereko azaroaren 27an, luzapen lanak hasita, Intermodal-Trianas geltokia ezeztatzea erabaki zela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala, lanean dagoen hegoaldeko luzapenak hiru geltoki gaineratuko dizkio Gasteizko tranbiaren sareari: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea. Lanek 20 hilabeteko epea dute eta 10,4 milioi euroko kostua.[13]
2017ko ekainean Gorka Urtaran alkateak Salburuako luzapenari buruz berri eman zuen, 4 geltoki berri eta 1.960 metro luze izango den ibilbidearekin. Salburuako adarra Florida eta Los Herrán arteko bidegurutzean hasiko da, Floridako geltokia zeharkatu ondoren. Florida kaletik ibili ondoren Iliada ibilbidera helduko da tranbia, eta ondoren Salburuako Bulebarrera helduko da. Floridako geltokiaz gain, geltoki berriak izango dira Santa Lucía, Salburuako Gizarte Etxea, Salburuako Bulebarra (dorre gorriaren parean) eta La Unión plazan. Luzapena dela eta azpiestazio elektriko berria eraikiko da.
Bide berriak
Etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzak tranbia sustatu nahi du Gasteizen. Horretarako, bide berriak eraikitzeko hainbat ideia daude. Tranbiaren bigarren bide batek, Betoñu eta Mendizorrotz auzoak elkartuko lituzke, hiria hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Horrez gain, adarra eraikiko litzateke mendebaldeko Zabalgana auzo jendetsuaren beharrizanak asetzeko.[14]
Barakaldoko tranbia linea zirkular bat izango da, 9 kilometroko luzera eta 17 geltokiduna. Sestaotik hasiko da, metroaren Urbinagako geltokian, non Leioako tranbiarekin lotunea egongo den. Handik Barakaldoko hainbat auzora helduko da.
Fase ezberbinetan eraikiko da, lehen faseak 17,5 kilometroko luzera izango du eta Bergara eta Aretxabaletako herriak batuko ditu. Ibilbideak 30 minutako iraupena izango du. Proiektuaren arabera, ibilbidean 19 geltoki egongo dira, horietarik sei Bergarako udalerrian.