Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019koabuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Unibertsitatearen arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen. Lanen artean trenbidearen 6 eta 8 metro arteko zatia altxatu eta eraitsi zen, trazadurak Florida kalera egingo duen bira berrira egokitzeko.[2]
Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]